Erroma
2023/03/30 - 12:55
Medikuek baztertu egin dute Frantzisko aita santuak pneumonia duenik
Vatikanoko iturriek jakitera eman dutenez, Frantzisko aita santuak gau ona igaro du Erromako Polikliniko Gemelli ospitalean. Aita santua asteazken arratsaldean ospitaleratu zuten arnas infekzioa batengatik.
2023/03/07 - 16:01
''Jesukristo Gure Jaunaren Pasioa'' estreinatuko du Erroman Bilboko Koral Elkarteak
Valentin Maria Zubiaurre musikagile bizkaitarraren obra bat berreskuratu du Bilboko Koral Elkarteak eta asteburuan Erroman aurkeztuko du. Zubiaurrek, Madrilgo Errege Kaperako zuzendari izan aurretik, Erroman ikasi zuen, eta han sortu zuen orain berreskuratu duten pieza.
2023/01/08 - 12:32
Benedikto XVI.a aita santu emerituaren hilobia, gaurtik aurrera bisitagai
Hiru hilkutxetan sartu dituzte aita santu emerituaren gorpuzkiak, haren objektu pertsonal batzuekin, Vatikanoko haitzuloetan. Haren hilkutxak inskripzio bakarra du, latineraz: Benedictus PP. XVI.
2023/01/05 - 21:54
Benedikto XVI.a San Pedroko kriptan dago jada
Aita santu emerituak aukeratu zuen altzifre-zerraldoa zinkezko batean sartu dute, eta hau, berriz, haritzezko beste batean, aita santu guztiekin egiten den bezala.
2023/01/05 - 14:49
Benedikto XVI.a gorputz eta arima aritu zela nabarmendu du Frantzisko aita santuak
Hileta amaituta (hiru orduko zeremonia izan da), aita santu emerituaren gorpuzkiak Basilikako kriptara eraman dituzte, eta bertan hilobiratu dute. 50.000 lagunek jarraitu dute elizkizuna San Petri plazan.
2023/01/05 - 09:59
Benedikto XVI.aren aldeko hileta hartuko du San Petri plazak, 100.000 pertsona inguru bilduta
Elizkizuna 09:30ean abiatuko da, eta ez du estatu izaera izango, alemaniarra aita santu emeritua zelako. Beste aita santu bizi batek, Frantziskok, gidatuko du erritua, 1802tik lehen aldiz.
2023/01/03 - 20:56
Nolakoa izango da Benedikto XVI.aren aldeko hileta?
Aita santuentzat aurreikusita dagoen errituaren oso antzekoa izango da, nahiz eta aita santu emeritua den, baina aldaketa batzuk ere izango dira. Adibidez, azken erreguetako otoitzak ez dituzte egingo, Erromakoak eta ekialdeko Elizetakoak; izan ere, aita santu aktiboaren oso espezifikoak dira.
2023/01/01 - 14:48
Vatikanoak 60.000 pertsonatik gora espero ditu Benedikto XVI.aren hileta-elizkizunean, ostegunean
Hil-kapera San Petri basilikan egongo da gaurtik aurrera, fededunek azken agurra emateko aukera izan dezaten; eta Frantzisko aita santuak gidatuko du hileta-elizkizuna, ostegunean.
2022/09/26 - 21:30
Italiako ultraeskuinaren garaipenak Europa astindu du negu gordinenaren atarian
Giorgia Meloniren garaipenak Europaren batasuna hautsi lezake, Ukrainako gerra, inflazioa eta energiaren krisia gordintzen ari diren honetan.
2022/09/26 - 16:48
Ultraeskuinak irabazi ditu Italiako hauteskundeak
Botoen ia % 100 zenbatuta dagoela, Giorgia Melonik zuzentzen duen Italiako Anaiak (FdI) alderdiak botoen % 26,1 eskuratu ditu. Eskuineko koalizioak (FdI, Liga eta Forza Italia) gehiengo osoa lortu du bi ganberetan (% 44). Inoizko parte hartzerik txikiena (% 63,91) izan da bozetan.
2022/09/26 - 13:33
Meloni, neofaxismotik boterera: bere gorakadaren gakoak
Italian ultraeskuinaren garaipena ezagutu ondoren, Fratelli d'Italia (FdI) alderdiaren eskutik, horren lider Giorgia Meloniren profila birpasatuko dugu, haren ibilbidean gako izan diren uneetan zehar.
2022/09/26 - 12:23
Italiako hauteskundetako emaitzak "kezkagarriak" dira Gonzalez Layaren arabera
Espainiako Atzerri Ministroak kezka eragiten dioten hiru puntu aipatu ditu: abstentzio "oso handia", ultraeskuinaren garaipena eta "higadura politikoa".
2022/03/14 - 21:26
AEBk eta Txinak elkarrizketa mantentzeko apustua egin dute zortzi orduko bileran, Erroman
AEBko funtzionario batzuk azaldu dutenez, Vladimir Putinen erregimenak Txinari babes militarra eskatu dio, baina Moskuk zein Pekinek informazioa gezurtatu dute.
2022/02/03 - 13:54
June Crespo artistak Veneziako Bienalean parte hartuko du
Apirilaren 23tik 27ra egingo dute arte garaikideko erakusketa Italiako hirian, Cecilia Alemani komisario dela.
2021/10/31 - 21:37
Gutxieneko akordio batekin amaitu da G20ko agintarien goi bilera Erroman
Klima-aldaketari aurre egiteko multilateralismoa aipatu dute ondorio gisa, baita suspertze ekonomikoa eta txertaketa globala ere. Erroman egon diren agintari askorentzat, Glasgow da hurrengo geldialdia, eta herrialde bakoitzak zehaztu beharko du bertan emisioak gutxitzeko zer egiteko prest dagoen.
2021/10/31 - 20:25
Berotze globalaren muga 1,5 gradutan ezartzea adostu du G20ak
Joan den uztailean G20ko Energia eta Ingurumen arduradunen bilerako negoziazioen porrotaren ostean, garaipen historikotzat hartu dute erabakia bertan bildutakoek.
2021/10/31 - 15:29
Akordioa Erroman, lurraren tenperaturaren igoera 1,5 gradutik behera mantentzeko
G20ko agintariak ados daude neurri zorrotzak hartu beharrarekin, isurketak murrizteko. Herrialde aberatsenek, gehien kutsatzen dutenek, lurraren tenperaturaren igoera 1,5 gradutik behera mantentzeko neurri esanguratsu eta eraginkorrak hartu behar direla diote.
2021/10/30 - 23:08
Gutxieneko zerga globala, Erromako G20 bileran betetako lehen helburua
G20ko agintariek multinazionalei gutxieneko zerga global berria ezartzea erabaki dute, nazioarteko zerga-sistema orekatzeko helburuarekin.
2021/10/30 - 16:41
G20aren bilera hasi da Erroman
Goi-bileraren erronka nagusia klima aldaketari aurre egitea izango da. Izan ere, oso presente izango dituzte Glasgown CO2 isurketak gutxitzeko aurkeztuko dituzten proposamenak. Pandemia hasi zenetik lehen aldiz, aurrez aurre egoteko aukera izan dute agintariek.
2021/10/29 - 22:21
G-20aren bilera Erroman hasi bezperan, lehen protesta ekitaldi baketsuak egiten hasi dira
Lehen protesta ekitaldi baketsuak egiten hasi dira, hirian aparteko segurtasun neurriak nabari diren bitartean. 6.500 polizia agente eta soldadu izango dira kaleetan, goi-bilera liderrek lasaitasunez egin dezaten.