Euskadiko Alderdi Popularra
2024/11/08 - 10:54
D'Anjou Sumar eta PPrekin bilduko da astelehenean eta EH Bildurekin asteartean, aurrekontuetarako babes bila
Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die taldeei. Ekarpenak jaso ondotik, Ogasun eta Finantza Sailak "proposamen zehatza" aurkeztuko die alderdiei aurrekontu proiektua negoziatzen jarraitzeko asmoz.
2024/11/07 - 11:02
De Andres: ''Trumpen garaipenak hainbat arlotan egiten digu kalte''
EAEko PPren presidentearen ustez, AEBko presidente hautetsiak iragarri dituen muga-zergek kalte egingo diote Euskadiri, baita esku-hartzearen kontra duen jarrera eta migrazioaren aurka duen politika ere.
2024/11/04 - 14:57
D'Anjou sailburuak azaroaren 11n abiatuko du aurrekontu proiektua negoziatzeko bilera sorta oposizioarekin
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die EH Bildu, PP eta Sumar alderdiei.
2024/10/26 - 15:56
Esfortzuaren eta integrazioaren kulturan oinarritutako immigrazioa defendatu du De Andresek
Euskadiko PPren presidenteak, Javier de Andresek, esfortzuaren kulturan eta integrazioan oinarritutako immigrazioa defendatu du. Hemengo bizimodua, ohiturak eta tradizioak bere egingo dituen migrazioaren alde egin du. (Jatorrizko bideoa gaztelaniaz)
2024/10/24 - 14:09
Udalak debekatu egin du Kaleko Afari Solidarioen ekimena Egia auzoan, "segurtasun arazoak" saihesteko
Udalak urgentziazko agerraldia egingo du erabakia azaltzeko. Taldeak urteak daramatza baliabiderik ez duten pertsonei afariak banatzen, baina gaurtik aurrera galarazita dauka. Debekua ekimen solidarioaren aurka antolatutako protesta baten harira hartu du Udalak; PPko zinegotziak izan ziren bertan.
2024/10/23 - 22:42
Tentsioa Kaleko Afari Solidarioen aurka baimenik eskatu gabe egindako protesta batean
PPko hiru zinegotzik ere parte hartu zuten elkarretaratzean, astelehenean. Kaleko Afari Solidarioak kolektiboak afariak ematen dizkie baliabiderik ez duten edo kalean dauden pertsonei, horietako batzuk migratutakoak. Donostiako Udalak afari banaketa debekatzeko erabakia hartu du gaur.
2024/10/23 - 15:31
De Andres: 'Estatutu berria behar dugu, pertsonengan pentsatuko duena, eta ez hausturan'
Javier de Andres EAEko PPko presidenteak esan du Euskadik "beharrezkoa" duela Estatutu testu berri bat izatea, baina pertsonen beharrei erantzuteko izango dena, eta ez "haustura eta zatiketa" hauspotzeko.
2024/10/15 - 11:33
Garrido (PP), PSOEren kontra aurkeztu duten kereilaz: ''Ustelkeria kasu baten aurrean gaude''
Laura Garrido Alderdi Popularrak Legebiltzarrean duen bozeramaileak kritikatu du sozialistek "dena ukatu" izana: "Bilerak egon zirela, harreman telefonikoak izan zirela...".
2024/10/11 - 22:40
Esther Martinezek (PP) uko egin dio Eusko Legebiltzarreko eserlekuari
Euskal Autonomia Erkidegoko PPren idazkari nagusia izateaz gain, Alderdi Popularraren bozeramailea da Bilboko Udalean. Santiago Lopez Portugaleteko zinegotziak ordezkatuko du Gasteizko Ganberan.
2024/10/11 - 21:34
Bilboko Udalak lan egingo du New Yorkerako hegaldiak 2025eko irailetik aurrera luzatzeko
Bitartean, Arabako PPk EAJri eta PSE-EEri leporatu die "ez betetzea Forondarekin hartutako konpromisoak eta Foronda Atlantikoan zeharreko hegaldietarako EAEko aireportu nagusia izango zela iragartzen zuen gobernu-akordioa".
2024/10/10 - 15:21
PSE-EE eta PP aurrez aurre Eusko Legebiltzarrean, Telladok Kongresuan biktimen argazkia erakutsi ondoren
Alderdi Popularrak Kongresuan duen bozeramailearen jarrera ahotan izan dute EAEko alderdiek. Anduezak haren dimisioa eskatu du. De Andresen ustez, "adierazpen askatasunaren baitan" kokatu behar da. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak "tamalgarritzat" jo du Kongresuan gertatutakoa.
2024/10/10 - 13:30
Ertzaintzan lan eskaintzak egiteko egutegia eskatu diote Jaurlaritzari EAJk, PSE-EEk eta PPk
2027rako 8.000 agente egotea beharrezko jo dute Jaurlaritzako bi bazkideek eta popularrek eta, helburu horrekin, egitasmoa prestatzeko eskaera egin diote Segurtasun Sailari, akordioa eginda.
2024/10/10 - 11:58
PPk Anduezari erantzun dio: 'Hura eta haren alderdia ETAko presoak damutu gabe ateratzea bultzatzen ari dira'
Javier de Andresek Eneko Andueza eta PSOEri leporatu die ETAko presoei damutu gabe eta kolaboratu gabe irteten uztea, 'zigorraren bi heren bakarrik beteta'.
2024/10/08 - 15:21
Aurrekari penalen trukeari buruzko lege-proiektua onartzeagatik barkamena eskatu du Euskadiko PPk
Besteak beste, Frantzian betetako zigorrak konmutatzeko aukera emango die legeak ETAko presoei. Javier De Andresek aitortu du bere alderdiak "ez duela maila eman" eta haiengan konfiantza izan zutenei "desengainu ulergarria" eragin diela.
2024/10/04 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, indarkeria futbolean, eta gerra Ekialde Hurbilean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/04 - 08:00
EH Bildu eta EAJ dira boto-fideltasun maila altuena duten euskal alderdiak
Silvan & Miraclek EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu. Horien arabera, EH Bilduk eta EAJk apirilean lortutako boto gehienak mantenduko lituzkete hauteskundeak berriz egingo balira.
2024/10/03 - 15:01
Albiste faltsuen inguruko batzordea sortzea baztertu du Legebiltzarrak, taldeen arteko ika-mikaren ostean
EH Bilduk aurkeztutako proposamenak koalizio abertzalearen eta Sumarren legebiltzarkidearen babesa besterik ez du izan, eta, hortaz, atzera bota du Gasteizko Ganberak. 'Fake news' deiturikoen atzean egotea aurpegiratu diote elkarri.
2024/10/01 - 19:58
Herritarrek ontzat eman dute Pradalesen jarduna, Jaurlaritzara heldu eta 100 egunera
EITB Focus inkestaren arabera, alderdi guztietako boto-emaileek 5etik gorako nota jarri diote Pradales lehendakariak egindako lanari, bataz beste.
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/26 - 15:39
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen eredua berrikusteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari
Legegintzaldiko lehendabiziko osoko bilkuran, EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzaren zutabe diren bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) adostutako erdibideko zuzenketak aurrera egingo du.