Etxebizitza
2024/10/14 - 14:48
Denis Itxaso: ''Etxebizitzak berreskuratu behar ditugu, eremu tentsionatuetan bereziki''
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendarako sailburuak azpimarratu duenez, etxebizitzaren arazoak "ez die bakarrik herritar ahulenei eragiten, erdi-mailako klase osoari baizik".
2024/10/14 - 14:20
Gazteek etxeak alokatu ditzaten 200 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu Sanchezek.
Prisak antolatutako 'World in Progress' jardunaldian egin du iragarpena Espainiako Gobernuko presidenteak. Gainera, "turisten eta aldi baterako ostatuetako kontratuetan iruzurra ekiditeko" araudia ere martxan jarriko dela jakinarazi du.
2024/10/13 - 19:51
Etxejabe eta etxebizitza patronalari planto egin diote milaka lagunek Madrilen
Alokairuak ordaindu ezinezko prezioetan jarrita etxebizitza eskubidea urratzen zaiela salatu dute, eta pisu turistikoetara bideratzen direla eurek bizitzeko behar dituzten etxebizitzak.
2024/10/11 - 14:24
Etxebizitza hutsen gaineko kanona aplikatzeko eskatuko die Itxasok eremu tentsionatuetako udalei
Justifikatu gabe bi urtez hutsik dauden etxebizitzak zergapetzea aurreikusten du 2015eko EAEko Etxebizitza Legeak, metro koadroko 10 euro urtean, hain zuzen ere.
2024/10/11 - 08:03
Etxea orraztea da ''home staginga'', etxea saltzeko prozesua bizkortzeko
Amaia Izar home stagerra da. Etxe bat saltzeko prozesua bizkortzeko asmoz, etxearen indarguneak identifikatu eta etekinik handiena ateratzeaz arduratzen da. "Home staging" teknikaren nondik norakoak azaldu, eta etxe txukun bat sortzeko pausoak eman ditu.
2024/10/07 - 19:13
Gorenak babestu du auzokideen erkidegoek hiru bosteneko gehiengoz debeka dezaketela alokairu turistikoa
Auzitegiak argitu behar zuen debekua hiru bostenen gehiengoz edo aho batez onartu behar zen. Gorenak azaldu duenez, hiru bosteneko gehiengoa onartzen ez bada, nahikoa izango litzateke jarduera aurrera eraman nahi duen pisuaren jabearen kontrako botoa, erabakia hartzea eragozteko.
2024/10/03 - 22:45
Ministerioak Etxebizitza Legea aplikatzen duten erkidegoak sarituko ditu, baina ez ditu besteak zigortuko
Etxebizitza Legea aplikatzen ez duten erkidegoei ez zaie funtsik kenduko; aitzitik, aparteko funtsekin sarituko dira, lege hau aplikatzen duten erkidegoak eta eremu tentsionatuak izendatzen dituztenak, duela urtebete eta erdi onartutako legean bertan jasotzen den bezala.
2024/10/02 - 15:55
Errenteria, etxebizitza eremu tentsionatu izendatu duten EAEko lehen udalerria
Orain, Errenteriak bidea irekiko die eremu tentsionatu gisa identifikatzeko baldintzak betetzen dituzten udalerriei. Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuaren eta Errenteriako alkatearen arabera, etxebizitzaren arazoari ikuspegi integral batetik eta erakundeen arteko lankidetzatik erantzun behar zaio.
2024/10/02 - 08:00
Osakidetza hobetzeko ituna, Etxebizitza eta Hezkuntza dira jorratu beharreko lehentasunak, herritarren arabera
Pradalesen Gobernuak izan beharko lituzkeen lehentasunen inguruan galdetu die EITB Focusek herritarrei. Gobernu berriak ezarritako helburu nagusien ildotik, herritarrek erantzun dute Osasunaren eta Osakidetzaren aldeko Itunak, Etxebizitza Planak eta Hezkuntza Politikek lehentasuna izan behar dutela.
