Errenta aitorpena 2025
2023/04/03 - 11:19
Araban 2022ko errenta aitorpena egiteko gida, urratsez urrats
Apirilaren 3tik aurrera, "rentafacil" sistemari atxikitako zergadunek beren proposamena ikusi eta onartu ahal izango dute, eta "Rentared" modalitateko aitorpenak ere egun horretatik aurrera aurkeztu ahal izango dira. Apirilaren 19an hasiko da aurrez aurreko arreta Araban.
2023/04/03 - 09:03
2022ko errenta aitorpenaren kanpaina abian Araban eta Gipuzkoan
Araban ekainaren 26ra arte luzatuko da kanpaina, eta ekainaren 30era bitartean Gipuzkoan. Bizkaian aitorpena aurkezteko epea apirilaren 17an hasiko da, eta apirilaren 12an Nafarroan.
2023/02/28 - 15:23
Apirilaren 3an hasiko da errentaren kanpaina Gipuzkoan
Gipuzkoako Errentaren autolikidazio proposamenak ikusgai egongo dira martxoaren 29an eta 3an onarpena hasiko da. Apirilaren 12an hasiko da errenta-aitorpena Internet bidez.
2023/02/01 - 08:00
Euskal presio fiskala, Espainiako eta EBko batez bestekoen azpitik
EAE (% 36,4) eta Nafarroa (% 36,2) Espainiako batez bestekoaren (% 36,8) azpitik daude, 2020ko datuen arabera. Jarduera ekonomiko hobea denez, hobeto banatzen da eta BPGan duen eragina murrizten da.
2023/02/01 - 08:00
Zeintzuk dira ordaintzen ditugun zergak?
EITB DATAk euskal administrazioen zerga-sistema ezagutu nahi izan du. Zergen 10 eurotik 7 BEZetik eta PFEZetik lortzen dira.
2023/01/31 - 19:04
Zertara bideratzen dira gure zergak?
Helburu nagusien artean, osasuna, herritarren segurtasuna, hezkuntza eta gizarte-ongizatea nabarmentzen dira. Lau ardatz horiek gastu publikoaren % 67 dira.
2022/12/21 - 09:04
Errenta-aitorpenean aurrezteko urte amaierako aholkuak
Pentsio planetarako ekarpenek, ondare-irabazien eta -galeren plangintzak edo dohaintzak egiteak hurrengo errenta-aitorpeneko zerga-kuota murrizten lagun dezakete.
2022/12/12 - 16:11
Errenta-aitorpenean aurrezteko aholkuak urtea amaitu baino lehen
Urtea amaitzeko gutxi falta denean, hurrengo errenta-aitorpenean diru pixka bat aurrezteko aholkuak gogoraraztea komeni da. EITB Mediak Nerea Hernandez Zenbaki aholkularitzako ordezkariarekin hitz egin du.
2022/10/14 - 16:20
Aurtengo zerga bilketa inoiz baino handiagoa izatea aurreikusten da
Urkullu lehendakariak eskatuta % 5eko deflaktazioa espero zen azpiko inflazioa arindu nahian. Baina Finantzen Euskal Kontseilua % 2koa onetsi du. Erdira ere ez da heltzen, azpiko inflazioaren erdira ere ez.
2022/09/29 - 15:48
Hauek dira Espainiako Gobernuak iragarritako neurri fiskal berrien gakoak
Maria Jesus Montero Ogasuneko espainiar ministroak eman ditu jakitera ostegun honetan.
2022/06/29 - 20:13
SMS bidez errentaren ordainketa simulatzen ari direla ohartarazi du Gipuzkoako Ogasunak
Ogasunak azaldu duenez, mezuaren igorleak "zerga administrazioaren plantak egiten ditu, eta errenta aitorpenaren ordainketa egiteko esteka bat ematen du".
2022/04/15 - 17:11
Zibererasoak areagotu dira errentaren kanpainan
Zibergaizkileek euren errentaren kanpaina jarri dute martxan. Telefono deiak eta korreo elektronikoak bidaltzen ari zaizkie zergadunei, lapurreta egiteko asmoz.
2022/04/04 - 08:49
Hasi da errenta aitorpenaren kanpaina Hego Euskal Herrian
Apirilaren 4tik aurrera onartu ahal izango dira autolikidazio proposamenak Gipuzkoan eta Bizkaian. Araban, asteartetik (apirilak 5) aurrera eta Nafarroan, hilaren 7tik.
2022/03/30 - 14:14
Apirilaren 4tik aurrera errenta aitorpenaren autolikidazio proposamena onartu ahal izango da Gipuzkoan
Autonomoei eta egungo krisiak gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko hartu berri diren neurriak aplikatuko dira kanpaina honetan.
2022/03/09 - 15:28
Errenta-aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 5ean hasiko da Araban
Zergadunek ekainaren 27ra arte izango dute aitorpena aurkezteko. Proposamena onartuz, Ogasunaren Laguntza Programaren bitartez edo bulegoetan aurrez aurre egin ahalko da.
2022/03/03 - 14:22
Apirilaren 4an hasiko da Bizkaian errenta-aitorpenaren kanpaina
Aurrez aurre, telefonoz edo Internet bidez egin ahal izango da. Ia hiru hilabeteko iraupena izango du eta ekainaren 30ean amaituko da.
2022/02/12 - 21:36
Auzitegiak ebatzi du Bizkaian ezin dela behartu Errenta aitorpena Internetez egitera
Erabiltzaile batek jarri zion salaketa Bizkaiko Foru Aldundiari. Aldundiak helegitea iragarri du, ez duelako bat egiten Auzitegiak egin duen "interpretazioarekin".
2022/01/04 - 14:50
Oinarrizko errenta ezartzea eztabaidatuko du Legebiltzarrak herri ekimen batek jasotako sinadurek bultzatuta
18 urtetik gorako pertsonentzat eta emantzipatuta dauden adingabeentzat hilean 900 euroko errenta eskatu dute, 450 eurokoa emantzipaturik ez dauden 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat eta 270 eurokoa 14 urtez azpikoentzat.
2021/08/02 - 16:50
Buruxka egitasmoari esker, nekazaritzako soberakinak jaso eta beharrak dituzten familiei ematen dizkiete
Nafarroan, elikagai soberakinari aurre egiteko proiektu berritzaile bat garatu dute: Buruxka izenekoa. Uzta bildu ostean geratzen diren barazkiak jasotzen dituzte, premia dutenen artean banatzeko.
2021/08/02 - 16:42
Arabako Aldundiak 115,8 milioi euro itzuli ditu aurtengo Errentaren kanpainan
Arabako Aldundiak 115,8 milioi euro itzuli ditu aurtengo Errentaren kanpainan. Batez beste 1000 euro, itzultzeko izan diren aitorpenetan. Bestalde, 104 euro jaso ditu ordaintzeko aitorpena izan duten zergadunengandik.