Europak erregai fosilak erabiltzeari utziko dio 2050ean
Europako Batzordeak epe luzerako aldaketa klimatikoaren aurkako estrategia aurkeztu du asteazken honetan. Bidaia orri horren arabera, 2050ean, Europar Batasunak % 80 murriztuko ditu emisio kutsagarriak, eta, Pariseko Akordio Klimatikoarekin bat eginez, karbonoaren erabilera "neutroa" izango duen ekonomia lortuko du.
Nazioarte mailan aldaketa klimatikoaren aurkako eragile nagusia izateaz gain, berotegi efektuko gas emisio neto neutroak lortzeko bidea zein den erakutsi nahi du Bruselak; horretarako, "bidezko trantsizio" sozial eta efizientea proposatzen du Europako Batzordeak.
"Gauden bezala gelditzea ez da aukera", defendatzen du Bruselak prestatutako dokumentuak. Horretarako, aldaketa klimatikoaren aurkako neurriek hiritarrei eta EBko ekonomiari ekarriko dizkien aukerak azaltzen ditu, baita garapen hori lortzeko aurre egin beharko dizkieten erronkak ere.
Gaur aurkeztutako dokumentu hori, 2020an prest egon beharko litzatekeen plan zehatzaren oinarria da, horrela jasotzen baitu Pariseko Itunaren egutegiak.
Pariseko ituna
2030ean emisio kutsagarriak % 40 gutxitzeko konpromisoa hartu zuen Europar Batasunak Pariseko Itunean. Ildo horretan, Bruselak egindako kalkuluen arabera, aldaketa klimatikoaren aurkako araudia indarrean sartzen denean, murrizketa hori % 45ekoa izango da; eta, 2050ean, % 60ra iritsiko dela aurreikusi du. "Hala ere, murrizketa hori ez da nahikoa izango EBk Pariseko Itunaren helburuetan adostutakoa betetzeko", esan du Batzordeak.
Ildo horretan, emisio kutsagarrietatik ihes egiteko energiaren garrantzia azpimarratu du Bruselak; baita, garraio, nekazaritza, eraikinak eta industrian ere aurrerapausoak eman beharko direla dio. Gainera, digitalizazioan, inteligentzia artifizialean eta bioteknologian lortzen diren aurrerapausoek isuri murrizketa "azkartu" dezaketela azaltzen du dokumentuak.
EBn 500 milioi biztanle daude, eta 2050 biztanleria % 30 haztea espero dute; egun, EBko lagunak munduko CO2 emisioen % 10ren eragile dira.
Energia berriztagarriak eta energia nuklearra
Hori horrela, ikatzik gabeko energia lortzeko energia berriztagarriak "ahalik eta gehien bultzatzea" proposatu du Europar Batasunak. 2050ean, iturri berriztagarrietatik elektrizitatearen % 80 baino gehiago etorriko da, eta, beste % 15, energia nuklearretik.
Halaber, efizientzia energetikoak garrantzi handia izango du berotegi efektuko gas emisioak murrizteko. Ildo horretan, eraikinek energiaren % 40 kontsumitzen dutela, eta beraz, aurrezki energetiko zati garrantzitsu bat hortik etorri beharko dela azaldu du Bruselak.
Bestalde, ikatzaren desagerpena lortzeko "garraiobide guztietan" aldaketak eman beharko dira. Horretarako, bidaiari zein merkantzietako garraioetan aurrerapausoak eman beharko direla azaldu du Bruselak, mugikortasun efiziente eta berritzailea lortzeko.
Halaber, bioekonomiaren onura guztiak erabiltzea erabat garrantzitsu dela esan dute, eta CO2 emisioekin amaitzeko hondakinen absortzioa eta metatzea proposatu dute.
Onura ekonomikoez gain, ikatzaren desagerpenak aire kutsaduraren eraginez hildakoen kopurua ia erdira murriztuko duela jasotzen du dokumentuak. Egun 500.00 lagun hiltzen dira urtero Europan, kutsaduraren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.