Eskolara bueltak ez ditu COVID-19aren kutsatzeak areagotu, pediatren arabera
Ikasturte berezi honen lehen asteek ez dute aparteko eraginik izan Hego Euskal Herriko egoera epidemiologikoan, ezta COVID-19aren kutsatzeetan ere. Hala diote behintzat eitb.eus-ek elkarrizketatu dituen bi pediatrek.
Egia da ehunka ikasgela isolatuta daudela, baina eskola barruko agerraldiak ez dira asko izaten ari. Osasuneko profesionalen esanetan, haurren artean atzemandako kutsatze gehienak etxean gertatu dira, positibo eman duen heldu batek eraginda.
Ziurgabetasuna handia zen, baita beldurra ere. Adituek ez zuten argi zein eragin izango zuen ikasturte hasierak COVID-19aren pandemian eta gainkarga nabaria duen osasun sisteman. Hiru aste igaro dira EAEko eta Nafarroako milaka ume eta nerabe eskolara bueltatu zirenetik. Normaltasun berri batera egokitzeko asteak izan dira: musukoa une oro eramateko, distantzia eta eskuak garbi mantentzeko ahalegina egiteko eta talde burbuilak ez apurtzeko asteak.
Hiru asteren ondoren, ikasturte hasieraren balorazioa egiteko eskatu diegu bi pediatrari: bata Osakidetzakoa, Osasunbidekoa bestea. Marta Ramos pediatra da Lehen Arretan, eta Nafarroako Kudeaketa Klinikoaren eta Jarraipen Asistentzialaren Laguntza Zerbitzuko teknikaria. Javier Benito, berriz, Gurutzetako Ospitaleko Pediatriako Larrialdien zerbitzuburua da. Biek ala biek ondo ezagutzen dute kontsulta pediatrikoen egunerokoa, baina ikuspegi ezberdinetatik: osasun-zentroak birusa atzemateko prozesuan giltzarri dira; ospitaleetan kasurik larrienak artatzen dira.
Ramosen hitzetan, "anbulatorioetan gora egin dute kontsultek, baina horrek ez du esan nahi umeak gehiago gaixotu direnik". Pediatra horrek azaldu duenez, "lehen osasun-zentroetara heltzen ez ziren gaixotasun arinak artatu behar ditugu orain: katarro soilak, gastroenteritis arinak... Gurasoak kezkatuta gaude, zalantza asko ditugu eta beldur gara gure seme-alabek duten hori ez ote den koronabirusa izango". Horiei guztiei ohiko kontsultak batu behar zaizkie, eta, hala, "gainkarga handia" dutela nabarmendu du.
Gurutzetako Ospitalean, berriz, "ez dugu ezberdintasunik atzeman aurreko urteekin alderatuta". Javier Benitok azaldu digunez, "garai honetan kontsulta gehiago izaten ditugu sasoi honekin lotutako gaixotasunak direla eta, dela bronkiolitisa dela asma", eta iraileko lehen aste hauek ez dira salbuespena izan. Benitok gogorarazi duenez, haurrengan atzemandako koronabirus kasu gehienak Lehen Arretan detektatzen dituzte, eta, beraz, askoz gutxiago dira erietxeetara heltzen direnak.
Zure interesekoa izan daiteke
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekai Gonzalez eta Haizea Lauzurika izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
1996ko abuztuaren 7an suntsitu zuen Biescasko Las Nieves kanpina uholde batek, Arasko sakanaren bat-bateko ur-goraldi baten eraginez. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren han. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko da Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizon handi honi buruz? Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu, haren heriotzaren 500. urteurrena bete berri den honetan. Hain justu, Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute gaur arratsaldean, lau urtean behin egiten den gisara, eta Orain-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.