UMEAREN LOTERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

770 milioi euro banatuko ditu Erregetako loteriak, 200.000 euro dezimoko lehen sariak

Lehenengo saria 19 aldiz egokitu da Bilbon, 9tan Donostian eta behin Gasteizen. EAEko herritarrek batez beste 23,22 euro jokatzen dituzte Erregetako loterian, eta Nafarroakoek 13,23 euro, Gabonetakoan jokatzen dena baino askoz gutxiago.
2024ko Erregeetako Loterian saritu baten poza, Oionen.
2024ko Erregeetako Loterian saritu baten poza, Oionen.

2025eko Erregetako loteriaren zozketa berezia gaur egingo da, 12:00etan, Espainiako Estatuko Loteria eta Apustuen Zozketa Aretoan. Zozketa honek 770 milioi euro banatuko ditu saritan: 2 milioi euro serieko lehenengo sariak (200.000 euro dezimoko); 750.000 euro serieko bigarrenak (75.000 euro dezimoko) eta 250.000 euro serieko hirugarrenak (25.000 euro). Gainera, zozketa honek sari txikiago ugari ere banatzen ditu.

Gabonetako zozketak ez bezala, urtarrilaren 6ko honek ez du, ordea, horrenbesteko ikusminik pizten, eta aurrekoan baino diru gutxiago jokatzen du jendeak. Espainiako Estatuan, 874.231.600 euro gastatu dira, hau da, 18,20 euro biztanleko, datu ofizialen arabera. EAEn, herritar bakoitzak batez beste 23,22 euro gastatu ditu, eta Nafarroan, berriz, 13,23 euro.

Zehazki, Erregetako loteriako 257.597 txartel saldu dira EAEn (51,5 milioi euro). Erregetako loterian gastu gehien egiten duten autonomia erkidegoen artean bosgarrena da Euskadi. Bizkaian, biztanleko 29,85 euro gastatu dira; Araban, 17,77 euro, eta Gipuzkoan, 15,23.

Zozketa honetan gutxien jokatu duten lurraldeetako bat Nafarroa da, foru erkidegoko biztanle bakoitzak batez beste 13,23 euro gastatu baititu.

Iaz 94974 zenbakiak (lehen saria 2024an) 5 milioi euro baino gehiago utzi zituen Euskadin, baina Nafarroak ez zuen hiru sari nagusietako bakar bat ere jaso.

Historikoki, 0 zenbakia izan da lehen sariaren amaierarik errepikatuena (22 aldiz); ondoren, 7 (14), 4 (13), 9 (13), 5 (12), 2 (11) eta 6 (10 aldiz) zenbakiak atera dira gehien.

Gainera, Erregetako loteriaren lehen saria 19 aldiz egokitu da Bilbon, 9tan Donostian eta behin Gasteizen, Estatuko Loteria eta Apustuen Elkartearen arabera.

Zozketa amaitu ostean, saritutako zenbakiak eitb.eus-en kontsultatu ahalko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X