Euskadiko Alderdi Popularra
2023/10/04 - 14:15
Euskadiko PPk azaroaren 4an egingo du Carlos Iturgaiz ordezkatzeko kongresua, Gasteizen
Javier de Andres PPko diputatuak bertan hautagaitza bakarra aurkeztearen alde egin du, "edozein dela ere", "guztiontzat ona izango litzatekeelako", bere ustez.
2023/10/04 - 13:51
De Andresek uste du hautagaitza bakarra, "edozein izanda ere, guztiontzat ona" izango litzatekeela
Euskadiko PPren Zuzendaritza Batzordeak Gasteizen egingo duen bileran parte hartu aurretik, diputatuak ez du argitu azkenean alderdiko presidente izateko hautagaia izango den ala ez.
2023/10/03 - 14:07
PPk uste du ''hau ez dela elkarbizitzarako lege-proiektua''
Carmelo Barriok adierazi du bere alderdiak osoko zuzenketa eta 62 zuzenketa partzial aurkeztu dizkiola Hezkuntzako lege-proiektuari. Bere ustez, legeak hizkuntzen, ereduen, ikastetxeen bizikidetza eta aukeratzeko askatasuna bilatu behar ditu.
2023/10/03 - 11:46
Carlos Iturgaitzek ez du EAEko PPren buru izaten jarraituko
Euskadiko PPko presidenteak astearte honetan adierazi duenez, "erreleboa emateko unea iritsi da". Itxura guztien arabera, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusi ohia izango da lider berria.

2023/09/29 - 15:40
Elkarrekin Podemosek eta PPk eskola garraioko kontratuei buruzko Batzordea sortzeko eskaera ofiziala egin dute
Hezkuntza Sailak aholkulari baten enpresari emandako kontratuetan interes gatazka bat egon daitekeela uste dute. Lehendakariak aitortu du "arduratsuago" joka zezaketela.
2023/09/28 - 16:31
Horrela geratzen dira udal tasak eta zergak Donostian: hutsik dauden etxebizitzak % 150ean zergapetuko dituzte
Donostiako Udaleko osoko bilkurak 2024rako ordenantza fiskalak onartu ditu, besteak beste, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan edo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan igoerak jasotzen dituztenak.
2023/09/24 - 17:08
PPk bere jarraitzaileak bildu ditu Madrilen, amnistiaren aurka
Feijooren inbestidurarako 48 ordu falta direnean, independentismoak eskatzen duen amnistiaren aurka ateratzeko deia egin du Alderdi Popularrak. Ekitaldira bertaratu dira Espainiako Gobernuko presidente ohiak, presidente autonomikoekin eta bestelako agintariekin batera, Carlos Iturgaitz, kasu.
2023/09/24 - 14:23
Iturgaiz: ''Espainia salgai ez dagoela esatera bildu gara gaur Madrilen''
Kataluniako prozesuaren auzipetuei ustez Espainiako Gobernuak eman nahi dien amnistiaren aurkako ekitaldia antolatu du PPk gaurko Madrilen, eta han ere izan da Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidentea.
2023/09/14 - 17:45
EAJren eta ezkerraren arteko itunak ''interes orokorraren aurkakoak'' izan direla kritikatu du Iturgaizek
EAEko PPko idazkari nagusiak deitoratu egin du lehendakariak bere alderdiarekin akordioak egitea "errefusatu" izana, adibidez zergak jaisteko.
2023/09/14 - 07:00
Legealdi honetako politika orokorreko azken eztabaida hartuko du gaur Eusko Legebiltzarrak
09:30ean hasiko da osoko bilkura, lehendakariaren hitzaldiarekin, eta, ohi bezala, talde parlamentarioen agerraldiak eta erreplikak arratsaldean izango dira. eitb.eus atariak zuzenean emango du saioa, osorik.
2023/09/01 - 15:16
Iturgaizek uste du Urkulluren proposamena ''delirio nazionalistak asetzeko burutazioa'' dela
Euskadiko PPko presidenteak ohartarazi duenez, "Espainiako Konstituzioa arriskuan dago", eta "sezesionisten esku ez uzteko" eskatu du.
2023/08/29 - 15:49
PPk omenaldia egin dio Manuel Indiano ETAk duela 23 hildako zinegotziari
Carlos Iturgaiz EAEko PPko presidentea buru zutela, Alderdi Popularrak omenaldia egin dio gaur Zumarragan (Gipuzkoa) Manuel Indiano zinegotzi izandakoari. Duela 23 urte hil zuen ETAk, artean 29 urte zituela.
2023/08/24 - 12:23
Semper (PP): "EAJ beldur da historian lehen aldiz"
PPko Kultura idazkariordearen esanetan, "Euzko Alderdi Jeltzalea, historian lehen aldiz, beldur da, eta horrek mugitzeko eta arrazionaltasuna aurkitzeko zailtasunak eragiten dizkio".

