Lehen itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parte-hartzeak gora egin du Frantziako eskualde hauteskundeetan

Arratsaldeko 16:00etan % 43,01ekoa zen parte-hartzea. Horren arabera, igoera nabaria izan da duela bost urteko hauteskundeetako ordu berean egon zenarekin alderatuta (% 39,29).
Iragarkia
18:00 - 20:00
Akitaniako kontseilariak hautatzen ari dira Iparraldeko biztanleak

Arratsaldeko 16:00etan % 43,01ekoa zen parte-hartzea Frantziako eskualde hauteskundeetako lehen itzulian. Horren arabera, igoera nabaria izan da duela bost urteko hauteskundeetako ordu berean egon zenarekin alderatuta (% 39,29).

Egun erdiko orduek frantziar gehiago animatu dituzte hauteskunde-kolegioetara, eguerdian parte-hartzea % 16,27ko besterik ez delako izan (2010ean izandakoaren antzekoa: % 16,07).

44,6 milioi frantziar

44,6 milioi frantziar daude deituta gaur, igandea, eta datorren abenduaren 13an egingo diren eskualde hauteskundeetan, Frantziako 13 erregioetako gobernuak aukeratzeko.

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera Frantzia 13 erregiotan banatuta geldituko da -22 dira orain-, François Hollande Frantziako presidenteak bultzatutako erreforma administratiboaren ondotik.

Eskualde kontseiluetan erregioen garapen ekonomikoari eta garraio publikoaren planifikazioari zein finantzazioari loturiko erabakiak hartzen dira nagusiki.

Inkesten arabera, Marine Le Penen Fronte Nazionalak irabaziko ditu hauteskundeak eta lehen itzulian aukera bozkatuena izango da 13 erregioetatik 6tan.

Gaur egun, sozialistek agintzen dute eskualde kontseilu guztietan, batean salbu. Hala ere, boto beherakada iragartzen diote Alderdi Sozialistari, Fronte Nazionalaren eta Nicolas Sarkozyren eskuinaren mesedetan. Dena den, ikusteke dago zer gertatuko den; izan ere, Parisko atentatuen kudeaketaren ondotik gora egin du Hollande presidentearen onarpenak.

Eskuinari dagokionez, duela gutxi, 2016ko hauteskunde presidentzialei begira garaipen argia lortzea espero zuen Sarkozyk, alabaina, litekeena da aurreikuspenak ez betetzea.

Goizeko zortzietan zabaldu dituzte Frantziako hauteslekuak eta frantziarrek eskualdeko 1.757 kontseilari aukeratu beharko dituzte 171 zerrendatan banatuta dauden 21.456 hautagaien artetik.

Botoen gehiengo absolutua lortzen duten hautagaiak zuzenean aukeratuko dituzte; aitzitik, gutxienez bozen % 10 lortzen dutenak abenduaren 13ko bigarren itzulira igaroko dira.

Hauteskundeak Akitanian

Ipar Euskal Herrian botoa emateko eskubidea duten 250.000 herritarrek ere eskualdeko kontseilu berria aukeratu beharko dute. Lurralde erreformaren ondoren Iparraldeak, Biarnok, Poitou-Charentesek eta Limousinek osatuko dute Akitaniako erregioa.

Erregio berriak 6 milioi biztanle inguru izango ditu eta haren azalera Austriaren parekoa izango da. Aldaketak aldaketa, ordea, Bordele izango da hiriburua.

Alderdi abertzaleek ez dute hautagaitzarik aurkeztu eta, beraz, ezkerraren eta eskuinaren arteko borroka izango da. Gaur egun, Akitaniako eskualde kontseiluko presidente den Alain Rousset sozialistak Virginie Calmels hautagai errepublikarra izango du aurrez aurre.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X