Euskotren
2024/03/14 - 13:57
Euskotreneko langileek ere greba egingo dute martxoaren 19an, erasoak salatzeko
Hala, Bizkaibuseko langileek deitutako grebara batu da Euskotreneko plantilla. Erabiltzaileek langileei egindako erasoak geroz eta gehiago eta geroz eta larriagoak direla salatzen dute.
2024/03/12 - 11:50
Grebak atzerapenak eta ilarak eragin ditu garraio publikoan
Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena "zabala" izaten ari da pribatizatu gabeko garraio publikoan. Garraio publikoan, gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira gaur.
2024/03/11 - 19:00
Batzorde Mistoak adostutako azken hiru eskumenen kudeaketa Euskadira eskualdatzea berretsi du
Konkretuki, Renferen aldiriko trenbideen zerbitzua, atzerriko unibertsitate titulu eta ikasketen homologazioaren eta baliokidetasunaren kudeaketa, eta nazioarteko babesaren onuradunak autonomia fasean hartzeko sistemaren gaineko eskumenak berretsi ditu.
2024/03/11 - 17:40
Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua datorren larunbatean berrezarriko dute
Zortzi hilabetez egon da itxita, luizi baten ondorioz. Orotara, hiru kilometro eta erdiko tartea berritu dute.
2024/02/28 - 18:36
Elgoibar eta Mendaro arteko tren-zerbitzua 10 egunez etenda egongo da luizi baten ondorioz
Epe horretan, beharrezkoa izango da autobusera aldatzea, Mendaroko geltokitik (Bilborako noranzkoan) Elgoibarreraino, eta Elgoibarko geltokitik (Donostiarako noranzkoan) Mendaroko geltokiraino.
2024/01/15 - 11:43
Patinete elektrikoak debekatuta daude Bilboko metroan eta Euskotrenen gaurtik aurrera
Neurriak ez die eragingo mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuei, ezta bizikleta elektrikoei ere.
2024/01/15 - 09:32
Albiste izango dira: Alexandru Ionitaren epaiketa, patineteak garraioan eta Itsaso Gorriko gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/26 - 19:12
Gipuzkoak gutxienez % 20ko hobaria mantenduko du Mugi txartel pertsonalizatuetan
Horrela, txartel anonimoak, hasiera batean, deskontuetatik kanpo geratzen dira. EH Bilduk gogor kritikatu du EAJk eta PSE-EEk erabaki horrekin "zaurgarrienei bizkarra ematea".
2023/12/22 - 13:04
Metro Bilbaok eta Euskotrenek patinete elektrikoak debekatuko dituzte urtarrilaren 15etik aurrera
Neurriak ez die eragingo mugikortasun urriko pertsonen ibilailuei, ezta bizikleta elektrokoei ere.
2023/12/19 - 12:48
Grebak atzerapenak eta pilaketak eragin ditu garraio publikoan
EAEko sektore publikoko grebak bigarren lanuzte eguna du gaur, eta horrek eragin nabarmena izan du garraio publikoan goizeko lehen orduan.
2023/12/19 - 12:05
Sindikatuek ''oso zabaltzat'' jo dute grebaren jarraipena sektore publikoan
150.000 langile inguru daude deituta gaur grebara. Erosteko ahalmena bermatzea eta erkidegoko enplegu publikoa finkatzea eskatu dute sindikatuek, behin-behinekotasuna % 8ra murriztu arte.
2023/11/29 - 10:42
Sute-simulakroa egin dute bart Bilboko Matikoko geltokian
Simulazioan, larrialdi zerbitzuek 30 pertsona erreskatatu behar izan dituzte. Ekitaldian suhiltzaileek, poliziek, osasun-langileek eta ETSko langileek parte hartu dute.
2023/11/28 - 18:07
Renfek trenetara patineteekin sartzea debekatuko du, eta Metro Bilbao, Euskotren eta ETS aztertzen ari dira
Renferen debekua abenduaren 12an jarriko da indarrean, eta baterien suteek eragindako arriskuarekin justifikatu du neurria. Bestalde, Metro Bilbaok, Euskotrenek eta Euskal Trenbide Sareak "adostasunez" hartuko dute erabakia.
2023/10/28 - 23:43
Tren zerbitzua etenda egon da Zornotza eta Lemoa artean, Euskotrenen konboi bat errailetatik atera baita
Bi udalerrien artean autobusez eskaini dute zerbitzua, "arazorik gabe", Euskotrenek zehaztu duenez. 18:30 aldera berrezarri dute tren zerbitzua.
2023/07/20 - 13:16
Euskotreneko lanuzteek %80ko jarraipena izan dutela diote sindikatuek
ELA, Independenteak, ESK eta CGTk deitu dituzte geldialdiak "planifikazio eza" salatzeko eta 50.000 erabiltzaile baino gehiagori eragingo diete gaur. Euskotren Sozietate Publikoak deitoratu egin du sindikatuek lanuzteei eustea, "nahiz eta negoziazioak irekita egon".
2023/07/20 - 12:05
Euskotreneko sindikatuek lanuzteak deitu dituzte gaurko, 50.000 erabiltzaileri eragingo dietenak
ELA, Independenteak, ESK eta CGT sindikatuek lanuzteak deitu dituzte gaur goizeko 07:00etatik 09:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, langile falta salatzeko.
2023/07/20 - 09:32
Albiste izango dira: Posta bidezko botoak, soldaten erradiografia eta greba Euskotrenen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/19 - 12:48
Euskotrenen gehiengo sindikalak lanuzteak deitu ditu biharko, langile gehiago kontrata ditzatela eskatzeko
Bi orduko lanuzteak egingo dituzte, 07:00etatik 09:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Euskotrenek EAEn eskaintzen dituen zerbitzu guztietan (trena, tranbia, autobusa eta funikularra).
2023/06/27 - 14:37
Elikagai batzuen BEZa murriztea eta garraiorako laguntzak luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak
Hiru aldundiek eta Euskotrenek aurretik iragarri zuten deskontuak aplikatuko dituztela urtea amaitu arte.
2023/06/22 - 14:45
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan asteburu honetan
Tren horiek azarora arte egongo dira martxan, eta larunbatero eta igandero izango dira irteerak. Parte hartzeko, mezu elektronikoa bidali behar da, bidaia egiteko aukeratutako eguna eta ordua baino 72 ordu lehenago.