Euskotren
2025/01/05 - 13:29
Euskotrenen zerbitzua bere onera itzuli da Usurbilen, zuhaitz bat erortzeak etenaldia eragin ostean
Zenbait orduz bidaiariak autobusez eraman dituzte Usurbil eta Orio artean, baina jada konpondu dute arazoa.
2025/01/03 - 17:01
Noiztik aurrera izango dute doan garraio publikoa 12 urtez azpikoek Bizkaian eta Gipuzkoan?
Iazko abenduaren 23an adostu zuen Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doakoa izatea. Horrek 130.400 umerengan izango du eragina.
2024/12/24 - 11:15
Garciak baieztatu du garraio publikoaren doakotasuna 12 urtera arte "geratzeko" etorri den neurria dela
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren arabera, neurria "ez da hilabete batzuetarako kontua". Doakotasuna 15 urtera arte luzatzeari buruz —Espainiako Gobernuak atzo erabakitako neurria—, berriz, esan du dekretua aztertuko dutela.
2024/12/20 - 18:25
Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan deskontuak mantenduko ditu datorren urtean
Astelehenerako deitu du Garraio Agintaritza, gainerako operadoreei hobariekin bat egiteko prest dauden galdetzeko.
2024/12/16 - 21:23
Tren zerbitzua astearte iluntzera arte izango da etenda Usansolon
Luizi baten ondorioz, tren bat bidetik atera da eta hiru pertsona artatu behar izan dituzte.
2024/12/16 - 16:19
Tren bat bidetik atera da Usansolo parean, luizi baten ondorioz
Istripuan ez da inor zauritu. Bidaiari guztiak euren kabuz atera eta oinez joan dira 300 metro ingurura zuten Usansoloko geltokiraino.
2024/12/16 - 15:10
Tren bat bidetik atera da Usansolo parean, luizi baten ondorioz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, ez da inor zauritu istripuan. Bidaiariak euren kabuz atera dira trenetik, eta oinez joan dira geltokiraino (300 bat metro). Trenbidea moztuta dago bi noranzkotan.
2024/11/28 - 09:35
Autobus zerbitzuan deitutako grebak jarraipen txikia izan du EAEn eta Nafarroan
Deialdia CCOO eta CGT sindikatuek egina da. UGT ez da batu deialdira, izan ere, aurreko astean, sindikatuak patronalarekin akordioa lortu zuen. Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, eta % 40koak (puntako orduetan, % 60koak), Nafarroako Gobernuak.
2024/08/02 - 20:24
Lanuztea Euskotrenen abuztuaren 14an, behargin bati egindako eraso baten aurka protesta egiteko
ELAk salatu du gertakariak uztailaren 27an jazo zirela, Bilboko Uribarri auzoan. Erabiltzaile batek ukabilkada bat eman zion langile bati, beharginak trenera igo ahal izateko txartela ateratzeko eskatu zionean. Lanuztea 11:00etatik 12:00etara izango da.
2024/07/24 - 01:06
Traktore baten gidaria hil da Usurbilen, ibilgailua trenbidera erorita
Ezbeharraren ondorioz, Euskotrenen zerbitzua etenda dago Usurbil parean, ibilgailua noiz kenduko zain.
2024/06/23 - 13:37
Astelehenean sartuko da indarrean Euskotrenen eta Bilboko tranbiaren udako ordutegia
Metroaren udako ordutegia, aldiz, uztailaren 1ean sartuko da indarrean; hala ere, ostiraletako gau osoko tren-zerbitzua martxan da jada.
2024/06/07 - 11:12
Metro Bilbaok gaueko zerbitzua jarri du ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetarako, irailera arte
Horrela, uztailaren 24an eta 30ean, baita abuztuaren 14an ere, metro zerbitzua egongo da gau osoan zehar, udako ostiral eta larunbat guztietan bezala.
2024/05/15 - 20:32
Gipuzkoak bat egingo du datorren maiatzaren 18ko Museoen Egunarekin, programazio "zabal eta anitzarekin"
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako 54 museok jarduera bereziak eta ate irekien jardunaldiak eskainiko dituzte.
2024/05/08 - 10:40
Irun eta Lezo arteko trenbidea itxita dago, tuneletako batean pitzadurak atzeman ondoren
Arazoa konpondu bitartean, Irunera heltzeko Euskotreneko garraiobidea (topoa) hartu beharko da Errenteriako edota Pasaiako geltokietan. Halaber, topo zerbitzurik ez dagoen orduetarako, Irun eta Lezo-Errenteria bidea egiteko autobusak jarri ditu Renfek.
2024/05/05 - 11:06
Patinete elektrikoak debekatuta egongo dira astelehen honetatik aurrera Gipuzkoako garraio publikoan
Aurretik, Renfek, Metro Bilbaok, Euskotrenek, Bizkaibusek edo Gasteizko autobusek debekatu dute beren instalazio eta ibilgailuetan patinete elektrikoak sartzea.
2024/04/12 - 18:19
Bilboko metroak markak hautsi ditu bart: 512.046 joan-etorri 24 orduan
Bestalde, Bizkaibusek 123.119 bidaiari garraiatu zituen ostegun honetan, behin-behineko datuen arabera. Euskotrenen zerbitzuei dagokienez, gabarraren ekitaldiarekin lotutako eremuan 117.000 bidaiari izan ziren.
2024/03/19 - 14:52
Euskotrenen eta Bizkaibusen grebak % 80-90eko babesa lortu du, sindikatuen arabera
Euskotreneko eta Bizkaibuseko plantillek bitarteko eta baliabide gehiago eskatu dizkiete erakundeei azken hilabeteotan jasaten ari diren erasoak geldiarazteko.
2024/03/19 - 10:58
Greba eguna dute gaur Bizkaibusen eta Euskotrenen, gidarien aurkako erasoak salatzeko
Sindikatuen arabera, lanuztea "jarraipen zabala" izaten ari da, eta % 30eko gutxieneko zerbitzuak baino ez dabiltza. Eraso fisikoak eta hitzezkoak behin eta berriz jasaten dituztela salatu dute.
2024/03/19 - 10:12
Greba Bizkaibusen eta Euskotrenen, langileen aurkako erasoak salatzeko
Sindikatuek salatzen dute "kezkagarria" dela langileek beren lanpostuetan pairatzen duten segurtasun eza. Langileen manifestazioa auto-ilarak sortzen ari da gaur goizean Bilboko sarbideetan, San Mames inguruan batez ere.
2024/03/19 - 08:12
Euskotrenen eta Bizkaibusen % 30eko gutxieneko zerbitzuak daude gaur
Bi garraiobideetako langileek grebara daude deituta, garraio publikoan eraso fisikoak eta hitzezkoak ugaritu direla ikusita.