Garitanok berretsi du pandemiaren joera "beheranzkoa" dela EAEn
Igancio Garitano Osakidetzaren Zaintza eta Kontrolerako Programaren arduradunak COVID-19aren pandemiak EAEn duen joerari buruzko azalpenak eman ditu aste honetan, berriro.
Azpimarratu du agerian dagoela beste aste batez pandemiaren joera "beheranzkoa" dela EAEn, eta azken 14 egunotako eragina 246,94 kasukoa dela 100.000 biztanleko, aurreko astean ia 280koa zenean.
Egoerak hobera egiten jarraitzen duen arren, EAEn 3.639 pertsona daude birusa aktibo dutela kutsatuta, eta positibo eman dutelako edo positibo batekin harreman estua izan dutelako isolatuta daudenen kopurua 9.388ra iritsi da.
Garitanok "ez erlaxatzeko" deia egin die berriz ere herritarrei osasun krisiaren eboluzioa ona den arren; izan ere, "Europako beste herrialde batzuetakoa baino tasa altuagoa" dago oraindik EAEn.
Adingabeak
Aurreko asteetan bezalatsu, 3 eta 16 urteko ikasleen artean kasu kopuruak "behera" egiten jarraitzen duela azpimarratu du.
Hori horrela, esan du aurrez aurreko eskolak hasi zirenetik, duela hilabete batetik, koronabirus kasuek behera egin dutela adin tarte horretan. Eskoletan prebentzioan arreta berezia jartzen delako izan daitekeela adierazi du.
Datuak
Agerraldian, Garitanok irailaren 28tik urriaren 4ra arteko balantze epidemiologikoaren datuak laburbildu ditu. Zazpi egun horietan, 50.866 PCR proba egin zituzten EAEn, eta 2.512 koronabirus kasu berri atzeman zituzten; beraz, positiboen tasa % 5etik beherakoa da.
Positibo berri horietatik, 1.101 Bizkaian izan dira, 914 Gipuzkoan eta 397 Araban. Beste ehun positibo autonomia-erkidegotik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiria eta donostiarrak "errespetatzeko" eskatu die Donostiako alkateak Olympique Lyoneko jarraitzaileei
Ertzaintzak kontrolak ezarri ditu Biriatun, Realaren eta Lyongo Olympiquen arteko partida dela eta
Ertzaintzak Realaren, Alavesen eta Celtaren 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian