Lehendik gaixorik zegoen adingabe bat hil da COVID-19arekin EAEn
9 urtetik beherako adingabe bat hil da EAEn COVID-19arekin, Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan zabaldutako datuen arabera. Adingabeak patologiak zituen aurretik.
Azken 24 orduotan, koronabirus bidezko kutsatzeen % 28 20 urtetik beherakoen artean gertatu dira, batez ere 17 eta 18 urte bitartekoen artean, baina Eusko Jaurlaritzak ez dio eskola-jarduerari egozten.
Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak, Ignacio Garitanok, EAEko egoera epidemiologikoa aztertu du. Gaur 518 kutsatze jakinarazi dira, baina positiboen tasak % 5etik behera jarraitzen du, zehazki, % 4,7an.
Milatik gora kutsatu berrietatik, 145 zero eta hemeretzi urte bitarteko haur eta gazteei dagozkie; 10 eta 19 urte bitarteko nerabeei dagozkie 110; 40 eta 49 urte bitartekoen artean 86 kutsatze izan dira; eta 34 izan dira 0tik 9 urtera arteko haurren artean.
Garitanok azaldu duenez, pandemiak eskola eremuan eta eskolatzeko adinean dauden gazteen artean izan duen bilakaera arretaz aztertzen ari da Jaurlaritza, eta aitortu du "zaila" dela non kutsatu ahal izan diren zehaztea.
Hala eta guztiz ere, esan du "oso litekeena" dela kutsatze horiek eskola-eremuan gertatu ez izana, kontuan hartuta adin-tarte horretako gazte zaharrenak (17-18 urte) gainerako ikasleak baino beranduago sartu zirela eskoletan, eta aurrez aurreko eskolak horien artean ez direla nagusi.
Eskoletan, Garitanok jakinarazi du azken astean 3 eta 16 urte bitarteko 188 haur eta gaztek positibo eman dutela eta, ondorioz, 2.000 pertsona inguru (zuzeneko kontaktuak) isolatu dituztela EAEn, hau da, 10,7 pertsona ikasle bakoitzeko.
Ostegun honetan argitaratu den asteroko txosten epidemiologikoan jasotako datuen arabera, pandemia egonkortu egin da EAEn; izan ere, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa 320,6 izan zen igandean, eta abuztuaren 22an 319,4koa zen.
Irailaren 14tik 20ra bitartean, EAEn PCR bidez baieztatutako 3.245 kasu positibo atzeman zituzten; horietatik 1.492 Bizkaian kutsatu ziren, 1.118 Gipuzkoan, eta 483 Araban. Beste 152 ohiko bizilekua autonomia-erkidegotik kanpo duten pertsonak ziren.
Aste honetan 322 senda agiri eman zituzten ospitalean; 85 pertsona hil ziren, baina 62 izan ziren COVID-19ak zuzenean eragindako heriotzak.
Datu horiekin, EAEn 1.898 pertsona hil dira koronabirusarekin izurritea hasi zenetik, hau da,% 3,8ko hilkortasun-indizea izan du gaitzak.
Ospitaleetako egoera "ona" dela nabarmendu du Garitanok, ospitaleratutakoen % 32 baino ez baitira COVID-19aren ondorio.
Zure interesekoa izan daiteke
Luciaren amesgaiztoa: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuzko etxebizitza bategatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez beste zortzi pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizon handi honi buruz? Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu, haren heriotzaren 500. urteurrena bete berri den honetan. Hain justu, Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute gaur arratsaldean, lau urtean behin egiten den gisara, eta Orain-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.