Euskal musika
2023/12/09 - 17:25
Leihotikan eta Gorka Urbizu: ''Etorkizuna ginenean''
Gorka Urbizu (Berri Txarrak), "Etorkizuna ginenean" bere azken diskoaren ekoizlea, izan du lagun punk rock talde nafar beteranoak Durangoko Azokako Ahotsenea gunean eman duen kontzertuan.
2023/12/08 - 19:41
Sara Zozaya, Ahotsenean: ''Caravan''
"Nara" disko berria irekitzen duen kantu berarekin ireki du kontzertua donostiar musikariak gaur Durangoko Azokan, lepo beteta zegoen Ahotsenean.
2023/12/08 - 17:37
Nakar, Ahotsenean: ''Garaia harri''
Andoni Olaetxeak, Jokin Azpiazuk, Jone Laspiurrek eta Xalba Ramirezek osatzen duten taldeak "Lore ta laban" diskoa aurkeztu dute Durangoko Azokan.
2023/12/08 - 12:47
Lotura, Ahotsenean: ''Hemendik ez''
"Erantzunaren zain" EPa aurkeztu du goizean goizetik bizkaitar taldeak Ahotsenean.
2023/12/08 - 12:07
Gor diskoetxeak omenaldia jaso du Durangoko Azokan
Goñi anaiek erretiroa hartu dute, 40 urtez rocka bultzatu ondoren. Aurtengoa lehen Azoka dute, 40 urtean, erakusmahaia jarri barik.
2023/12/07 - 21:00
Goñi anaiak (GOR Diskoak): ''Urteko zitarik garrantzitsuena izaten zen Durango''
Ibilbide profesional luzea izan da Iruñeko Goñi anaiena. Gor diskoetxea sortu aurretik, Soinua eta Oihuka etxeetan aritu ziren lanean. Orain, erretiroa hartu ostean, Durangoko Azokaren omenaldia jaso dute. Antonio eta Marinorekin izan gara.
2023/12/07 - 16:07
Xabi San Sebastian: ''Lerro etenak''
Xabi San Sebastianek "Betazalak" diskoa aurkeztu du Ahotsenean, Durangoko Azokan. Tartean entzun da "Lerro etenak" hau.
2023/12/07 - 13:12
Ibaiak ez du hiltzen
Fermin Muguruza zuzendariak eta Jone Unanua ekoizle eragileak "Bidasoa 2018-2023" dokumentala aurkeztu dute Durangoko Azokan, Irudienea gunean. "Bidasoari egindako amodiozko kantua" egunero egongo da ikusgai, Kulturaren Plazan.
2023/12/07 - 11:26
Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga Elkartea): ''Nahiko genuke atzoko eguna errepikatzen joatea egunez egun''
Atzoko egunaren balorazioa oso positiboa egin du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak, jendetza hurbildu baitzen Durangoko Azokara. Hala, ondorengo egunetarako ere, eguraldia gora behera, kulturzaleei eta bisitariei azokara joateko deia luzatu die.
2023/12/06 - 13:10
Aniztasunak, gaztetasunak eta fantasiak hartu dute euskal kulturaren erakuslehio handiena, gaurtik igandera
Zabalik dira jada Landako Guneko ateak. Modan dauden joerak izango ditu 58. Azokak. 257 erakusmahaitan banatuta, 689 liburu eta 179 disko edo musika produktu aurkeztuko dituzte, eta egitarauak haur, gazte zein helduentzako denetariko jarduerak jasoko ditu.
2023/12/05 - 12:59
Azken txanpan sartu dira 58. Durangoko Azokaren muntaketa lanak
58. Durangoko Azoka asteazkenean inauguratuko da, 950 nobedaderekin eta egile eta musikari askoren presentziarekin. Landakok 10:30ean irekiko ditu ateak, eta aurten, berrikuntza gisa, jende guztiarentzat izango da irekiera eta gazteei ostegun goiza eskainiko zaie.
2023/12/03 - 11:02
"Durangoko Azoka ez da saltoki erraldoi bat soilik, egun osorako plana eskaintzen du"
Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkartearen koordinatzaileak esan du "guztia antolatuta" dutela asteazkenean, 10:00etan, 58. edizioaren ateak irekitzeko.
2023/11/22 - 14:36
Aniztasunak, gaztetasunak eta fantasiak mamituko dute 265 ekitaldi eta 950 nobedade dakartzan Durangoko Azoka
Bogan dauden joerak izango ditu 58. edizioak, abenduaren 6tik 10era. 257 erakusmahaitan banatuta, 689 liburu eta 179 disko edo musika produktu aurkeztuko dituzte, eta egitarauak haur, gazte zein helduentzako denetariko jarduerak jasoko ditu.
2023/11/22 - 11:46
Jan Mixel Bereau, Kalakan: "Nik erakutsi nion Madonnari 'Birjina gaztetto bat zegoen' kanta"
Kalakan taldeko kideak kontatu du Madonnaren 2012ko "MDNA" birarako lanketan erakutsi ziola orain "Celebration" tour-ean "Like a prayer" kantaren aurretik erabiltzen duen abestia.
2023/11/22 - 09:10
Albiste izango dira: Israelen eta Hamasen su-etena, lehen ministro bilera eta Durangoko Azokako egitaraua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/16 - 23:18
Durangoko Azokak 60 euskal abesti biltzen dituen "playlist" bat kaleratu du
Abesti gehiago batuko dizkiote zerrendari datozen asteetan. Lehen 60 abestiekin osatutako playlist hori Azokaren webgunean eta Badok atarian ere egongo da eskuragarri.
2023/11/12 - 18:48
Jazz Berri eta Txitxarro Gipuzkoako musika elektronikoaren tenplu handietan barrena
Mugak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak bisita gidatuak antolatu ditu Txitxarro eta Jazz Berri diskotekak ezagutzeko. Dantza-areto gisa ireki zituzten 70eko hamarkadan, eta 90eko hamarkadan musika elektronikoaren topagune bihurtu ziren.
2023/11/05 - 13:49
Suhar Gizon Korua, Tolosako 54. Abesbatza Lehiaketan irabazle
Esteban Urzelaik zuzendutako koruak lehenengo saria irabazi du polifonia zein folklore sailetan eta, honenbestez, datorren urtean Bulgariako Varna hirian egingo den Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusian parte hartuko du.
2023/11/02 - 16:23
Hiru plan astebururako
Musika, dantza eta zinema. Hemen dituzu asteburuaz gozatzeko hiru kultur proposamen.
2023/10/29 - 10:13
Arrakasta handiko gaua Barakaldoko BECen, 2023ko Ura Bere Bidean emanaldian
Hogei artistatik gora izan dira oholtza gainean, Fernando Velazquez gidari, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta: Doctor Deseo, Parabellum, Delirium Tremens, Urtz, Sorotan Bele, Gozategi, Mikel Urdangarin, Esne Beltza, Aiora Renteria, Rozalen, Anne Etchegoyen...