Jasangarritasun Energetikoaren Legea adostu dute Jaurlaritzak eta EH Bilduk
Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk akordioa hitzartu dute Jasangarritasun Energetikoaren Legea onartzeko. EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok aurreratu duenez, administrazio publikoek 2030erako % 35 murriztu beharko dute energia kontsumoa, eta 2050erako % 60. Horixe da, hain zuzen, araudi berriak jasotzen duen neurrietako bat. Gainera, 100 milioi euroko funtsa osatuko dute, udalek arlo horretan garatu beharreko neurriak finantzatzeko.
Esan bezala, EH Bilduk eman du akordioaren berri. Jaurlaritzak hasiera bateko lege proiektuan zenbait "hobekuntza" egin ostean eta koalizio abertzaleak egindako ekarpenei esker, aipatu egitasmoa babestea erabaki dutela adierazi du Oterok.
Gainera, ohar baten bidez azaldu du otsailean onartuko dutela behin betiko legea Eusko Legebiltzarrean.
Ondorio garrantzitsuak
Oterok nabarmendu du arau berriak "ondorio praktiko garrantzitsuak" izango dituela, alde batetik, inbertsioetarako finantziazioa bermatuko duelako eta, bestetik, administrazio publikoen jarduna zuzena dela ziurtatuko duelako.
Horregatik, legea loteslea izateak duen garrantzia azpimarratu du Oterok 2030erako energiaren kontsumoa % 35 muriztera behartuko dituelako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio publikoak. "EH Bildurengatik izan ez balitz, benetako baliorik gabeko legea onartuko lukete", esan du.
Energia berriztagarriak eta autokontsumoa
Elektrizitate hornitzaileak aukeratzeko egindako eskaintzetan % 100ean energia berriztagarria erabiltzen dute enpresek soilik ahal izango dute parte hartu.
Norabide egokia
Neurri berri horiekin aurreztutako dirua aipatu funtsean sartuko dute udalek. Diru hori jasangarritasun energetikoarekin lotutako proiektuetan erabiliko dute aurrerago.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.
Villalibado, NASAk eklipsea ikusteko aukeratutako herria
NASAko eta San Frantziskoko Exploratoriumeko 30 bat ikertzailek Villalibado hartu dute, Burgosko probintziako herri erdi abandonatu bat, eguzki-eklipsea jarraitzeko. Fenomeno astronomikoa aztertuko dute eta, gainera, zuzenean emango dute, 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusteko aukera izan dezaten.
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.
Euskal Herria ilunpetan jarriko duen eklipse historikoaz segurtasunez gozatzeko gida
Asteazken honetan, abuztuak 12, eguzki-eklipse osoa izango da, 1905etik izan ez dugun fenomenoa. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.