Euskal eskola publikoa
2020/09/28 - 13:01
Bildarratz eskola publikoetako zuzendariekin bilduko da gaurtik aurrera
Hezkuntza sailburuak egoeraren "azterketa partekatua" egin nahiko luke, eta ikastetxeen beharrizan eta kezkak ezagutu nahiko lituzke.
2020/09/25 - 15:46
Jantoki zerbitzua indartzeko 630 langile kontratatu ditu Hezkuntza Sailak
Konkretuki, 500 begirale, 100 garbitzaile eta 30 sukaldari kontratatu dituzte, Sailak jakitera eman duenez.
2020/09/25 - 12:21
Eskolara bueltak ez ditu COVID-19aren kutsatzeak areagotu, pediatren arabera
Irailean kontsulta kopuruak gora egin du anbulatorioetan, baina ez umeak gehiago gaixotu direlako, baizik eta lehen osasun-zentrora heltzen ez ziren eritasun arinak artatu behar izan direlako.
2020/09/24 - 15:02
265 ikasgela daude bakartuta EAEko ikastetxeetan, asteazkenean baino hiru gutxiago
Halaber, 26 ikastetxe gehiagok dituzte koronabirus kasuak; guztira, 198k.
2020/09/23 - 14:46
268 ikasgela daude bakartuta EAEko 172 ikastetxetan
Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 17.554 ikasgelen % 1,52 daude isolatuta, baina ikastetxe guztiak daude zabalik.
2020/09/22 - 15:28
260 ikasgela daude bakartuta EAEko 162 ikastetxetan
Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 17.554 ikasgelen % 1,48 daude isolatuta, baina ikastetxe guztiak daude zabalik.
2020/09/21 - 15:26
30 ikasgela gehiago daude bakartuta Euskadin COVID-19aren ondorioz
EAEko 132 ikastetxetako 212 ikasgelatan sartu da birusa. Dena den, bakar batek ere ez du aurrez aurreko eskola jarduera eten.
2020/09/18 - 15:05
172 dira dagoeneko bakartutako gelak EAEko 111 ikastetxetan
Dena dela, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik. EAEko ikasgela guztien % 0,98 daude isolatuta.
2020/09/18 - 13:13
Gipuzkoako erizainak, eskolei zein guraso elkarteei aholkularitza eskaintzeko prest
Eskola erizainen gabeziaren aurrean, COVID-19aren inguruko zalantzak eta kontsultak argitzeko euren "esanetara" dagoela adierazteko jakinarazpena bidali die ikastetxeei.
2020/09/17 - 15:01
EAEn bakartutako ikasgelen kopuruak, gora: 71 eskolatako 92 ikasgela
Dena dela, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik. Isolatutako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,52 da.
2020/09/16 - 22:13
5.100 ikasletik gora daude bakartuta Hego Euskal Herrian COVID-19agatik
Soraluzeko institutua ostegun honetan irekiko dute berriro; ostiraletik egon da itxita. Nafarroan 2.308 ikasle daude koarentenan, baina ez dute aurreikusten ikastetxerik ixtea.
2020/09/16 - 17:47
Sindikatuek neurriak eskatu dituzte, eta Jaurlaritzak elkarlanerako deia egin du
Sindikatuen esanetan, kutsatzeek gora egingo dute premiazko neurriak hartu ezean. Bestalde, Gobernuak espero du grebak ez errepikatzea "astez aste".
2020/09/16 - 13:44
"Arazoaren diagnostikoa egin beharko genuke hezkuntza eragile guztiekin; konplexua da"
Hezkuntzako "gatazka" konpontzeko Jaurlaritzaren hurrengo pausoa zein izango den argitzeko garrantzitsua izango litzatekeela eragile desberdinak entzutea adierazi du Bingen Zupiria sailburuak.
2020/09/15 - 20:11
Sindikatuek "ikasgeletara itzulera seguru eta adostu" bat eskatu dute kaleetan
Deitzaileen esanetan, jarraipena % 70ekoa izan da. Hezkuntza Sailak, bestalde, adierazi du sare publikoan % 41,9koa izan dela jarraipena (orain arte ikastetxeen % 89ren datuak eskura dituzte).
2020/09/15 - 16:10
Grebaren eragina eskola publikoetan
Sindikatuen arabera grebak % 65eko jarraipena izan du; % 45ekoa Eusko Jaurlaritzaren esanetan. Grebari buruzko iritzi ezberdinak ere izan dira gurasoen artean.
2020/09/15 - 15:19
Ikasgeletara modu seguruan itzultzeko eskatu dute milaka pertsonak
Antolatzaileen arabera, jarraipena % 65ekoa izan da. Hezkuntza Sailak, bestalde, sare publikoko langileen % 45,2k egin dutela bat grebarekin adierazi du.
2020/09/15 - 12:22
Greba eguna gaur EAEko ikastetxeetan
EAEko 1.200 ikastetxe publiko eta itunpeko baino gehiagotako hezkuntza ez unibertsitarioko 90.000 ikasle inguruk greba egingo dute astearte honetan, irailaren 15ean.
2020/09/14 - 21:05
Zaldibarko eta Soraluzeko eskolak itxita daude; Mungiakoa eta Amezketakoa, zabalik
Gaur hasi dituzte klaseak Mungiako Bentades ikastetxean eta Amezketako Zumadi ikastolan. Abadiñon bi ikasgela itxi dituzte eta Nafarroan 1.500 ikasle baino gehiago daude koarentenan.
2020/09/13 - 22:31
Hezkuntza aurrez aurrekoa izan behar dela dio EHIGEko zuzendariak
Sindikatuek astearterako deitutako grebaren harira, akordioa ahalik eta arinen lortzea espero du Lurdes Imaz EHIGEko zuzendariak.
2020/09/08 - 22:37
Hezkuntza eta Osasun Sailek kudeatzen dute Jaurlaritzaren aurrekontuaren %60
Pandemiaren ikasturtea kudeatzea egokitu zaie Gotzone Sagardui eta Jokin Bildarratz sailburu berriei.