Euskadiko Alderdi Popularra
2023/11/25 - 12:58
EAJk errespetua eskatu du, eta EH Bilduk esan du Urkulluri buruzko erabakiak barne krisia erakusten duela
Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk ere hauteskundeetako barne prozesuekiko errespetua eskatu dute. PPren arabera, agerian geratu da Ajuria-Enean Sabinetxeak agintzen duela. (BIDEOA, GAZTELERAZ)
2023/11/21 - 13:15
EH Bilduk salatu du EAJk hizkuntza ereduak sartzea onartu duela eta PSE-EEk, trukean, kontzertazio unibertsala
EH Bilduk azken proposamen bat egin die EAJri eta PSE-EEri EAEko Hezkuntza lege proiektuaren inguruan adostasuna lortzeko.
2023/11/18 - 15:36
Javier de Andres: ''Amnistia Legeak bidea ematen dio Urkulluri Euskadirentzako autoderminazioa eskatzeko''
Amnistia Legearen aurka Madrilen izandako manifestazioan parte hartu du Javier de Andres Euskadiko PPko buruak, eta han azpimarratu du Amnistia Legearen proposamenak berdintasunaren eta justiziaren "urraketa" dakarrela.
2023/11/16 - 18:37
Oposizioak Azpiazu kritikatu du aurrekontuen negoziazioari ateak ixteagatik
Asteazkenean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak amaitutzat eman zituen elkarrizketak, oposizioan "adosteko benetako prestasunik" ez duela ikusten argudiatuta.
2023/11/13 - 10:22
Javier de Andres: "Ez da erraza onartzea politikari batzuek beste batzuei amnistia ematea"
Euskadiko PPko presidentearen arabera, Pedro Sanchezek kontuan hartu beharko lituzke amnistiaren aurkako manifestazioak.
2023/11/12 - 13:43
Amnistia legearen aurka PPk deitutako elkarretaratzeak izan dira euskal hiriburuetan
Probintzia hiriburu guztietan aldi berean deitu ditu protestak Alderdi Popularrak igande honetarako, Voxen babesarekin, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak sustatutako amnistia legearen kontra.
2023/11/11 - 13:52
De Andres: ''Denak dira ongietorriak, errespetuz jokatzen duten bitartean''
De Andresek "sentsibilitate politiko guztiak" gonbidatu ditu amnistiaren aurkako manifestazioetan parte hartzera. "Baina pertsona, ondasun edo segurtasun indarrekiko errespetuz jokatzen ez duen inor ikusten badugu, alde egitera gonbidatuko dugu berehala", esan du.
2023/11/08 - 18:45
Alderdiek eta erakundeek atsekabea agertu dute Illarramendiren hilketagatik, eta erasoak eteteko eskatu dute
Zarauzko Udalak "irmo" gaitzetsi du hilketa, eta elkarretaratze isila deitu du ostegun eguerdirako, 12:00etan.
2023/11/05 - 15:57
Javier de Andres Euskadiko PPko presidente berria elkarrizketatu du ETBk
Kargua hartu osteko lehen elkarrizketa egin dio Maite Mayo ETBko Politika arloburuak. De Andresen hitzetan, jeltzaleak "esparru erradikalean" murgiltzen ari dira. Bestalde, "euskal herritarren izaeran oinarritutako Euskadiko PP bat" egiteko asmoa adierazi du (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/11/04 - 15:53
Javier de Andresek hartu du euskal popularren gidaritza, militantziaren % 97ren babesarekin
De Andresek esan du popularrak direla Euskadin "sanchismoaren orbitan" sartuta dauden alderdien alternatiba bakarra. Iturgaizek agur esan die PPko afiliatuei gaur Gasteizen egindako XVI. Kongresuan, Javier de Andres aukeratu baitute alderdia zuzentzeko.
2023/11/04 - 13:49
Javier de Andresek ''Sanchezen orbitako alderdiei'' aurre egiteko taldea aurkeztu du
Javier de Andres Euskadiko PPren 16. Biltzarrean presidente aukeratu berriak Pedro Sanchezen "orbitan" dauden gainerako euskal alderdiek ordezkatzen duten "ezkerreko ereduari" aurre egin nahi dion taldea aurkeztu du gaur bere hitzaldian.
2023/11/02 - 10:25
Carlos Iturgaiz: ''Hau ez da betirako agur bat, 'gero arte' bat da''
Carlos Iturgaizek Euskadiko PPko presidente izateari utziko dio datorren larunbateko kongresuaren ostean. Alderdiaren buruan dagoela Radio Euskadin egindako azken elkarrizketan, Carlos Iturgaizek ez du baztertu Europako Parlamentura itzultzea, baina azken erabakia Alberto Núñez Feijook hartuko du.
2023/10/30 - 10:54
Iturgaiz: "Une garrantzitsua da nire bizitzan, erreleboa emateko ordua iritsi zaidalako"
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan aurreratu du martxora arte (bere ustez, orduan egingo dituzte EAEko hauteskundeak) ez duela Legebiltzarra utziko. "Nik eskatu nuen legegintzaldia amaitu arte jarraitzea, baietz esan zidaten, eta, beraz, ordura arte presidentea izango naiz", adierazi du.
2023/10/30 - 10:11
Carlos Iturgaiz: ''Une garrantzitsua da nire bizitzan, erreleboa emango dudalako''
Legealdia amaitu arte Legebiltzarrean jarraituko duela ere aurreratu du Euskadiko PPren presidenteak, lekukoa hartuko dion Javier de Andresek lan ona egingo duela iritzita.
2023/10/29 - 11:48
Laura Garridok esan du PP batuta dagoela Javier de Andresen hautagaitzarekin
PPren idazkari nagusi eta legebiltzarkideak EAEko PPren presidente berriaren taldean jarraitzea espero du, eta adierazi du EAJren boto-emaileak bereganatzea izango dela hauteskundeetako helburua.
2023/10/28 - 14:19
Juan Luis Ibarraren hitzak gaitzetsi dituzte Legebiltzarreko alderdi guztiek, PPk salbu
Euskararen defentsa ETAren garaiarekin lotu zuen Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidente ohiak, eta hitz horiek ekarritako soka luzea Radio Euskadiko eztabaida politikora iritsi da.
2023/10/23 - 21:17
Autonomismoa elkarbizitzarako proiekturik onena dela aldarrikatu du Feijook Gernikan
Gernikako Estatutuaren urteurrena ospatzeko egin ohi den ekitaldian parte hartu du PPko buruak, Euskadiko alderdiko buruzagiekin batera.
2023/10/14 - 14:57
Semperrek ''inkoherentzia'' leporatu die EH Bilduri eta Sanchezi inbestidurarako batzarragatik
PPren bozeramaileak adierazi duenez, inbestiduratik harago, kezkagarriena gobernagarritasuna izango da.
2023/10/13 - 13:23
Ekonomia, etxebizitza eta Osakidetza, gipuzkoarren egungo kezka nagusiak
Bestalde, boto-asmoari dagokionez, EH Bilduk botoen % 38,4 lortuko luke, maiatzeko hauteskundeetan baino 1,1 puntu gehiago, eta EAJk eta PSE-EEK % 0,1 eta % 0,3 galduko lukete, hurrenez hurren.
2023/10/11 - 22:06
Javier de Andres, EAEko PPko presidente izateko hautagai bakarra
Diputatu arabarrak 707 abal aurkeztu ditu. Feijook eta Iturgaizek babesa agertu diote.