Etxebizitza
2025/03/17 - 16:07
Gasteizek "Aste Santu inguruan" eskatuko du "hiri osoa" gune tentsionatu izendatzea
Borga Rodriguez Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak azaldu du "alokairu eskuragarria sustatzea" dela helburua. Oposizioak leporatu dio 2024an eskatzea hitzeman zuela.
2025/03/17 - 08:52
Albiste izango dira: Barakaldo etxebizitza eremu tentsionatu, 2025eko Udalekuak eta abisu horia hotzagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/17 - 08:49
Barakaldo, gune tentsionatu izendatutako lehen hiri handia
Hemendik aurrera, udalak neurriak hartu ahal izango ditu alokairuaren prezioa murrizteko udalerri osoan. Arauak hiru urteko indarraldia izango du.
2025/03/16 - 15:12
EH Bilduk etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko dinamika mobilizatzailea abiatu du
Koalizioak dio azken urteotako politikek huts egin dutela, egoera gero eta jasangaitzagoa dela, eta horri aurre egiteko tresna juridiko, ekonomiko eta politiko guztiak erabili behar direla.
2025/03/12 - 19:26
Zumaia, etxebizitza eremu tentsionatu izendatu duten bigarren udalerria
Hala, "litekeena da apirilean" hastea sailkapen horretan sartzen diren neurriak aplikatzen. Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak adierazi du "premiazkoa" dela erabakia "lehenbailehen" indarrean jartzea.
2025/03/12 - 09:34
EHAAk Donostia bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko prozedura argitaratu du
Udalerri bat etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeak esan nahi du, besteak beste, kontratua amaitzen zaien errentariek gehienez urtebeteko hiru luzapen egin ahal izango dituztela, indarrean dagoen kontratuaren baldintza berberetan.
2025/03/11 - 19:27
Basauriko sutean kaltetutako familiek laguntza gehiago eta babeseko etxe bat lortzeko lehentasuna eskatu dute
Urtarrilaren 31ko sutean etxerik gabe geratu ziren familiek "larrialdi egoerak eskatzen duen premiaz eta erantzukizunez" joka dezan eskatu diote Basauriko Udalari.
2025/03/10 - 13:06
EUDELek gida bat osatu du udalei etxebizitza turistikoak arautzen laguntzeko
Orientazio gida bat da, ez "nahitaezko erregulazio-eredu bat"; eta helburua "turismo jasangarria" ahalbidetzea da, "gizarte, ekonomia eta ingurumen mailan".
2025/03/07 - 13:23
Hego Euskal Herriko etxebizitzaren prezioak 2007tik izandako igoerarik handiena izan du 2024an
Azken urtean etxebizitzaren prezioa % 8,5 eta % 12,9 igo da, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.
2025/03/06 - 20:45
Jabeen erkidegoek berariaz debekatu beharko dituzte pisu turistikoak estatutuetan, saihestu nahi badituzte
Auzitegi Goreneko magistratuek ebatzi dute, epaitegietara iritsitako kasu bati dagokionez, estatutuetan ez zela espresuki debekatzen pisuak turismo xedeetarako erabiltzea, eta, beraz, arrazoia higiezinaren jabeari ematen diote, eta ez jabekideen erkidegoari.
2025/03/06 - 19:54
Donostiako Infernuan 540 etxebizitza, erdiak babes ofizialekoak, eraikitzeko lanak hasi dituzte
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, lehen etxebizitzak 2027an ematen hastea aurreikusten dute. Aste honetan eraikin batzuk eraisten eta beste batzuetan amiantoa kentzen hasi dira. Hainbat aste iraungo duen fase horren ondoren, eraikuntzari ekingo zaio.
2025/03/06 - 18:44
Basauriko 30 bat bizilagun hotel batean "itxi" dira etxebizitza duina lortu arte
Urtarrilaren 31ko suteak kaltetutako bizilagunak dira. Basauriko Udalak azpimarratu du ez diela etxebizitza iraunkorrik emango, "eskubide hori ez" dagokielako. Alokairurako 2.640 euro eskaini dizkiete, eta bizilagun batzuk ukatzen ari dira laguntza hori.
2025/03/05 - 11:38
Etxebizitza arloan premiazko neurriak ezartzeko lege bat prestatzen ari da Eusko Jaurlaritza
Helburua da hirigintza-izapideetan administrazio-epeak % 50 murrizten lagunduko duten mekanismoak bilatzea, etxebizitza babestua errazago garatzeko eta administrazio-isiltasun positiboa ezartzeko.
2025/02/28 - 14:39
Euriborra % 2,4ra jaitsi da otsailean, 2022ko irailetik izan den baxuena
Urtebeterako euriborraren jaitsiera horri esker, interes aldakorreko hipoteka dutenek batez beste 1.260 euro gutxiago ordainduko dute urtean.
2025/02/27 - 22:03
Basauriko sutearen eraginez etxetik aterarazitako bizilagunek ez dute hotela utziko, "nora joan" ez dutelako
Batu Elkarlaguntza Sarearekin batera emandako prentsaurrekoan, 22 familia horiek astelehenean biltzea eskatu diote Udalari, konponbidea bilatzeko. Udalak Baturi bizilagunak "desinformatzea" egotzi dio.
2025/02/25 - 22:30
Kongresuak atzera bota du PSOEk eta EAJk adostutako lurzoru legearen erreforma
Ekimenak aldeko 126 boto (PSOE, EAJ eta CC), kontrako 186 (PP, Sumar, ERC, Junts, EH Bildu eta Podemos) eta 34 abstentzio (Vox eta BNG) jaso ditu.
2025/02/21 - 13:15
Martuteneko kartzela 2026rako eraitsi nahi dute erakundeek 400 etxebizitza berri eraikitzeko
Txomin-Enea auzoko proiektuaren bigarren fasean botako dute behera espetxea. Espainiako Gobernuak ere hartuko du parte etxebizitza horiek eraikitzeko prozesuan.
2025/02/19 - 11:20
Martuteneko hirigintza proiektua datorren urtean eraikitzen hastea aurreikusi du Itxasok
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak azaldu du 2025 amaierarako Martuteneko espetxea "behin betiko itxita" egotea dela asmoa, eta datorren urtean bertan auzo horretarako aurreikusita dagoen hirigintza proiektuari ekitea.
2025/02/19 - 10:44
Donostia eta Irun etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko prozedura abiatu du Eusko Jaurlaritzak
Aurrez eremu tentsionatu izendapena jasotzeko prozesua hasi dute Barakaldok eta Galdakaok ere. Gaur-gaurkoz, Errenteria da etxebizitza eremu tentsionatu izendatu duten EAEko udalerri bakarra.
2025/02/18 - 23:27
Kongresuak atzera bota du "desokupazio enpresak" legez kanpo uzteko ekimena, eta PSOE abstentziora jo du
Eztabaidan, Ione Belarra Podemosen bozeramaileak esan du enpresa horiek "erakunde parapolizial faxistak" direla. "Kolektibo nazi eta paramilitar horiekin amaitzeko" neurriak hartzen ari dela ziurtatu du PSOEk.