Sei lagun hil dira Coruñako Rallyan, auto batek harrapatuta
Sei lagun hil ziren larunbat arratsaldean Coruñako Rallyan, auto batek harrapatuta. Hildakoak bi gizonezko eta sei emakumezko dira; horietako bi haurdun zauden eta beste bat adingabea zen.
Gainera, beste 16 lagun zauritu ziren, tartean lau adingabe, eta guztiak ere ospitaleratu egin zituzten. Azken informazioen arabera, hamar lagunek sendagiria jaso dute gaur, baina oraindik ere sei lagun daude ospitalean, tartean bi adin txikiko. Zaurituetako bat Zaintza Berezietarako Unitatean dago.
Bihar emango diete azken agurra sei hildakoei, Cambre eta Carral udalerrietan.
Ezbeharra 19:39ak aldera jazo zen, Carral pareko ibilbide tartean, Paleoko elizatik gertu. Ibilgailuetako bat errepidetik atera zen, eta hogeita bi lagun harrapatu zituen.
Iturri judizialek berri eman dutenez, egunean zehar egingo diete autopsia hildakoei eta ondorengo orduetan familien eskuetan geldituko dira gorpuak.
Autoaren gidaria Carralekoa bertakoa da eta, ziurrenera, gaur hartuko diote deklarazioa.
Guardia Zibileko agenteak, Babes Zibila, Udaltzaingoa eta Larrialdietarako Zerbitzuak istripuaren tokira bertaratu ziren, egoera mendean hartzeko eta biktimak eta senideak artatzeko.
Hainbat lekukok azaldu dutenez, "kaosa" izan zen nagusi, istripua jazo zen lekuan jende ugari zegoelako.
Proban 130 autok baino gehiagok parte hartu zuten.
Coruñako Polizia Judizialak bere gain hartu du ikerketa.
Bestalde, Carralgo Udalak hiru dolu egun ezarri ditu eta herriko jaiak bertan behera utzi ditu. Halaber, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian udaletxearen atarian, biktimen omenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik