Autobus zerbitzuan deitutako grebak jarraipen txikia izan du EAEn eta Nafarroan
Espainiako Estatuko autobus zerbitzuan gaur-biharretan deituta dagoen grebak jarraipen eskasa izan du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Deialdia CCOO eta CGT sindikatuek egina da.
CCOO sindikatuko iturriek azaldu dutenez, urriaren 29ko lanuztearekin alderatuta, grebaren jarraipena eskasagoa izan da. Oraingoan UGTk ez du bat egin deialdiarekin, ezta orain arte bezala ELAk eta LABek ere.
Bizkaian, foru aldundiak zabaldutako datuen arabera, goizean Bizkaibus zerbitzuko autobusen % 85 ibili dira errepideetan.
Bilbon, Bilbobus zerbitzuko ia autobus guztiak ibili dira goizeko txandan, 129tik 124, hain zuzen ere.
Araban, Alavabus zerbitzuko autobusak normaltasunez aritu dira, eta Gasteizko Tuvisa autobusetan, berriz, pertsona bakar batek egin du bat grebarekin goizeko txandan.
Gipuzkoan, hiriarteko zerbitzua ematen duten konpainiek normaltasunez jardun dute, Avanzak izan ezik. Kasu horretan, % 97ko parte-hartzea izan da.
Donostian, Dbus konpainiako langile guztiek lan egin dute goizeko txandan.
Nafarroan, Iruñeko autobus zerbitzua ematen duen enpresak azaldu duenez, normaltasuna ia erabatekoa da eta autobusen % 95 ari dira lanean.
Bigarren greba eguna, urriaren 29ko lanuztearen ondotik
Estatuko, eskualdeko, hiriarteko eta hirietako autobus gidariak grebara daude deituta gaur eta bihar, azaroaren 28 eta 29an, sektoreko langileen aurretiazko erretiroa galdegiteko. Hego Euskal Herrian % 30-40ko gutxieneko zerbitzuak daude ezarrita.
Deitutako zazpi greba egunetako bigarrena da gaurkoa (lehena urriaren 28an egin zuten). Hilaren 11rako lanuzte bat zegoen iragarrita, baina bertan behera utzi zuten goialdeko borraskak eragindako txikizioa dela eta.
Oraingo honetan, CCOOk (Estatuan % 40ko ordezkaritza du) eta CGTk deitu dute lanuztea. UGT eta SLT sindikatuek akordioa lortu zuten asteburuan patronalarekin, eta hala, deialditik kanpo geratu dira. Adostutakoaren arabera, Confebus, Anetra eta Atuc patronalek aurretiazko erretiroa eskatuko diete administrazioei errege dekretu berria indarrean sartzen denean.
CCOOren ustez, konpromiso hori ez da nahikoa, errege dekretua otsailean edo geroago onartuko dutelako.
Bi greba egun horien ostean, hiru lanuzte (abenduaren 5,9 eta 23) daude deituta. Akordiorik ezean, hilaren 23tik aurrera mugagabea izango da greba.
Gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak urrian ezarri zituen gutxieneko zerbitzuak, orokorrean % 30ekoa. Horiek dira, besteak beste, Bizkaibus, Euskotren, Lurraldebus, PESA, Bilbobus, Dbus eta Tuvisaren zerbitzuetan indarrean egongo direnak.
Nafarroako Gobernuak % 40ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu lanegunetarako, % 30ekoak larunbaterako eta % 20koak jaiegunetarako (bihar, adibidez, jai da Iruñean). Dena dela, puntako orduetan, % 60koak izango dira. Erabilera bereziko garraio erregularrean, eskola garraioan eta desgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutakoan, zerbitzuak ohiko martxan ariko dira (% 100).
Zure interesekoa izan daiteke
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.
2.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Osakidetzaren Bizi programan, suizidioa prebenitzeko
Osasun Sailak ekimen berriak jarri ditu martxan Euskadin suizidioaren aurrean, hala nola familiei eta irakasleei zuzendutako online prestakuntza bat, alerta-seinaleak garaiz detektatzeko. Suizidio-saiakera berrien jarraipen-protokoloak, berriz, 4.000 pertsona inguru artatu ditu jada.