Errioxa
2019/11/26 - 11:27
Bermeoko bizilagun bat hil da Errioxan izandako istripu batean
37 urteko gizonezkoa bart hil da bere autoak beste baten kontra jo ostean, AP-68 autobidean. Beste bi lagun larri zauritu dira.
2019/10/18 - 11:44
Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan
Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.
2019/07/18 - 14:17
PSOEk eta Podemosek ez dute akordiorik lortu Errioxan Gobernua osatzeko
Sozialistek Unidas Podemosekin goizean abiatutako bileratik alde egin dute inbestidurarako akordioa lortu barik.
2019/06/15 - 16:17
EAJk eta EH Bilduk bat egin dute Errioxan eta Trebiñun Alkatetzak lortzeko
Bastidan eta Guardian, esaterako, EAJren eta EH Bilduren arteko hitzarmenak jeltzaleei eman dizkie gobernuak, PPrenak saihestuz.
2019/06/10 - 08:29
Onik aurkitu dituzte Errioxan galdutako bi onddo biltzaile iruindarrak
Bi gizon Lumbreras mendira joan dira onddoak biltzera, baina une batean, elkarren arrastoa galdu dute.
2019/05/21 - 23:55
Mundu Mailako Ondarea izendatu nahi dute Errioxa jatorriko ardo mahastien paisaia
2015ean UNESCOk uko egin zion eskariari. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Errioxako Gobernuak Mundu Mailako Ondarea berriro eskatuko dute.
2019/05/17 - 14:20
Hainbat atxilotu Araban eta Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean
Horrez gain, Espainiako Poliziak 332 kilo speed eta ‘kristal’ atzeman ditu Araban, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian, drogaren aurkako operazio batean.
2019/02/22 - 19:41
Hiru preso Logroño, Soria eta Iruñeko espetxeetara eramango dituzte
Xabier Agirre Ocaña II kartzelatik Logroñora eramango dute. Unai Fano zigorra Algecirasen betetzen ari da, eta Soriara lekualdatuko dute. Azkenik, Xabier Sagardoi Soriatik Iruñera ekarriko dute.
2019/01/09 - 16:23
Nafarroan, Leonen, Kantabrian, Katalunian eta Errioxan arituko da Euskaltel 2019an
Merkatu berri horietan milioi bat kontratu berri baino gehiago hitzartzea espero du Euskaltel Taldeak.
2018/11/20 - 13:35
Adingabe bat atxilotuta, aitarekin 160 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik
Polizia Nazionalak Logroñoko 17 urteko mutiko bat atxilotu du, AP-68an 160 kilometro orduko abiaduran gidatzeagatik, aitak ondoan animatzen zuela.
2018/11/13 - 20:59
Erkoreka: 'Errioxarrek erabaki behar dute euskara Estatutuan jaso nahi duten'
Beste alde batetik, PSOEk Espainiako hizkuntza koofizialei eman nahi dien trataera salatu du Pablo Casado PPko presidenteak.
2018/11/13 - 15:12
Laminiturri Elkartea, euskararen aztarnaren atzetik Errioxan
Errioxako Autonomia Estatutuan euskara ondare historiko eta kultural modura azaltzeko proposamena egin du alderdi sozialistak. Horrek hautsak harrotu ditu.
2018/11/13 - 11:30
Ocon: 'Euskararen ondare historikoa aitortu nahi dugu Errioxako estatutuan'
Espainiako eskuinaren adierazpenak ukatu ditu, eta euskararen erabilera Hezkuntzan edo Administrazioan ezarri nahi ez dutela argitu du.
2018/11/12 - 22:20
Euskara Errioxako kultura-ondarearen parte izatea nahi du PSOEk
Unescok Gizateriaren Kultura Ondare izendatutako Yuso eta Suso monasterioetan agertu ziren gaztelaniazko eta euskarazko lehen esaldi idatziak, Donemiliaga Kukulan.
2018/11/12 - 21:25
Euskara ondare historiko eta kulturalean jasotzea nahi du PSOEk Errioxan
Errioxaren historian euskarak izan duen eragina islatu nahi du Alderdi Sozialistak Errioxako Estatutu berrian, euskarak izan zuen garrantzia azpimarratuz.
2018/10/10 - 16:48
Castellon IItik Logroñora eraman dute Jagoba Codo ETAko presoa
Jagoba Codo 2001eko apirilaren 30ean sartu zuten espetxean 22 urte eta bi eguneko kartzela-zigorra betetzeko, banda armatuko kidea izatea eta armak gordailutzeagatik.
2018/09/28 - 18:16
Marta Igarriz presoa Castello I espetxetik Logroñora lekualdatu dute
Auzitegi Nazionalak 15 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion 2005ean eta zigorraren hiru laurdenak beteta ditu.
2018/09/22 - 22:11
Gizon batek emaztea zauritu du eskopetaz Errioxan eta bere burua entregatu du
50 urteko gizonak 38 urteko emaztea zauritu du eskumuturrean eta sorbaldan, baina bere bizitza ez dago arriskuan.
2018/09/14 - 17:04
Azkarraga: 'Presoak Zuerara eta Logroñora eramatea ez da dispertsioarekin bukatzea'
Sare plataformako bozeramaileak Pedro Sanchezen Gobernuaren "konpromiso falta" salatu du.
2018/09/13 - 23:40
ETAko bi preso hurbilduko dituzte Logroño eta Zaragozara
Kepa Arronategi eta Marta Igarriz dira gerturatuko dituzten bi euskal presoak. Arronategi oso gaixo dago eta Zaragozako Zuerara eramango dute eta Igarriz Logroñora.