Bermeoko bizilagun bat hil da Errioxan izandako istripu batean
Bermeoko 37 urteko bizilagun bat hil da bart eta beste bi pertsona larri zauritu dira AP-68an, Lardero parean (Errioxa), izandako trafiko istripu batean.
Ezbeharra asteleheneko 22:30ean jazo da, autobideko 125 kilometroan, Zaragozarako noranzkoan, Errioxako Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bi autok talka egin dute. Zauritutako bi pertsonak, 25 eta 23 urteko gizon-emakumeak, auto barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte bertatik. Ondoren, Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte, larri zaurituta.
Hildakoa Logroñoko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.
Istripuaren ondorioz, autobidea itxita egon da Zaragozako noranzkoan 02:45 arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak