Gasteiz, mundu mailako Hiri Berdea
Gasteizek Global Green City Award saria eskuratu du iraunkortasun alorrean egindako lanagatik. Nazio Batuen Erakundeak emandako izendapen horrek mundu osoko hiriek iraunkortasunaren alde egindakoa saritzen du. Gasteizko hiriburuak dagoeneko errekonozimendua jasoa zuten beste hiri batzuen zerrendan sartzea lortu du, horien artekoak dira, besteak beste, Curitiba (Brasil), Nantes (Frantzia) eta Yokohama (Japonia).
Gorka Urtaran alkateak defendatu du hautagaitza, 52 herrialdetako 500 ordezkarien aurrean.
Gasteiz Europako superhiriaren eredua dela esan du Urtaranek, martxan jarri dituzten neurriek iraunkortasuna bilatzen dutelako ingurugiroan, gizartean zein ekonomian.
Martxan jarritako neurrien artean, alkateak gogorarazi du biztanle bakoitzeko 42 metro koadro berde daudela hirian.
Ez da lehen aldia nazioarte mailan Gasteizek ingurugiroarekin duen konpromisoa saritzen dela. Izan ere, 2012an Europako Hiriburu Berdea izendatu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko