ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen prezioak nabarmen egin du gora: % 10,3 Nafarroan eta % 8,5 EAEn

Nafarroa da prezioak gehien igo diren Estatuko erkidegoa. Oro har, etxebizitza berriak zein bigarren eskukoak daude garestiago.
Etxeak eraikitzen artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Etxeak eraikitzen artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

Etxebizitzen prezioen igoerak ez du etenik izan 2024an, eta goranzko bidean jarraitu du urteko bigarren hiruhilekoan ere. Nafarroan igoera % 10,3koa izan da, aurreko urteko garai berarekin alderatuta. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere gora egin du, baina modu apalagoan, % 8,5.

Hain zuzen ere, Estatuko beste erkidegoekin alderatuta, Nafarroan igo da gehien etxeen prezioa. Batez ere, etxebizitza berrietan nabaritu da, % 14,6 garestitu baitira. Bigarren eskuko etxebizitza ere garestiagoa da, % 8,1, Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak argitaratu dituen datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan, etxebizitza berri bat erostea % 15,2 garestiagoa izan da. Bigarren eskukoek, berriz, % 7 egin dute gora. 

Estatuan, oro har, etxebizitzen prezioak % 7,8 garestiago izan dira bigarren hiruhilekoan aurreko urteko garai berarekin alderatuta, eta % 3,6 garestiago aurtengo lehen hiruhilekoaren aldean.

Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) azpimarratu duenez, etxebizitza berrien prezioak azken 17 urteetako igoerarik handiena izan du, % 11,2 garestitu baita.

Bestalde, bigarren eskuko etxebizitzen prezioak % 7,3 egin du gora 2024ko bigarren hiruhilekoan eta  etengabeko goranzko bidean daude 2014tik. Aurretik, sei urtez merkatzen aritu ziren, 2008an higiezinen burbuilak eztanda egin ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X