Galizia
2015/09/05 - 23:18
Sei lagun hil dira Coruñako Rallyan, auto batek harrapatuta
Guztira, 16 lagun zauritu dira, eta horietatik 6 oraindik ospitalean daude, bat egoera larrian.
2015/08/02 - 23:36
Morañako krimenagatik hainbat elkarretaratze egin dituzte Galizian
Ehunka lagun bildu dira hiri galiziar nagusietan ostiralean Pontevedran izandako bi alaben hilketagatik protesta egiteko. Ustezko hiltzailea, alaben aita bera, espetxean dago.
2015/07/24 - 10:02
Euskaltelek R Cable operadore galiziarra erosi du, 1.155 milioitan
Bategitearen ondoren, enpresa berriak 725 mila kilometroko sarea izango du eta 715.000 bezero. Kable bidezko Estatuko operadore nagusienetakoa bihurtzea du helburu Euskaltelek.
2015/07/05 - 21:14
Iparraldeko Donejakue Bideak Munduko Ondare izendatu ditu Unescok
Donejakue Bidearen ibilbide horiek Euskadi, Errioxa, Kantabria, Asturias eta Galizia zeharkatzen dituzte.
2015/07/04 - 16:11
Atxilotu bat Galizian, bi pertsonaren hilketarekin lotura duelakoan
Hildakoek 30 eta 36 urte zituzten, eta horien gorpuak ibilgailu baten barruan aurkitu zituzten ostiral gauean. Atxilotua hildako emakumearen bikotekide ohia da.
2015/05/16 - 22:22
Bi urteko haur bat hil da Galizian, auto batek harrapatuta
Mutikoak buruan kolpea jaso du eta tokian bertan hil da.
2014/11/30 - 15:03
Santoñara heldu dira Baionan hondoratu den itsasontziaren 4 marinelak
Bi itsasgizon hil dira eta beste lau bizirik erreskatatu dituzte. Galiziako arrantzontzi bat hondoratu da Baiona inguruan.
2014/11/30 - 14:26
Astelehenean hasiko dira berriro desagertutako arrantzaleak bilatzen
Larunbat gauean Baionan hondoratutako ontzitik beste lau arrantzale erreskatatu dituzte. Laurak Santoñara heldu dira, "ondo", baina "oso penatuta". Galizian daude dagoeneko.
2014/09/21 - 19:52
Asunta hil eta urtebetera, epaiketaren zain dauden gurasoak
Rosario Porto amak 'El Correo gallego' egunkarian eskela bat argitaratu du alabaren omenez.
2014/09/21 - 16:20
Urtebete da Asunta neskatila hil zutela
Gurasoak, hilketaren egileak izatea leporatuta, kartzelan daude, epaiketaren zain. Rosario Porto amak, Galiziako bi egunkariri eskela bana eskatu die gaur, alaba gogoratzeko.
2014/07/24 - 16:12
79 pertsona hil eta 140 zauritu ziren Santiagoko tren istripuan
Tren gidariak izan zuen errutik haratago, ardura politikoak ere badaudela diote biktimek. Istripua jazo eta berehala eskatu zuten gertatutakoa argitzeko ikerketa batzordea, baina ez dute lortu.
2014/07/22 - 13:31
Asunta hiltzeko plan 'mailakatua' prestatu zuten, epailearen arabera
Ebazpenean epaileak adierazi duenez, neskatoaren erailketa "ez zen berehalako edo bapateko ekintza baten ondorio izan".
2014/07/11 - 14:16
Asuntaren gurasoak, epailearen aurrean epaiketa aurreko saioan
Rosario Porto eta Alfonso Basterra Asuntaren gurasoak Konpostelako Santiagoko epailegietara joan dira epaiketa aurreko saiora, Teixeiro presondetigitik zuzenean.
2014/06/25 - 21:18
18 urteko zigorra eskatu du Fiskaltzak Asuntaren gurasoentzat
Ministerio Publikoak erailketa egozten die Asunta Basterra neskatoaren gurasoei.
2014/06/19 - 21:09
Epaileak bukatutzat eman du Asunta Basterraren auziaren instrukzioa
Egun, Alfonso Basterra eta Rosario Porto adingabearen gurasoak daude kartzelan, hilketa horrekin zerikusia dutelakoan.
2014/06/09 - 21:02
Rosario Porto: 'Asuntaren argazkiak testuingurutik atera dituzte'
Rosario Porto "fisikoki eta moralki jota" dagoela ziurtatu du haren abokatuak. Texeiroko espetxean Portorekin bilera izan du abokatuak. Porto behin behineko espetxealdia betetzen ari da.
2014/06/05 - 13:01
Asuntaren irudi 'makabroak' atzeman dituzte aitaren ordenagailuan
Ikertzaileek Asiar arrazako emakumeen irudi eta bideo pornografikoak ere errekuperatu dituzte.
2014/05/16 - 22:15
Fiskalak Adifeko 11 zuzendari ohiren inputazioak errekurritu ditu
Epailea oinarritu den ERTMSri buruzko perituen ondorioa ezbaian jarri du, "parekatu ezin delako zerbait eragitea ez ekiditearekin".
2014/05/09 - 19:28
Adifeko 11 arduradun ohi inputatu dituzte Alviaren istripuagatik
Epailearen ustez, kontrol eta babes sistemetan izandako akatsek ekarri zuten ondorio tamalgarriak izan zituen tren istripua.
2014/04/25 - 15:51
Lugon hildako emakumea, indarkeria matxistaren 22. biktima
Erailketa gauzatu ostean bere buruaz beste egin zuen 68 urteko senarrak etxeko eranskin batean.