Kasualitatea edo ironia hutsa
Kasualitatea edo ironia hutsa. Auskalo. Gaur Asunta Basterrak 15 urte bete beharko zituen. Eta gaur, bere gurasoak akusatuen eserlekuan daude, bere alabaren biziarekin amaitu zuten ala ez jakiteko epaiketan.
Eta a ze nolako epaiketa. Oso mediatikoa. Ehun komunikabide inguru gaude akreditatuta. Santiagoko epaitegiak ez du inoiz horrelakorik ikusi. Horren adibide, hauexe: ezkontza aretoan ari dira epaiketa egiten, lekuarengatik. Eta prentsarako beste areto berezi bat prestatu behar izan dute. Halare, hainbat kazetari lurrean eserita ikusi ditut gaur.
Akusatuak ikusteko gogoa, morboa eta ikusmina denon artean bata bestearen atzean egon dira eserita, bakoitza bere abokatuarekin. Rosario Porto, burumakur, lotsatuta bezala. Alfonso Basterra, tente, adi eta seguru. Jarrera zeharo ezberdinak.
Gaur behin eta berriro entzun dugu ustez zer egin zuten eta ze frogak dauden. Baina Asunta hil baldin bazuten, zergatik egin zuten? Ez zuten alaba euren artean nahi? Litekeena da hori guztia laister argitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik