Kontseilua
2023/10/31 - 09:18
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Kontseiluaren agerraldia eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/20 - 16:07
Hezkuntza legea osatzeko prozesuan, eragileek arduraz jokatzeko eskatu diete alderdi politikoei
Agerraldia egin duten taldeek azpimarratu dute hizkuntza ereduetan oinarritutako sistemak ez duela bermatzen euskararen normalizazioa. Hezkuntza legea hurrengo belaunaldiek euskalduntzeko giltza dela azpimarratu dute.
2023/10/18 - 14:43
Euskalgintzaren Kontseiluak mobilizazioa ezinbestekotzat jo du ''erasoaldi judizial euskarofoboaren'' aurrean
Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi duenez, "olatu erreakzionario, atzerakoi eta euskarofoboa da, euskararen normalizazio prozesua oztopatzeko eta egindako bidean atzera egiteko".
2023/10/18 - 14:36
Hizkuntza eskubidea lan eskubide ere badela aldarrikatuko dute azaroaren 4an, "olatu euskarafoboa"ren aurka
Atzo EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen kontra emandako epaiaren ondotik, Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon deituta duen manifestazioa babestu dute gaur hainbat sindikatuk eta eragile sozialek.
2023/10/07 - 23:16
Europa osoko hizkuntza gutxituen ELEN sareak euskararen aurkako oldarraldia salatu du
Batzarraren amaieran aho batez onartutako ebazpenean, ELENek bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako Bilbon antolatu duen manifestazioarekin eta dei egin die herritarrei bertan parte hartzera.
2023/09/26 - 15:22
Euskararen aurkako "oldarraldiaren aurrean" azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du Kontseiluak
Euskararen alde azken urteetan egin den manifestazio jendetsuena izatea nahi dute. Mobilizazioa 17:00etan abiatuko da Euskalduna Jauregitik eta Bilboko udaletxearen aurrean amaituko da.
2023/09/18 - 20:22
Euskara, katalana eta galegoa Europako Batasunean hizkuntza ofizial gisa hartzea eskatu du ELEN sareak
Europako lurralde-hizkuntzak sustatzeko eta babesteko lan egiten duen nazioarteko erakundea da ELEN. Gaur, agerraldia egin dute hainbat elkartetako ordezkariek Bruselan, tartean, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak. Europan ofizialasuna lortzea "urrats handia" litzakeela esan du.

2023/07/06 - 19:36
Kontseiluak eta UEMAk euskararen kontrako "eraso larritzat" jo dute Konstituzionalaren erabakia
Euskalgintzaren Kontseiluak "aspalditik ikusten ari garen oldarraldi judizial eta politiko bateko beste urrats bat" dela adierazi du. Ildo beretik mintzatu da UEMA ere, eta udalerri euskaldunetan duten lan egiteko moduaren kontrako "erasoa eta oztopo handia" ikusten du erabakiaren atzean.

2023/05/10 - 15:14
Azaroaren 4rako manifestazioa deitu du Kontseiluak, ''oldarraldi judiziala'' salatzeko
"Maiatzaren 10eko adierazpena" agiria plazaratu du Bilbon Euskalgintzaren Kontseiluak, agerraldi jendetsu batean. "Mobilizazio soziala" eskatu du, euskararen aurkako "olatu erreakzionario larria" salatzeko. Hala, azaroaren 4rako manifestazioa deitu du Bilbon.
2023/05/10 - 14:33
"Mobilizazio soziala" eskatu du Kontseiluak, euskararen aurkako "olatu erreakzionario larria" salatzeko
Manifestazio baterako hitzordua jarri dute: azaroaren 4an, Bilbon. Hizkuntza-eskubideen alde dauden herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia, "euskararen biziberritze prozesua arriskuan" dagoela ohartaraziz. "Elkarrekin eragiteko ordua da, desadostasuna kalean erakustekoa", esan dute.

2023/05/10 - 09:52
Albiste izango dira: Donald Trump kondenatuta, euskararen aurkako epaiak eta greba Bizkaiko erresidentzietan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/04/20 - 21:00
200etik gora eragilek eta kolektibo sozialek eskatu dute euskararen ofizialtasuna Nafarroan
Parlamentuaren aurrean egindako ekitaldi batean, ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute ofizialtasunaren aldeko agiria jakinarazteko. 206 sinatzailek bat egin dute dokumentu horrekin, eta laster alderdi politikoekin bilduko direla aurreratu dute, euren eskaria helarazteko.
2023/01/24 - 15:56
Adostasun sozialean sakondu eta euskalgintzatik kanpoko eragileekin adostasunak landu nahi ditu Kontseiluak
Euskalgintzaren Kontseiluak hezkuntza legea, euskararen ofizialtasuna, oldarraldi judizialari erantzutea eta adostasun sozialak zabaltzea izango ditu lehentasun heldu den urtean.

2023/01/03 - 15:45
Barakaldoko Udalak ez dio helegiterik jarriko azpikontratatutako langileen euskara eskakizunen epaiari
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, ezin zaie euskara eskakizun bera eskatu langile publikoei eta azpikontratatutako enpresa pribatu bateko langileei.
2022/12/15 - 14:19
Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko kanpaina abiatu dute, Euskararen Legearen 36. urteurrenean
Kontseiluak uste du lege berria egitea dela Nafarroan hizkuntza eskubideen arloko berdintasun eza iraultzeko modu bakarra.

2022/12/06 - 14:31
Euskara biziberritzeko "adostasunean sakontzea" bilatuko du Eskisabelek
Euskalgintzaren Kontseiluak 25. urteurrena ospatu du Durangon, sortu zen egun eta toki berean. Idurre Eskisabel idazkari nagusi berriak adostasunetan sakontzeko asmoa adierazi du bere lehen hitzartzean.

2022/12/03 - 14:10
Euskara irakas-hizkuntza izatea eskatu dute Kontseiluak eta ehunka profesionalek
"Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma" nahi dute, eta hezkuntza ez-arautua "osorik euskaraz garatzea".
2022/11/28 - 19:42
Idurre Eskisabelek Paul Bilbao ordezkatuko du Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi bezala
Abenduaren 6an Durangon irudikatuko da kargu hartzea, erakundearen 25. urteurreneko ekitaldian.
2022/11/05 - 18:51
Batuz Aldatu dinamikak eremu sozialetik politikora eraman nahi du euskararen normalizazioa lortzeko adostasuna
Euskalgintzaren Kontseiluak bultzatutako Batuz Aldatu dinamikaren baitan, hizkuntza politikaren inguruan adostasun politikoa lortzeko lanean ari den talde eragilea aurkeztu dute gaur Donostian.

2022/10/10 - 14:18
Hezkuntza Legeak "euskarazko eredu orokortu eta inklusiboa" jaso dezala eskatu dute Hezkuntzako eragileek
Hezkuntza Lege berriaren zirriborroari egin dizkioten proposamenak aurkeztu dituzte Kontseiluak, Ikastolen Elkarteak, EHIGEk, HEIZEk, Hik Hasik, ELAk, LABek eta STEILASek.