Bildarratz eskola publikoetako zuzendariekin bilduko da gaurtik aurrera
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua EAEko ikastetxe publikoetako zuzendariekin bilduko da asteon egoeraren "azterketa partekatua" egiteko eta ikastetxeen kezkak lehen eskutik ezagutzeko.
Hiru bilera egingo ditu, lurralde bakoitzeko bat. Gaur, Bizkaiko eskoletako zuzendariak hartuko ditu; asteartean, Arabakakoak, eta ostegunean, Gipuzkoakoak, Saileko iturriek jakinarazi dutenez.
Sailburuak legegintzaldirako dituen asmoak azalduko dizkie zuzendariei, eta egoera haiekin aztertu nahiko luke. Horrez gain, ikastetxeen beharrizan eta kezkak ezagutu nahiko lituzke, zuzendarien ahotik.
Aurretik ere bildu da Bildarratz hezkuntza komunitateko eragileekin. Kargua hartu berritan, sindikatu, guraso elkarte, zuzendari eta gainerako eragileekin bildu zen.
Bilerak bilera, ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek ez zuten irailaren 15erako deituta zuten greba bertan behera utzi. Sindikatuok aintzat hartu zuten Bildarratzen jarrera, baina neurri zehatzak eskatu zizkioten. Hezkuntza sailburua, berriz, kritiko azaldu zen.
Orduz geroztik, ez da bi aldeen arteko hartu-emanik izan, sindikatuek salatu dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik