Gabonak
2021/12/16 - 11:04
Juan Mari Aburto: "Olentzero eta Erregeak Bilbon egongo dira, ez dakigu nola, baina egongo dira"
Bilboko alkateak adierazi duenez, Osasun sailare gomendioak jarraituko dituzte formatuaren inguruan azken erabakia hartzerakoan.
2021/12/15 - 15:29
Gabonetan gehienez bi familia unitate biltzea gomendatu du Nafarroako Gobernuak
Leku itxiak ondo aireztatzearen garrantzia ere gogorarazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak. Horrez gain, omikron aldaeraren bi kasu konfirmatu ditu.
2021/12/15 - 13:11
Olentzero Iruñeko karriketara itzuliko da aurten
Hala iragarri du Olentzeroren Lagunen Elkarteak. Abenduaren 24ko kalejira antolatzen duen taldeak zehaztu du murrizketak izango direla: esaterako, haur gutxiago egongo dira gurdietan igota, eta guztiek, sei urtez azpikoek ere, musukoa eraman beharko dute.
2021/12/14 - 14:31
Donostiako Udalak Olentzeroren eta Errege Magoen desfileak mantentzea aurreikusten du, "egokitzapenekin"
Eneko Goia hiriko alkateak zehaztu duenez, "ziurrenik" ezin izango dira harrera tradizionalak egin, bai ordea aire zabaleko desfileak, baina egokituta. Bilboko eta Gasteizko udalek oraindik ez dute euren asmoen berri eman.
2021/12/14 - 14:06
Olentzeroren eta Errege Magoen desfileak mantentzea aurreikusten du Donostiak, segurtasun neurri gehigarriekin
Eneko Goia alkateak azaldu duenez, Olentzeroren eta Errege Magoen desfilea egungo egoerara egokitzeko zein neurri har daitezkeen aztertzen ari dira aste honetan.
2021/12/14 - 12:36
Olanok Gabonak ''zuhurtziaz'' planifikatzeko deia egin du, Gipuzkoan covid-19ak duen eragin handiagatik
Olanok ez du azalpenik aurkitzen Gipuzkoaren intzidentzia altuaren inguruan, baina kezkatuta agertu da Gabonetan harreman sozialak areagotu egiten direlako eta horrek kutsatu kopuruan eragina izan dezakelako.
2021/12/13 - 19:10
Boris Johnson jomugan, 2020ko konfinamenduan ospatutako Gabonetako festa bat dela eta
'Sunday Mirror' egunkariak argitaratutako argazki batean, lehen ministro britainiarra Gabonetako jai batean ageri da konfinamendua urratuz eta segurtasun neurriak bete gabe.
2021/12/12 - 19:50
Olentzero eta Mari Domingi Baionara iritsi dira
Datozen egun eta asteetan, Euskal Herri osoan ibiliko dira haur eta gazteen eskutitzak jaso eta euren desioak entzuteko.
2021/12/10 - 16:54
Eguberrietako Haur Parkea bigarren urtez jarraian bertan behera utzi du BECek
Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusiak adierazi duenez, "erabakia hartzea ez da erraza izan, baina une honetan erantzukizuna nagusi izan behar da".
2021/12/10 - 15:19
Datorren astean erabakiko dute Bilbo, Donostia eta Gasteizen Olentzeroren eta Erregeen kabalgatarik izango den
Juan Mari Aburto eta Eneko Goia alkateek onartu dute egoera epidemiologikoa ez dela ona eta azken erabakia datorren astean hartuko dutela.
2021/12/08 - 20:03
Gabonetan "smishing" bidezko iruzurrekin arretaz ibiltzeko ohartarazi du aditu batek
Zibererasoetan, gero eta ohikoagoa izaten da enpresa edo banku faltsu baten SMSa jasotzea. Datu jakin batzuk eskatzen dituzte edo biktimari proposatzen diote esteka batean sar dadila, banku-datuak edo datu pertsonalak lapurtzeko asmoz.
2021/12/07 - 15:02
Urtero bezala, Gabonak hurbildu ahala elikagai askoren prezioak igotzen hasi dira
Arrandegietan nabaritzen hasi dira prezioen igoera. Bisigu kiloa, esaterako, 49 euroan dago gaur. Haragiak ere astez aste egin du gora.
2021/12/05 - 13:44
Zupiria: ''Seguruenik, familia askok Gabonetan bildu aurretik antigenoen proba egitea erabakiko dute''
Gabon jaietan "neurriak kontuz hartuta", familiak eta lagunak biltzeko moduan izango direla uste du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eledunak. Txertoari esker, iazkoaren aldean, "baldintzak" hobeak direla esan du. Uste du, gainera, familia askok bildu aurretik antigenoen testa egingo dutela.
2021/12/02 - 20:00
New Yorken hasi dira Gabonetako ospakizunak, Rockefeller Centerreko zuhaitza argiztatuta
Rockefeller Zentroan gabonetako zuhaitza piztu dute eta, aurten bai , pandemiaren murrizketak arindu eta gero, jendetza egon da bertan ikuskizuna ahalik eta gertuen jarraitzen.
2021/12/01 - 13:12
Abenduko zubian edo Gabonetan hegazkinez bidaiatzeko aholkuak
Pandemia gorantz egiten ari den honetan, hauek dira Erreklamaturen arabera, datozen egun eta asteetan hegaldi bat hartu aurretik aintzat izan beharreko kontuak.
2021/12/01 - 00:43
Gabonetako ekimenetan jende pilaketak saihesteko deia egin du Osasun Ministerioak
Datozen asteetan omikron aldaeraren kasu gehiago agertuko direla ohartarazita, 60 urtetik gorako pertsonei eta osasun alorreko langileei txertoaren hirugarren dosia jartzeko kanpaina ahalik eta azkarren abiatzea erabakigarria izango dela berretsi du Osasun Ministerioak.
2021/11/30 - 22:11
Jose Luis Perales, Los Secretos eta 'Antoine' musikala, Gabonetan Euskalduna jauregian
Abenduaren 2tik urtarrilaren 15era bitartean, 32 ikuskizun eta 56 emanaldi izango dira lau aretotan.
2021/11/30 - 12:30
Gasteizko Gabonetako programazioa
Gasteizko Udalak egitarau zabala prestatu du abenduaren 3tik urtarrilaren 8ra bitartean. Kontsultatu ezazu hemen egitarau osoa.
2021/11/26 - 21:22
Gasteizek Gabonetako argiak piztu ditu
Gabonetako argiak Black Friday egunean piztu dira, ohi baino goizago, merkatariek eta ostalariek eskatuta.
2021/11/26 - 20:45
Urumea ibaiaren gainean helio puxikekin zintzilikatutako dantzari batek Gabonetako argiak piztu ditu
Urumea ibaiaren gainean helio puxikekin zintzilikatutako dantzari batek Donostiako Eguberriei hasiera eman die.