Italiako hauteskundetako emaitzak "kezkagarriak" dira Gonzalez Layaren arabera
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministro ohiaren iritziz, "kezkagarria" da Italiako hauteskundeetan ultraeskuinak irabazi izana, nahiz eta "iragarritakoa" eta "esperotakoa" izan.
Gaur goizean, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan, elkarrizketa egin diote bozak egin eta biharamunean. Parisko Nazioarteko Gaien Eskolako dekanoak hiru kezka puntu aipatu ditu: abstentzio " oso handia", bereziki gazteen artean; eskuin muturraren garaipena, eta "higadura politikoa".
Italiako hauteskundeen ondorioei buruz galdetuta, gobernu talde berriaren jarreraren araberakoa izango dela uste du Gonzalez Layak: "Ez dakigu zer gertatuko den". Era berean, nabarmendu du koalizio irabazlearen barruan ikuspuntu desberdinak daudela Errusiaren edo fiskalitatearen inguruan, eta horiek argitu beharko direla hurrengo asteetan.
Halaber, Italiak Europar Batasuna uzteko aukeraren inguruan zuhur agertu da: "Zehaztasun gutxi ditugu, itxaron egin beharko dugu".