Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boris Johnson jomugan, 2020ko konfinamenduan ospatutako Gabonetako festa bat dela eta

'Sunday Mirror' egunkariak argitaratutako argazki batean, lehen ministro britainiarra Gabonetako jai batean ageri da konfinamendua urratuz eta segurtasun neurriak bete gabe.
Boris Johsnon lehen ministro britainiarra. Artxiboko argazkia: EFE
Boris Johsnon lehen ministro britainiarra. Artxiboko argazkia: EFE

Gobernu britainiarreko kideek ustez 2020ko Gabonetan -pandemiagatik konfinamendua indarrean zegoenean- egindako festa baten harira polemika piztu da Erresuma Batuan.

'Sunday Mirror' egunkariak argitaratutako irudi batean, Boris Johnson lehen ministro britainiarra Downing Streeteko egoitzan egindako Gabonetako jai batean ageri da bizikideak ez diren pertsonekin biltzea galarazita zegoenean eta segurtasun tartea mantendu gabe.

Johnsonek adierazi du egun hartan ez zuela inolako neurririk urratu eta gertakaria argitzeko ikerketa bat egingo dutela azpimarratu du.

Aurrez, Hezkuntza ministroak hitz egin du eta gaiari garrantzia kendu nahi izan dio, topaketa "birtuala" izan zela eta Johnsonekin elkartu ziren guztiak haren lantaldekoak zirela azpimarratuta. "Egindako lanagatik eskerrak emateko lehiaketa moduko bat baino ez zen izan", erantsi du.

Polemika joan den astean piztu zen eta, oraingoz, Gobernu britainiarraren aholkulari batek eman du dimisioa, 2020ko abenduan festa bat egin zutela aitortzen baitu komunikabideetan zabaldutako bideo batean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Paris (FRA), 17/04/2026.- (L-R) Italian Prime Minister Giorgia Meloni, Britain's Prime Minister Keir Starmer, France's President Emmanuel Macron and German Chancellor Friedrich Merz give a joint statement after an international summit to restore freedom of navigation in the Strait of Hormuz, at the Elysee Palace, in Paris, France, 17 April 2026. (Francia, Reino Unido) EFE/EPA/MICHEL EULER / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EBk dio Ormuzen irekiera albiste ona dela baina azpimarratu du joan-etorriek doakoak izan behar dutela

"Bertatik igarotzearren bidesaria ordainarazteak aurrekari arriskutsua ezarriko luke", adierazi du Kaja Kallas Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak. Bestalde, krisiaren harira eta Frantziak eta Erresuma Batuak deituta, Parisen bildu dira 50 herrialde eta nazioarteko erakunde. Iragarri dutenez, Persiar golkotik igarotzen diren ontziei "laguntza eta babesa" emango dien itsas misio "neutrala" abiatuko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X