2023/08/16 - 11:21
EAJ edo Kataluniako beste alderdi batzuk Kongresuko Mahaian egotea "zentzuzkoa" litzateke, De Andresen ustez
Edonola ere, uste du jeltzaleak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira daudela, Kongresuko Mahaira baino gehiago.
2023/07/28 - 11:49
Iturgaizek ziurtzat jo du Sanchezen "bigarren Frankenstein gobernua", zer eta "iheslari" batekin adostua
EAEko PPren presidenteak ohartarazpena egin dio EAJri, horrek Feijoren inbestidura negoziatzeko emandako ezezkoaren ostean. Nabarmendu duenez, popularrak gako dira Durangoko Udalean edo Gipuzkoako Aldundian. "Bidean egingo dugu topo", gaineratu du.
2023/07/27 - 11:24
Laura Garrido (PP): ''Ez da ulertzen gobernukide batek helegitea aurkeztea Madrilen onartu den lege batean''
PPko legebiltzarkideak Estatu mailako Etxebizitza Legea izan du hizpide, Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketa batean. Esan duenez, ulertzen du Eusko Jaurlaritzak helegitea jarriko duela iragarri izana, edukiak eta eskumenak tarteko, baina harritzekoa iruditzen zaio, PSOEren gobernukide izanik.

2023/07/26 - 19:06
Ciudadanosek PPrekin osatzen zuen taldea utzi du Legebiltzarrean, eta talde mistora igaro da
Hain zuzen ere, Ciudadanos (Cs) Euskadiko presidente Jose Manuel Gilek PP+Cs taldea utzi du. Luis Gordillo alderdikide ohiak, aldiz, Ciudadanos utzi eta PPn sartzea erabaki zuen legealdiaren erdialdean.
2023/07/26 - 16:02
Iturgaitzek EAJri ohartarazi dio Sanchezi emandako babesak ''ahuldu'' egiten duela, eta EH Bildu ''handitu''
Euskadiko PPko presidenteak asteazken honetan adierazi duenez, "Sanchezek Bilduri egindako zuriketak EAJ suntsitzen du hauteskundeetan, etekinak ateratzen dituena Bildu da, EAJren kaltetan".
2023/07/24 - 21:35
Pedro Sanchez buru duen balizko gehiengo baten inguruan kontuak egin dituzte euskal alderdiek
Hala, indar politikoak gehiengo horren baldintzak eta inguruabarrak aztertzen ari dira, Euskadiko PPren salbuespen nabarmenarekin, bere buruzagiak Espainiako Gobernuaren buru izan behar duela aldarrikatzen baitu.
2023/07/24 - 12:09
Honako hauek dira EAEn eta Nafarroan aukeratutako diputatuak eta senatariak
Behe Ganberak Hego Euskal Herrian aukeratutako 23 eserleku izango ditu, eta Goi Ganberan 16 izango dira. Kontsultatu nortzuek ordezkatuko duten EAE eta Nafarroa Kongresuan eta Senatuan.