Herrialdeen arteko akordio historikoa, klima-aldaketaren aurka egiteko
Pariseko klimaren goi-bilerak (COP21) klima-aldaketaren aurkako lehendabiziko akordio unibertsala onartu du. Bertan, 200 herrialde inguruk, garatuak zein garapen bidean daudenak, karbonoan urria den ekonomiaranzko bidea batera egiteko konpromisoa hartu dute.
Garapen eredu berri bati (erregai fosilik gabea) hasiera emango dion Pariseko Akordioa arratsaldeko 19:26an (18:26 GMT) onartu da, COP21eko presidente Laurent Fabiusek goi-bileraren osoko bilkuran horrenbeste itxaroten zen adostasunaren mailukada jo duenean. "Gauza handia egin berri dugu", gaineratu du jarraian, bertan zeudenen besarkada eta txalo artean.
Jarraian, NBEko klima-aldaketaren biltzarreko idazkari Christiana Figueresekin eta Frantziak COP21 bileran izan duen enbaxadore Laurance Tubianarekin besarkatu da. Emakumezko horiek ezinbestekoak izan dira akordioa lortzeko. Aldi berean, presente zeuden asko eta asko emozioz beteta negar egiten hasi dira, horien artean John Kerry zegoen, Estatu Batuetako estatu-idazkaria.
Akordioa erdiesteko, bi hamarkadatan zehar egin diren klimari buruzko hainbat goi-bilera behar izan dira, eta baita "historian sekula egin diren ahalegin diplomatiko handienak ere" (azken 12 hilabeteetan garatu direnak), NBren arabera. Ahalegin horietan Fabiusek gidaritza azpimarragarria izan du.
Horren ostean, osoko bilkuran egin diren esku-hartze gehienak poztasunez beterikoak izan dira, Paul Oquist Politika Nazionalen Nikaraguako ministroak egindakoak salbu. Hark ez du adostasunarekin bat egin, hura lortzeko erabili de "prozedura antidemokratikoa" dela eta.
Gerora Kerryk honako hau esan du: "guztiok pixka bat haserre ez bagina egongo, ez litzateke akordio ona izango".
Onartu berri den akordioaren xedea da "industria aurreko garaietan zeuden mailekin alderatuta, batez besteko mundu-tenperaturak bi graduko igoera baino gutxiago izan dezala"; hala ere, herrialdeek ahalik eta ahalegin gehien egiteko konpromisoa hartu dute bataz besteko tenperatura horrek 1,5 graduko maila gaindi ez dezan". Era horretan, "saihestu egingo lirateke klima-aldaketaren eragin kaltegarrienak".
Helburu hori erdiesteko asmoz, klima-aldaketaren aurka egingo duten konpromiso nazionalak jasotzen ditu, eta herrialdeak behartuta daude konpromiso horiek betetzen dituztela frogatzeko, baita bost urtetik behin euren ekarpenak berritzeko ere.
Estatu bakoitzak maila nazionalean beharrezkoak diren neurriak hartzeko konpromisoa dauka, eta hala nahi dutenek merkatuko mekanismoak (isurketen salerosketak) erabili ahal izango dituzte bere helburuak betetzeko.
Bi graduz azpiko xedea lortuko dela ziurtatzeko, 2018an egingo dute nazio bakoitzaren ekarpenen lehendabiziko berrikusketa, eta 2020an horien lehen eguneraketa.
Ez da isunik egongo, baina betearazpen-batzorde bat egongo da. Batzorde horrek mekanismo garden bat diseinatuko du hitzartutakoa guztiek betetzen dutela bermatzeko, eta epemugak iraungi aurretik benetan beteko den ala ez ohartaraziko duena.
Epe luzeko helburu gisa herrialdeen asmoa da isuriek "ahalik eta azkarren" goia jotzea, eta horik aurrera murrizketa azkarrak egin ditzatela. Onartu dutenez, egiteko horrek lan gehiago eskatuko die garapen bidean dauden herrialdeei.
Horrez gain, herrialdeek "isurtzen dituzten gasen eta xurga daitezkeen artean oreka bat lortzeko" konpromisoa hartzen dute mendearen erdialdean; hau da, ezin dela isuri planetak xurga dezakeen gas-kopurua baino gehiago: xurgaketa hori planetak berak dituen mekanismo naturalen bidez egin daiteke edota teknika geologikoen bidezko harrapatze- eta biltegiratze-teknikak erabilita.
Akordioak legalki behartzen ditu herrialde garatuak garapen bidean dauden herrialdeen murrizketa- eta egokitzapen-prozesua diruz laguntzera; gainera, baldintza ekonomiko egokietan dauden beste herrialde batzuei ere deia egiten die beren kabuz ekarpenak egin ditzaten.
Finantzatzeko asmoa dirua eman baino bi urte aurretik jakinarazi beharko da, garapen bidean dauden herrialdeak jakitun izan daitezen zenbateko kopuruak izango dituzten esku artean.
Dena dela, finantzaketa-erantzukizun gehienak ez daude akordioan, baizik eta hura garatzen duen erabakian (ez dena legalki loteslea). Bertan esaten denaren arabera, nazio aberatsek gutxienez 100.000 milioi dolar eman beharko dituzte urtero 2020tik hasita, eta kopuru hori igo beharko dute 2025etik aurrera.
Testuak onartu egiten du "galera eta kalteen mekanismo bat" martxan jartzeko beharrizana, klima-aldaketaren eragin kaltegarrienei lotutakoa.
Akordio berria indarrean sartuko da isuri globalen % 55 batzen dituzten 55 partek gutxienez berresten dutenean.
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.