Katalanaren, galizieraren eta aragoieraren aldeko elkarteek ere bat egin dute Kontseiluaren manifestazioarekin
Katalanaren, galizieraren, asturieraren eta aragoieraren alde lan egiten duten eragileek hizkuntza gutxituok normalizatzeko egiten diren ahaleginen kontra "aktibismoz" jokatzea leporatu diete justizia auzitegiei.
Bilbon eman duten prentsaurrekoan egin dute adierazpen hori Kataluniako Omnium Cultural, Galiziako A Mesa Pola Normalizacion Linguistica, Accio Cultural del Pais Valencia, Escola Valenciana, Obra Cultural Balear, Xunta pola Defensa de la Llingua Asturiana eta Iniciativa pol Asturianu elkarteek, azaroaren 4an Kontseiluak antolatuta egingo den manifestazioari babesa emateko agerraldian.
17:00etan Bilboko Euskalduna Jauregitik abiatuko den protesta ekitaldiari atxikipena agertzeaz harago, euren hizkuntzen normalizaziora bidean jaso dituzten kolpe judizialen berri eman dute.
Marcos Maceira Galiziako A Mesa Pola Normalizacion Llinguisticaren bozeramaileak esan du "hizkuntza propioan hitz egiteko eskubidea Espainiako Estatuak milioika herritarri galarazten dien giza eskubidea" dela, eta azpimarratu du Euskal Herrian euskararekin gertatzen dena "hizkuntza propioak dituzten lurralde guztietan" gertatzen dela: "Auzitegiak gure hizkuntzan bizi ahal izateko eskubidea galarazteko lanean aritzen dira".
Gaineratu duenez, "Botere Judiziala buru duen beste oldarraldi baten aurrean gaude. Gure hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko ezintasunetik abiatuta, non, nola eta noiz erabil ditzakegun erabakitzeko gaitasuna ematen diote euren buruari, berdintasunerako garaipen demokratikoak murrizten".
Elena Jimenez Kataluniako Omnium Culturaleko nazioarteko arduradunak, bere aldetik, azaldu du katalanak "euskararen antzeko arazo asko" dituela, eta horregatik egin dutela bat manifestazioarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Menopausiarako Terapia Hormonala (MTH): segurua eta egokia da emakume guztientzat?
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea