François Hollande
2015/12/13 - 12:19
Eskualde-hauteskundeen bigarren itzulia, Frantzian
Frantziako presidente François Hollandek eta Fronte Nazionaleko buru Marina Le Penek boza eman dute dagoeneko. Eskuin-muturrak bere indarra probatu egingo du gaurko hitzorduan.
2015/12/12 - 20:47
Herrialdeen arteko akordio historikoa, klima-aldaketaren aurka egiteko
200 herrialde inguruk, garatuak zein garapen bidean daudenak, karbonoan urria den ekonomiarako bidea batera egiteko konpromisoa hartu dute.
2015/12/12 - 14:33
Pariseko akordioa legalki loteslea izango da, 2 ºC-ko xedea lortzeko
Europar Batasuna (EB) pozik dago aurkeztu den testuaren aurrean. Onartzen bada, klima-aldaketaren gaineko lehendabiziko hitzarmen lotesle globala izango delako, eta hori "erdiespen historikoa da".
2015/12/07 - 00:02
Fronte Nazionalak irabazi ditu Frantziako eskualde hauteskundeak
Marine Le Pen-en alderdiak botoen % 30 eskuratu du, hasierako proiekzioen arabera.
2015/12/04 - 14:00
Siriara misio militarra bidaliko du Alemaniak, Frantziari laguntzeko
Frantziari Sirian laguntzeko eskatu zion Hollandek Merkeli duela astebete. Alemaniako Parlamentuak, gaur, gehiengoz onartu du Frantziari laguntza militarra ematea.
2015/11/30 - 09:22
Obamak Bataclaneko biktimak omendu ditu
Barack Obamak lore eskaintza bat egin du bart gauean Parisko Bataclan aretoan. Berarekin batera izan dira François Hollande eta Anne Hidalgo.
2015/11/27 - 21:30
Frantziak bere biktimak omendu ditu
Hollande buru izan duen ekitaldian, biktimen aurrean presidenteak hitzeman du, Frantziak Estatu Islamikoa suntsitu egingo duela.
2015/11/27 - 14:15
'Fanatikoen armada suntsitzeko gure esku dagoen guztia egingo dugu'
François Hollandek azaroaren 13ko erasoen biktimen familiei agindu die 'Frantziak fanatikoen armada hori suntsitzeko bere esku dagoen guztia' egingo duela.
2015/11/27 - 10:40
Hollandek EI 'suntsitzeko ahal den guztia' egingo duela esan du
"Frantziak ahal duen guztia egingo du krimen horiek egin zituen fanatikoen armada suntsitzeko", adierazi du Frantziak biktimei egindako estatu omenaldian.
2015/11/27 - 09:28
Hollandek eta Putinek elkar ulertu dute
Iritzi kontrajarriak dituzte, Bashar al Assad Siriako presidenteak boterean jarraitu behar duen ala ez esaterakoan, baina Estatu Islamikoaren kontrako borrokak lehentasuna duela erabaki dute.
2015/11/27 - 00:29
Errusiak eta Frantziak EIren aurkako erasoak koordinatzea adostu dute
Gainera, Errusiak ez du baztertu Ameriketako Estatu Batuekin ere elkarlanean aritzea. Al Assaden etorkizunaren harira, berriz, Hollande eta Putin ez dira bat etorri.
2015/11/26 - 09:48
Matteo Renzirekin bildu da gaur goizean Hollande
François Hollande Italiako lehen ministro den Matteo Renzirekin bildu da gaur goizean Parisen. Jihadismoari aurre nola egin aztertzen ari dira.
2015/11/25 - 23:59
Estatu Islamikoaren aurka, Alemaniak gehiago egitea nahi du Hollandek
Angela Merkelek iragarri du 650 soldadu bidaliko dituela Malira, Frantziari laguntzeko. François Hollandek, baina, Alemania Estatu Islamikoaren aurkako borrokan gehiago inplikatzea eskatu du.
2015/11/24 - 23:59
Hollande eta Obama, EIren aurka bat eginda borrokatzearen alde
Obamak Errusia inplikatu nahi du Estatu Islamikoaren kontrako borrokan. Hollandek esan du ez duela Frantziako Armadako soldadurik bidaliko Siriara.
2015/11/24 - 11:23
EIren kontra koalizio bakarra osatzeko eskatuko dio Hollandek Obamari
Siriak, AEBk eta Errusiak elkarrekin jardutea nahi du Frantziako presidenteak. Obama, berriz, ez da Putinekin eta Al-Asadekin fio.
2015/11/23 - 23:50
Gerriko lehergailu bat topatu dute Parisen
Parisko atentatuetan erabilitakoen antzekoa da, eta ihes eginda dagoen Salah Abdeslamen sakelako telefonoa aurkitu zuten inguruan topatu dute.
2015/11/23 - 21:29
Parisko atentatuetan parte hartu izana egotzi diete lau atxiloturi
Polizia-operazioetan atxilotutako pertsona gehienak aske utzi dituzte. Astearte honetan ere, alerta maila gorenean jarraituko dute Bruselan.
2015/11/23 - 14:57
ISISen kontrako gerran, Cameron, Hollandi laguntzeko prest
Frantzia ez dago geldirik Estatu Islamikoaren kontrako borrokan. Militarki ez ezik, arlo diplomatikoan ahalegin guztiak egiten ari da Hollande eta agenda bete betea dauka egunotan.
2015/11/23 - 11:33
Frantzia eta Erresuma Batua, bat eginik EIri aurre egiteko
François Hollandek adierazi duenez, Estatu Islamiarraren aurkako bonbardeaketak areagotuko ditu Frantziak Sirian 'min gehien egin dezaketek helburuak' aukeratuz.
2015/11/23 - 11:29
Cameron: 'Erresuma Batuak ere bonbardatu beharko luke Siria'
Frantziak Estatu Islamikoaren kontra hartutako jarrera babesten duela esan du lehen ministro britainiarrak, eta ahal duen guztian lagunduko diola hitzeman du.