Atzeratu egin dute euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa
Europar Batasuneko herrialdeek erabaki dute astearte honetan egitekoak ziren euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa atzeratzea, ez dutelako lortu hogeita zazpiak bat etortzea, lege, finantza eta politika arloetako zalantzak kari. Ofizialtasuna aurrera atera ahal izateko beharrezkoa da erabakia aho batez hartzea; hau da, ezin da kontrako botorik egon, eta, gauzak horrela, gaia atzeratzea erabaki dute.
Gaur goizetik zalantzak zabaldu dira Europar Batasunean euskara, katalana eta galegoa ofizial izateko eta Europako erakundeetan erabilera ahalbidetzeko eztabaidaren inguruan, eta, azkenean, hamar bat herrialdek berariaz eskatu dute bozketa gai-zerrendatik kentzeko, Espainiako Gobernuak egin moduan. Poloniari dagokio EBn presidentetza eta eztabaidak moderatzea, eta gaia aurrerago jorratzeko erabakia hartu du.
Bozketa atzeratzeko erabakiaren ondotik, Pilar Alegria ministro bozeramaileak ziurtatu du Gobernuak Europako kideekin "lanean eta hitz egiten" jarraituko duela. Adierazpenok bozketa atzeratu ondotik egin ditu, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Juntsen presioaz galdetuta, Alegriak ziurtatu du "konpromisoa argia" dela, eta helburua "aurrerantzean lanean jarraitzea dela", herrialde kide guztiek euren oniritzia "lehenbailehen" eman dezaten.
Azaldu duenez, Exekutiboak urteak daramatza Europako kideekin lanean, herrialdearen "nortasun eleanitza" onar dezaten, eta azken asteetan "aurrerapen handiak" lortu dira, neurri hori babesteko alde dauden herrialde kopuru "zabal" batekin. Hala ere, talde "txikiago" batek (ez du zehaztu nor) denbora eta informazio gehiago eskatu du, eta Espainiak eskaera hori onartzea erabaki du, hitz egiten jarraitzeko.
Hainbat herrialde, duda-mudan
Espainiako Gobernuak sustatutako ekimena astearte honetan bozkatu behar zen Europar Batasuneko Gai Orokorren Kontseiluan, baina hainbat herrialde kidek, tartean Finlandiak, Suediak, Austriak eta Kroaziak, lege eta finantza arloei dagokienez zalantzati agertu dira.
Frantzia eta Zipre, berriz, ulergarriagoak izan dira, eta gai horrek Espainian duen garrantzia azpimarratu nahi izan dute; Danimarkak, berriz, aurreratu du ez duela proposamenaren aurka egingo, eta Esloveniak esan du bozketa bat izatera, babestu egingo duela.
Ofizialtasunaren atea oraindik zabalik dago, hortaz. Onartuko balitz, Europako hizkuntza ofizialak 27 lirateke aurrerantzean (gaur egun, 24 dira) eta euskara, katalana eta galegoa EBko erakunde guztietan erabiltzeko eta lanerako hizkuntzak lirateke.
Araudiaren arabera, hizkuntzok erabilgarri egiteko kostua Europar Batasunaren aurrekontuarekin finantzatu behar da. Nolanahi ere, Espainiako Gobernuak proposatu du kostua bere gain hartzea. Sanchezen gobernuak ez du horren aurrekontu zehatzik eman, baina Bruselak 2023ko abenduan egindako azterlan baten arabera, urtean 132 milioi euro inguru izan lirateke (gaelikoaren esperientzian oinarrituta egin zituzten kalkuluak).

Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaskaren eta Roblesen kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularreko idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroaren eta Margarita Robles Defentsa ministroaren kargugabetzeak eskatu ditu, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.