2024/09/30 - 13:00
Eusko Jaurlaritzak espero du Errenteriak irekitako bidea beste udalerri batzuentzat baliagarria izatea
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak Errenteriako Udala zoriondu du eta adierazi du espero duela Gipuzkoako udalerriak irekitako bidea Euskadiko beste herri batzuentzat ere baliagarria izatea.
2024/09/30 - 11:58
18 eta 34 urte bitarteko hiru gaztetik bat dago emantzipatuta Euskadin
Atzerriko gazteen artean daude emantzipazio tasa altuenak (% 57), eta emakumeak lehenago irteten dira gurasoen etxetik (% 34,4). Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzaren Gazteriako zuzendariak esan du 30 urte arteko gazteengan jarri behar dela arreta.
2024/09/27 - 13:04
% 26 hipoteka gehiago sinatu dira uztailean EAEn, eta % 63 gehiago Nafarroan
Espainiako Estatuan ere goranzkoa da joera, iaz baino % 23,5 hipoteka gehiago sinatu baitira; 36.260, guztira.
2024/09/19 - 21:34
Itxaso lanean ari da udalerriak tentsionatutako eremutzat jotzeko "deklarazioak bizkortzeko"
"Gizarte-larrialdi mailan dagoen etxebizitza falta" arintzeko, Etxebizitza sailburuak legegintzaldi honetan bultzatuko dituen neurriak azaldu ditu. Gainera, Donostiarako talka-plan berezi bat proposatu du, bertan arazoa are nabarmenagoa baita.
2024/09/18 - 13:21
Inbestidura bloketik urrunduta, aldi baterako alokairua mugatu asmo zuen legearen kontra egin du Juntsek
Talde katalanak abstentzioa zuen iragarrita, baina azkenean eskuinarekin batera bozkatu du Sumarren lege proposamena aintzat ez hartzeko. Betoaren ostean, Etxebizitza Ministerioak iragarri du beste araudi bat onartuko duela 2025 amaitu baino lehen.
2024/09/10 - 16:52
Euskadin, batez beste, logela bat alokatzea hileko 543 euroan dago, 2015eko abuztuan baino % 73 gehiago
Bilbon, logelak alokatzeko prezioa 621 eurokoa da hilean, 496 eurokoa, Donostian, eta 369 eurokoa, Gasteizen.
2024/09/09 - 19:01
Etxebizitzen salerosketa % 10 jaitsi da Gipuzkoan azken urtean
Donostian etxebizitzak ez dira inoiz hain garesti egon, ezta Gipuzkoan ere, 2011az geroztik. Donostian, metro karratuaren batez besteko prezioa 5.500 eurokoa da; Gipuzkoan, 3.500. Ondorioz, etxeen salerosketak etengabe ari dira jaisten lurralde osoan.
2024/09/09 - 15:16
Euriborraren eguneko tasa % 3tik jaitsi da, 2022ko abendutik aurrenekoz
Hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabili ohi den indizea % 2,986an dago. Europako Banku Zentralak interes tasak jaitsiko dituen astean iritsi da marka.
2024/09/05 - 13:10
Etxebizitzen prezioak nabarmen egin du gora: % 10,3 Nafarroan eta % 8,5 EAEn
Nafarroa da prezioak gehien igo diren Estatuko erkidegoa. Oro har, etxebizitza berriak zein bigarren eskukoak daude garestiago.
2024/08/31 - 14:33
Gero eta gehiago dira kanpin batean bizitzera doazenak, etxebizitzen prezio altuak ordaindu ezinda
110 lagun bizi dira Ibaia kanpinean, Gasteizen, eta bungalow ia guztiak bertan bizitzeko daude hartuta. 550 euro ordaintzen dituzte batez beste mobile home batengatik. Bakarrik bizi direnak, diru sarrera bakarra duten familiak, banandutakoak… Horra hor profila.
2024/08/30 - 15:04
Urteko mailarik baxuenean amaituko du abuztua euriborrak
Iaz garai honetan % 4tik gora zegoen kokatuta hipoteka aldakorrak kalkultzeko gehien erabiltzen den indizea. Abuztuko behin behineko datua % 3,170koa da, bost hilabetez jarraian jaisten joan ondotik.