Euskal musika
2024/09/24 - 11:14
Maialen Ferreira kazetaria: ''Hasiera batean, elkarrizketa manipulatzea egotzi zidan Sarduik''
Eldiario.es egunkariko kazetariak ETB1eko Egun On saioan azaldu duenez, Gatiburen abeslariak barkamen bideoa atera baino lehen, bere hitzok manipulatzea leporatu zion. Elkarrizketa grabatuta zegoenez, halakorik ez zegoela egiaztatu eta Ferreirari berari ere barkamenak eskatu zizkioten.
2024/09/23 - 20:31
Gatiburen bigarren 'agur' kontzerturako sarrerak, agortuta
Lehen kontzerturako sarrerak bi ordu eta erdian agortu eta gero iragarri dute bigarren kontzertua eta bi ordu baino gutxiagoan agortu dira horiek ere. Ikusi egin beharko da hirugarren deialdi batekin animatzen diren.
2024/09/23 - 13:33
Gatibuk beste 'agur' kontzertu bat iragarri du BECen, 2025eko abenduaren 12an, 13rako sarrerak agortu ostean
Azken kontzertuko sarrerak agortu egin dira, bi ordu eta erdi pasatxoan. Abenduaren 12an izango da bigarren kontzertua, eta 16:00etan jarriko dituzte sarrerak salgai, taldearen webgunean.
2024/09/18 - 21:41
Gatibu taldeak agur esango du 2025eko abenduan, BECen kontzertu erraldoia eskainita
ETB1eko 'Biba Zuek' saioan iragarri dutenez, azken kontzertuko sarrerak irailaren 23an jarriko dituzte salgai.
2024/09/15 - 11:44
Bertsio sinfonikora egokitutako hainbat euskal kantu ospetsu, Arabako 25 abesbatzaren ahotsetan
Ehunka pertsona bildu dira bart Gasteizko Buesa Arenan, "Ura Bere Bidean Korala"ren kontzertuaz gozatzeko. Musikaren bidez sozializatzea du helburu ekimen horrek.
2024/09/14 - 11:03
Otsailaren 1ean esango du agur Esne Beltzak, Bilbon
Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez ere izango dira Bilbao Arenan eskainiko den emanaldian. Sarrerak irailaren 17an jarriko dituzte salgai.
2024/09/08 - 13:25
Diasporaren Eguneko ospakizunekin bat egin dute Connecticuten, Basque Fest jaiarekin
Euskal tradizioen eta gastronomiaren erakusleiho bihurtu da New London hiria: besteak beste, euskal dantzak eta musika izan dira bertan asteburu honetan zehar, eta baita triki-poteo bat ere.
2024/09/01 - 18:25
Zea Mays, Nøgen eta Janus Lester taldeek euskara eraman dute Finlandiara, Basking Beat & Bite jaialdiari esker
Euskara eta gastronomia Finlandia erdigunera eraman du Etxepare Institutuak eta Bizkaiko Aldundiak babesten duten ekimenak. Musikaz gain, pintxorik ez da falta izan, Ricardo Perez eta Borja Etxebarria Yandiola jatetxeko chefen eskutik.
2024/08/24 - 15:42
"Getariako jaietan dena eman genuen Delirium taldearen kontzertuan, asko gustatzen baitzaigu"
Abuztuan, Getarian kontzertua eman zuen Delirium taldeak, eta lehen lerroan izan ziren herriko gazte batzuk. Musikariak harritu egin ziren hain jarraitzaile gazteak dituztela jakinda. Xanet, Amets, Asier, Anartz eta Gorkak kontatu dute zergatik gustatzen zaien Delirium.
2024/08/14 - 23:08
Donostiako Orfeoiak Salbea abestu du Ama Birjinaren bezperako mezan
Urtero bezala, Ama Birjinaren bezperan, Santa Maria basilika jendez bete da Donostiako Orfeoia Salbea abesten entzuteko.
2024/07/26 - 16:59
Ruper Ordorikak jasoko du 2024ko Abadia Saria
Euskarari eta euskal kulturari egindako ekarpen "jori eta agortezinagatik" aukeratu du aurten kantari oñatiarra Gipuzkoako Foru Aldundiak.
2024/07/23 - 22:32
Studentenkor Amsterdam abesbatza, euskaraz abesten Bilboko kaleetan
Studentenkoor Amsterdam abesbatza, 18 eta 32 urte bitarteko gazteek osatua, Bilbon da egunotan, eta sareetan biral bihurtu da euskaraz abesteagatik eta kalean edo Bilboko Guggenheim museoaren barruan kontzertu inprobisatuak emateagatik.
2024/07/20 - 20:02
Suhar Euskal Herriko gizon abesbatza gazteak atzerrira egin du salto, Txinak gonbidatuta
Duela 6 urte Esteban Urzelaik sortutako gizonen koru gazteak Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa irabazi zuen iaz. Ospea handituz doa, eta aste honetan Asiako lehen bidaia egin du: Txinara gonbidatu dituzte.
2024/07/19 - 11:39
Fermin Muguruzak nazioarteko bira egingo du 2025ean
Europa, Amerika eta Asiara zabalduko du ideia irundar musikariaren kontzertu sortak. Ekainaren 14rako, kontzertu erraldoia antolatu dute Reale Arena estadioan, Donostian.
2024/07/17 - 22:46
AEBko Glitterfox taldeak 'Xalbadorren heriotzean' abestu du euskaraz
Glitterfox indie-rock taldeko abeslaria, Solange Igoa, euskal jatorriko amerikarra da eta txikitatik ezagutzen du 'Xalbadorren heriotzean' kantua.
2024/07/15 - 14:49
Izaro: ''Bira hau beirazko burbuila baten barnean gorde nahiko nuke, beti bisitatu ahal izateko''
Mallabiako artistak iragarri duenez, 2025eko maiatzaren 31n amaituko du "cerodenero" estudioko bere laugarren diskoa aurkezteko bira, kontzertu "berezi" batean, gonbidatuek inguratuta. Sarrerak asteazkenean, uztailak 17, jarriko dituzte salgai.
2024/07/14 - 14:58
Dena jasotzeko eguna dute gaur Kobetamendin, Bilbao BBK Live jaialdian hiru egun handi eman ostean
50 herrialdetatik etorritako 110.000 pertsona inguru bildu dira egunotan Kobetamendin. Kanadako Arcade Fire taldeak itxi du bart aurtengo edizioa.
2024/07/13 - 18:55
Bilbao BBK Live jaialdiaren hotsak hiriburuko erdigunean ere izan dira entzungai
Doako kontzertuak eskaintzen ditu jaialdiak Bilbon jarritako lau gunetan: Areatza, Isozaki Dorreak, Albia Lorategiak eta Kale Nagusiko BBK Aretoa. Areatzako kioskoan, hain justu, kontzertua eskaini du larunbat eguerdian Barry B Aranda de Dueroko artistak.
2024/06/25 - 16:04
Iñigo Etxezarreta (ETS) + BOS: ''Zurekin batera''
Urriaren 24 eta 25ean egingo dute Ura Bere Bidean kontzertua BECen, eta musikariak eta orkestra bertan joko dituzten kantuak grabatzen dihardute Fernando Velazquezen gidaritzapean. Gaur, Iñigo Etxezarretaren txanda izan da.
2024/06/25 - 09:34
Albiste izango dira: sailburuen kargu-kartze ekitaldia, Julian Assange aske eta funtzionarioen soldata igoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.