Garapen Iraunkorrerako Helburuak
2020/01/28 - 13:54
Kartoizko nukleoa duten surf taulak sortu dituzte Mondragon Unibertsitateko ikasleek
Kontxako hondartzan proiektu horren bideragarritasuna frogatu dute. Ikasleek zortzi aste eman dituzte lanean, izan ere, seihilekoaren amaierako lanaren parte da.
2019/09/06 - 22:27
Gasteiz, mundu mailako Hiri Berdea
Nazio Batuen Global Green City Award saria eskuratu du, eta dagoeneko saria dutenen zerrendan sartu da Curitibarekin (Brasil), Nantesekin (Francia) eta Yokohamarekin (Japonia), besteak beste.
2019/07/16 - 20:03
100 milioi euroko inbertsio jasangarriak iragarri ditu Urkulluk
Ekipamendu eta azpiegitura berriak martxan jartzeko erabiliko dituzte. Baliabideak 'Bonu Jasangarriak Euskadi' ekimenaren bidez lortu dira.
2019/07/12 - 20:35
Urkulluk euskal politiken aurrerapenak aurkeztuko ditu New Yorken, NBEren egoitzan
Euskadi High Level Political Forum (HLPF) 2019 ekitaldira gonbidatu dute. Horretan, Agenda 2030en eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen ezarpenean izandako aurrerapenak aurkeztuko ditu Urkulluk.
2018/12/07 - 14:00
Jasangarritasun Energetikoaren Legea adostu dute Jaurlaritzak eta EH Bilduk
2030erako % 35 murriztu beharko dute energia kontsumoa administrazio publikoek, eta 2050erako %60. Horixe da araudi berriak jasotzen duen neurrietako bat.
2018/09/25 - 20:53
2030. urterako gosea eta pobrezia murriztea nahi dute Nazio Batuek
Helburu zehatzak bete eta hitzetatik ekintzetara pasatzea dira “2030” agendaren bi helburu nagusiak. Munduko herrialde guztiek hartu dute konpromiso hori, baita komunikabideek ere, tartean ETBk.
2018/07/24 - 12:43
Unesco Etxeak Garapen Jasangarrirako Foroan eman duen hitzaldia
Gizarte eragileek Nazio Batuen Erakundeak hartu duen Garapen Jasangarrirako Foroan parte hartzeko aukera izan du. Bertan, Aran Acha, Unesco Etxeako zuzendaria, izan da.
2018/07/24 - 12:18
Garapen Jasangarrirako Foroa hartu du Nazio Batuen Erakundeak
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko gobernantza eredua azaldu du bertan, gizarte eragileekin eta beste ordezkari batzuekin batera.
2018/07/17 - 14:25
Jaurlaritzak High Level Political Forumen parte hartu du New Yorken, NBEk antolatuta
Mundu osoko 47 herrialde bildu dira, eta 2030 Agendaren aplikazioari buruzko lidergo politikoa, orientabidea eta gomendioak eskaintzea espero da onartzekoa den adierazpenean.
2018/06/05 - 12:05
Jaurlaritzak astearte honetan jaulkiko du 'bonu berdea'
Jaulkipena Espainiako eta Italiako egoera politikoagatik atzeratu zuten.
2018/05/16 - 16:36
2030 Agendaren Nazioarteko Jardunaldiak, Tabakaleran
Begirada feminista batetik, 2030 agenda ezagutu eta horren inguruan husnartzen ari dira Tabakaleran. Jomuga, genero-berdintasuna lortzea eta emakume guztiak ahalduntzea da.
2018/05/15 - 18:23
2030 Agenda ikuspuntu feministatik erakutsiko dute Donostian
UNESCO Etxeak eta Haurralde Fundazioak jardunaldiak antolatu dituzte Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak begirada feministatik ezagutzeko, maiatzaren 15ean eta 16an.
2018/04/11 - 22:30
Euskadi, 2030 Agendaren pausoak zehaztu dituen lehen erkidegoa
Iñigo Urkullu lehendakariak 'Euskadi Basque Country 2030 Agenda' aurkeztu du Goiuriko jauregian, Gasteizen.
2018/03/28 - 18:43
EAEko emakume exekutiboak berdintasuna sustatzeko bildu dira lehen aldiz
Unesco Etxeak antolatuta, hainbat emakume bildu dira Bilbon, ahalduntzea hizpide, NBEren Garapen Iraunkorrerako Helburuak sustatzeko.
2018/03/03 - 00:42
'Piezas de colores' film laburra, 'Eman minutu 1' 2018 saria
Aurtengo edizioa 'Hezkuntza Inklusibo eta Ekitatiboari' eskaini diote, NBEren Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuetako (GIH) bat. Xedeak 2015ean onartu zituen NBEk 2030 agendaren barruan.
2018/03/02 - 18:26
Unesco Etxearen 'Eman minutu 1' 2018 sarien banaketa, zuzenean, eitb.eus-en
Sari-banaketa martxoaren 2an izango da EiTBren Bilboko egoitzan, 20:00etan. Aurtengo edizioa ‘Hezkuntza Inklusibo eta Ekitatiboari’ eskainiko diote, NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetako bat.
2018/03/01 - 20:24
Pobrezia desagerrarazteko eta planeta babesteko garapen iraunkorrerako 17 helburu
Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren nondik norakoak zabaltzeko albisteak sortu, prestakuntza ikastaroak eman, kanpaina ezberdinak abian jarri eta hamaika ekintza antolatzen ditu UNESCO Etxeak.