Fronte Nazionalak irabazi ditu Frantziako eskualde hauteskundeak
Fronte Nazional (FN) alderdi ultranazionalista emaitza historikoa eta garaipen eztabaidaezina eskuratu du eskualde hauteskundeetako lehenengo itzulian. Emaitza horrekin lehen aldiz eskualde bat eskuratzeko zorian dago.
Marine Le Pen-en alderdiak botoen % 30 eskuratu du, hasierako proiekzioen arabera. Aldi berean, kolpe gogorra eman dio Nicolas Sarkozy buru duen zentro-eskuineko aliantzari.
Aparteko atala merezi du Alderdi Sozialistak jaso duen porrotak, eskualdeetan zeukan botere maila (orain arte ia erabatekoa zena) galtzeko arrisku handia baitauka.
Ezkerreko zerrenden artean izandako banaketak (Berdeek eta Ezkerreko Fronteak bereizirik parte hartu dute hauteskundeetan) eta François Hollande jasaten ari den gainbeherak (ez du hauteskunderik irabazi 2012an presidente hautatu zutenetik), zama gaindiezina izan dira sozialistentzat.
Ultraeskuineko buru nagusiek, Le Pen bera buru zutela, izugarrizko emaitzak lortu dituzte aurkeztu diren leku bakoitzean.
Guztira, estimazioen arabera, Fronte Nazionala alderdi bozkatuena izan da herrialdea banatuta dagoen 13 eskualdetik 6tan (orain arte 22 ziren, baina Hollandek administrazio- murrizpena egin du).
Sarkozyren alderdi errepublikanoak, UDI alderdi zentristaren aliatuak, porrot egin dute alderdi bozkatuena izateko zuten asmoan; hala ere, egoera onean geratu dira bigarren itzulian hainbat eskualdez jabetzeko. Bigarren itzuli horretara igarotzen dira botoen % 10 baino gehiago eskuratu duen alderdi oro).
Helburu horretan Alderdi Sozialistaren laguntza izango du, Fronte Nazionalari aurre egiteko asmoz hautagaiak kentzea erabaki baitu, Le Penen hautagaitzek irabazteko aukerak dituzten bi eskualdeetan.
Jean Christophe Cambadélis sozialisten idazkari nagusiak "dike errepublikano" bat eratzeko deia egin du, ultranazionalisteei bidea oztopatzeko xedearekin.
Alabaina, keinu horrek ez du islarik jaso zentro-eskuinean. Sarkozyk berehala baztertu ditu uste horiek, eta honako hauek eskatu ditu: bere alderdia ezkerrarekin elkartu ez dadila, eta ultraeskuinaren aurrean Alderdi Sozialistari lagun diezaiokeen lekuetan albo batera ez gera ez dadila.
Eguneko irabazle nagusia, Le Pen, pozarren azaldu da bere jarraitzaileen aurrean. Bigarren itzuliari begira Fronte Nazionalera bil daitezela eskatu die "frantses abertzale guztiei".
(Informazio gehiago, laster).
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz