Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bildarratz eskola publikoetako zuzendariekin bilduko da gaurtik aurrera

Hezkuntza sailburuak egoeraren "azterketa partekatua" egin nahiko luke, eta ikastetxeen beharrizan eta kezkak ezagutu nahiko lituzke.
18:00 - 20:00
Hezkuntza Saila Bizkaiko LHko eskola publikoetako zuzendariekin batzartuta dago

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua EAEko ikastetxe publikoetako zuzendariekin bilduko da asteon egoeraren "azterketa partekatua" egiteko eta ikastetxeen kezkak lehen eskutik ezagutzeko.

Hiru bilera egingo ditu, lurralde bakoitzeko bat. Gaur, Bizkaiko eskoletako zuzendariak hartuko ditu; asteartean, Arabakakoak, eta ostegunean, Gipuzkoakoak, Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Sailburuak legegintzaldirako dituen asmoak azalduko dizkie zuzendariei, eta egoera haiekin aztertu nahiko luke. Horrez gain, ikastetxeen beharrizan eta kezkak ezagutu nahiko lituzke, zuzendarien ahotik.

Aurretik ere bildu da Bildarratz hezkuntza komunitateko eragileekin. Kargua hartu berritan, sindikatu, guraso elkarte, zuzendari eta gainerako eragileekin bildu zen.

Bilerak bilera, ELA, LAB, Steilas CCOO eta UGT sindikatuek ez zuten irailaren 15erako deituta zuten greba bertan behera utzi. Sindikatuok aintzat hartu zuten Bildarratzen jarrera, baina neurri zehatzak eskatu zizkioten. Hezkuntza sailburua, berriz, kritiko azaldu zen.

Orduz geroztik, ez da bi aldeen arteko hartu-emanik izan, sindikatuek salatu dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

20180317134633_laboratorio-laborategi-pruebas-probak-medico-mediku-etb1-teknopolis-zientzia-ciencia_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko

Gontzal Tamayo Osasun sailburuordea buru duen organoak bere lehen azalpenak eman ditu MV Hondius ontziaren egoera aztertu ondoren, eta lasaitasun-mezu bat helarazi nahi izan du, Euskadin arriskua oso txikia dela goraipatuz; Osakidetzak, berriz, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Goi Mailako Isolamendu eta Tratamenduko Unitatea operatibo eta prest du edozein gorabeheraren aurrean.

homenaje-Lukas-Agirre-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lukas Agirre hiltzeaz akusatutakoen "errugabetasun presuntzioa suntsitzeko zantzu nahikoak" ikusten ditu fiskalak

2022ko Gabonetan gertatu zen krimenaz akusatuta, hiru pertsona eseriko dira aulkian: hilketaren ustezko egilea, beharrezko laguntzailea (hiltzaileari labana eman ziona) eta krimena estali zuen neska bat. Gaur osatuta geratuko da herri-epaimahaia eta astelehenean hasiko da epaiketa bera, aurretiazko gaiekin. Fiskaltzak eta akusazioak 22 eta 25 urte arteko kartzela-zigorra eskatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X