Euskotreneko trenen zirkulazioa berrezarri dute Mendaro eta Deba artean, zuhaitz bat erortzeagatik eten ostean
Euskotreneko trenen joan-etorria berrezarri dute Mendaro eta Deba artean, katenarian zuhaitz bat erori delako zerbitzua eten ostean.
Euskotren sozietate publikoak jakitera eman duenez, Donostia eta Bilbo lotzen dituen E1 linearen zirkulazioa eten behar izan dute asteazken eguerdian Mendaro eta Deba artean, katenarian zuhaitz bat erori delako.
Konpainiak autobus zerbitzua ezarri du puntu horretan zerbitzua berrezarri arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Justiziak arrazoia eman dio Shakirari eta 60 milioi euro itzultzeko eskatu dio Ogasunari
Auzitegiak onartu egin du artistak Zerga Agentziaren ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu ezarritako likidazioak eta zehapenak, Administrazioak ez baitu egiaztatu 2011n abeslaria Espainian 183 egun baino gehiago egon zenik, legeak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) ordaintzeko eskatzen duen bezala.
Gastroenteritis-agerraldia izan zuen gurutzontziko bidaiariak Getxon lehorreratzen hasi dira
Osasun-agintariek sintomarik ez duten bidaiariak ateratzeko baimena eman dute, eta 17 pertsonak isolatuta jarraitzen dute ontzian, gastroenteritisa dela eta.
Auto-ilarak A-8an, Galdakaon, bi noranzkoetan, kamioi batek istripua izan eta karga galdu duelako
Istripua zirkulazio-arazoak eragiten ari da, eta errei bina daude itxita bi noranzkoetan. Kamioilaria, zaurituta, ospitalera eraman dute.
Getxoko portua, gastroenteritis agerraldiak jotako gurutzaontzia jasotzeko prest
Goizeko bederatziak alderako espero da iritsiera. Une honetan, gastroenteritis arrunta duten 17 pertsona daude ontzian isolatuta.
500 urte Bizkaiko Foru Barria onartu zenetik, John Adams eta Humboldt liluratu zituen lege zaharra
1526an onartua, Bizkaiko Foru Barria giltzarri izan zen lurraldearen autogobernua eraikitzeko. Aurrerazalea eta berdinzalea izan zen, hala nola genero-berdintasunean edo berme prozesaletan. Gaur egingo da, Gernikako Juntetxean, urtemugaren gaineko ekitaldi nagusia; ETB1en zein orain.eus-en ikusi ahal izango da, 11.00etatik aurrera.
Gizon bat oso larri zauritu da Barasoainen, motokultore batekin izandako istripu batean
Ezbeharra Barasoaingo baratze batean gertatu da, Restaño inguruan, motokultore batekin lanean ari zen gizona makinak harrapatuta geratu denean.
SAPAko akziodun nagusiak Realarekin egiten duen "irudi garbiketa" salatu dute Anoeta estadioaren aurrean
“Gerrari ez, Bizitza duinak denontzat!” lelopean, armagintzaren aurkako konpromisoak eta erabakiak har ditzatela eskatu diete agintariei. Ildo horretatik, ekintza ezberdinak iragarri dituzte hurrengo asteetarako Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
LGTBI kolektiboaren aldarria Bilbon eta Iruñean, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunean
Trans pertsonenganako "indarkeria instituzionala" salatu dute Bilbon. Iruñean, berriz, "espazioak lasaitasunez okupatzeko eta bizitzeko" eskubidea aldarrikatu dute.
Gernikako lokutorio bateko langilea atxilotu dute, bezeroen eta lagunen 82.000 euro bereganatzea leporatuta
Ikerketako iturrien arabera, diru-bidalketak justifikatzeko erreziboak egiten bazizkien ere lokutorioko bezeroei, azken bi hilabeteetan ez zituen bidalketak gauzatu. Era berean, lagunei maileguak eskatu eta desagertu egin zen.
Osakidetzak kaltetu ugariko larrialdietarako duen protokoloa ezagutu dugu
Koordinazio zentrotik deia jaso bezain pronto jartzen dira martxan. Azkar eta koordinatuta aritu beharra dago, eta halako gertakarien aurrean prest egoteko, hainbat simulakro egiten dituzte urtean zehar.