Euskara EBn ofiziala izan dadin lanean jarraitzeko asmoa agertu dute gobernuek eta alderdi abertzaleek
Europako Parlamentuan euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasunari buruzko bozketa atzeratu ostean, erreakzioak bata bestearen atzetik etorri dira. EAEko Kataluniako eta Espainiako gobernuek lanean jarraitzeko asmoa erakutsi dute, zalantzak agertu dituzten 7 herrialdeak konbentzitzeko helburuarekin. Alderdi politiko abertzaleek PPren eta bere liderarren jarrera kritikatu dute. Feijook, berriz, Pedro Sanchez begiz jo eta adierazi du bozketa atzeratzea "aringarririk gabeko porrota" izan dela.
ETB-2ko "Teleberri" albistegian egin dioten elkarrizketa batean, Jose Manuel Alvares Atzerriko gaietarako ministroak adierazi du Espainiako gobernuak hartutako bidea "ukaezina eta atzera bueltarik gabekoa" dela. Ofizialtasunaren gaia Europan defendatu eta lantzea egokitu zaio Alvaresi eta ziur dago "lehenago edo geroago" helburua lortu egingo dela. Haren iritziz, oraingoan ez dira hain urrun egon, "20 herrialde aurrera egiteko prest" zeudelako. Horrez gainera, bide horretan lanean jarraituko duela jakinarazi du eta ziurtatu du zalantzak agertu dituzten 7 herrialdeetako Atzerri ministroekin kontaktuan jarriko dela.
Eusko Jaurlaritzaren izenean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak baieztatu duenez, "ez da ulergarria, ezta onargarria ere, interes partidisten bidez, hizkuntza-aniztasunaren aurka jardutea" eta "gure gizartearen erralitate sozialari jaramonik ez egitea". Espainiako Gobernuak "egin dituen eta oraindik egiten ari diren lan diplomatikoak" eskertu ditu eta zeregin horiei "uko ez egiteko" eskatu dio.
Alderdi politikoei dagokionez, EAJko Euskadi Buru Batzarraren presidente Aitor Esteban itxaropentsu agertu da X sare sozialean egin duen argitalpenean. "Euskarak merezi duen tokia izango du Europan, nazio bat garelako", idatzi du, eta "PPren maniobra zikin guztiei aurre eginez" lortuko dela gehitu du.
Itxaropenaren bideari heldu dio Arnaldo Otegik ere. Bere hitzetan, "Europako hizkuntza zaharrenak lortuko du merezi duen tokia Europar Batasunean". EH Bilduko idazkari orokorrak jakinarazi du lanean jarraitzen dutela, "lan asko eta zarata gutxi" eginez eta "arnas luzeko" estrategian murgilduta.
Kontrara, Euskalgintzaren Kontseiluak "hizkuntza gutxituen normalizazioan eta biziberritzean aurrera egiteko aukera galdu" dela adierazi du argitaratutako ohar batean. Eman diren arrazoi "teknikoek gehiago dute argudio eta oztopo politikotik egiazko ezintasunetatik baino" adierazi du eta dei egin die "estatu, administrazio, alderdi politiko eta eragile guztiei esfortzuak biderkatu" ditzaten.
Hainbat alderditatik jaso dituen kritiken aurrean, Alderdi Popularrak Espainiako gobernuko presidentearengan jarri nahi izan du arreta eta baieztatu du "Europak Pedro Sanchezi" esan diola "EB ez dela Moncloara eraman eta boterean mantentzen duen independentismoaren trukerako txanpona". Hedabideetan zabaldu duen oharrean, PPk ohartarazi du Sanchezek "espainiar guztien diruarekin ordaindu nahi zituela Waterlooren eskakizunen ondorioetatik eratorritako urteko 132 milioi euroko kostuak". EBk ez du ofizialtasunaren proposamena bertan behera utzi, eta hala ere Alberto Nuñez Feijoo buru duen alderdiak uste du "Pedro Sanchezen porrot argia" dela.
Katalunian, erakunde eta alderdi politiko gehienek PPren jarrera gogor kritikatu dute. Generalitateko presidente Salvador Illaren aburuz, atzerapenak atzerapen, ofizialtasunaren onarpena "gertuago dago". Halaber, azaldu du ni erakundeen artean lanean jarraitzeko asmoa dutela, eta PPren buru Nuñez Feijooren jarrera arbuiatu du "oztopatzailea" eta "azaltzeko zaila" dela iritzita.
Bide beretik hitz egin du PSC-Unitsek Kataluniako Parlamentean duen bozeramaile Elena Diazek ere. Bere ustez, Feijoo Espainiako presidente kargurako "gaitasunik gabe" gelditu da, Estatuko "kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren kontra egin ondoren".
Carles Puigdemont presidente ohiak eta Juntsen buruak salatu du PP "Espainiako Erreinuaren aurka beste herrialde batzuekin azpijokoan aritu" dela eta "desobedientziaren, matxinadaren... Edo traizio-delituaren apologia" egiten ote dabilen galdetu du X sare sozialean.
ERCk, ordea, Espainiako gobernuaren aurka egin du. Jordi Albert Parlamentaren bozeramailearen ustez, "ez ditu etxeko lanak egin". PPk Bruselan egin dituen mugimenduak "aurreikusi" eta, horien aurrean, "bozketan baiezkoak ziurtatu" behar zituen Alvaresen taldeak hizkuntzen ofizialtasuna lortu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.