Garraio publikoa
2024/12/23 - 06:00
Espainiako Gobernuak astelehen honetan onartuko ditu energia enpresei kargak ezartzea eta garraioaren hobariak
Garraioari jarritako deskontuak 6 hilabetez luzatzea onartuko du Espainiako Gobernuak gaur, urteko azken ministroen kontseiluan. EAEko erakundeen ekarpenarekin, beherapena %50era helduko da.
2024/12/20 - 18:25
Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan deskontuak mantenduko ditu datorren urtean
Astelehenerako deitu du Garraio Agintaritza, gainerako operadoreei hobariekin bat egiteko prest dauden galdetzeko.
2024/12/19 - 18:51
Espainiako Gobernuak beste 6 hilabete luzatuko ditu garraio publikoen deskontuak
Exekutiboak atzera egin du, urtarrilaren 1etik kolektibo batzuei baino ez zielako ezarri nahi deskontua. Egun, % 50eko hobaria dago garraio publikoan: Estatuak % 30 ordaintzen du, eta EAEko erakundeek, gainerakoa (% 20).
2024/12/16 - 11:01
Bizkaia Zubia martxan da berriro, matxuratutako pieza ordezkatu ondoren
Transbordadoreko arduradunek egindako lana eskertu dute; izan ere, zubiak behar zuen transformadorea zazpi ordu baino gutxiagoan ekoiztea lortu dute, "ohiko fabrikazio denbora lau egunekoa izanik".
2024/12/09 - 14:08
Arabako mugikortasun-plan berria: zerbitzuak maizago, gaueko zerbitzuak eta geldialdiak industrialdeetan
Arabako garraio publikoak milioi bat erabiltzaile berri baino gehiago lortzeko helburua du Aldundiak onartu duen bigarren Mugikortasun planak. Hamar urteko epean % 36 haziko da, besteak beste, Arababus zerbitzua.
2024/12/08 - 16:52
Bertan behera utzi dute autobus gidariek erretiro aurreratua eskatzeko astelehenerako deitutako greba
CCOOk (% 40ko ordezkaritza) eta CGTk soilik deitu zuten biharko greba eguna, eta UGTk eta SLTk ez zuten bat egin, administrazioei erretiro aurreratua eskatzeko akordioa adostu baitzuten patronalekin.
2024/11/28 - 19:34
EAEk urtarrilaren 1ean hartuko du bere gain Renfe Aldiriak zerbitzuaren eskumena
Gainera, datorren urtean zerbitzua indartuko dute Miranda Ebro (Burgos) eta Altsasu (Nafarroa) lotzen dituen linea. Era berean, Karrantzaren eta Bilboren arteko lotura ere sendotuko dute.
2024/11/25 - 15:23
Atzerapenekin, baina zerbitzua guztiz berrezarri dute Bilboko metroan
Sare guztiari eragin dion etenaldia egin dute, baina berrezarri dute. Eskailera mekanikoak eta igogailuak ere zerbitzurik gabe izan dira tarte luze batez.
2024/11/22 - 08:32
Atzerapenak sortu dira Bilboko Metroan, Plentzia eta Kabiezesko noranzkoan, matxura bat tarteko
Matxuratutako trena bidetik kendu dute, eta, hala, espero da metroen maiztasuna bere onera etortzea apurka-apurka.
2024/11/14 - 17:30
2025ean garraio publikoak % 20ko deskontua izaten jarraitzearen alde egin du Eusko Legebiltzarrak
Gaur egungo % 50eko hobaria lortzeko, gainerako % 30a Espainiako Estatuak ordaintzen du.
2024/11/10 - 12:02
Goialdeko depresioaren ondorioak direla eta, bertan behera utzi dute bidaiarien garraioaren asteleheneko greba
UGTk, CCOOk eta Garraioen Sindikatu Libreak (SLT) zehaztu dutenez, azaroaren 11ko lanuzteari bakarrik eragiten dio neurriak. Goialdeko depresioak astindutako herrietan "arazo gehiago ez sortzeko" eta "mugikortasuna errazteko" hartu dute erabakia.
2024/11/10 - 09:53
Behobia-Donostia lasterketa jendetsuak eragina izango du trafikoan
Lasterketa herrikoiak eragina izango du autobusen ibilbide eta geltokietan eta TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Hori dela eta, garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du Donostiako Udalak.
2024/11/07 - 11:49
Goialdeko borraskaren ondorioak direla eta, bertan behera utzi dute bidaiarien garraioaren asteleheneko greba
UGTk, CCOOk eta Garraioen Sindikatu Libreak (SLT) zehaztu dutenez, azaroaren 11ko lanuzteari bakarrik eragiten dio neurriak. Goialdeko borraskak kaltetutako herrietan "arazo gehiago" ez sortzeko eta "mugikortasuna errazteko" hartu dute erabakia.
2024/11/07 - 10:29
Behobia-Donostia lasterketa dela eta aldaketak izango dira hiriko trafikoan, garraioan eta aparkalekuetan
Igandeko lasterketa herrikoiak eragina izango du autobusen ibilbide eta geltokietan eta TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Hori dela eta, garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Donostiako Udalak.
2024/11/04 - 09:04
Gipuzkoako Avanzako langileek gaur berriro ekingo diote grebari, lan-hitzarmena hobetzea eskatzeko
Sindikatuek salatu dutenez, negoziazio mahaian ia lau urtean 32 bilera egin ondoren, "ez dago langileen erreklamazioak asebetetzen dituen eskaintzarik".
2024/10/30 - 16:25
EAEko administrazio gehienak garraioa 12 urtera arte doakoa izatearen aldekoak dira
Neurriak eragin zuzena izan dezake Euskadiko 130.362 haurrengan.
2024/10/30 - 06:00
Lehenengo pausua garraio publikoa doan egiteko 12 urtetik beherako adingabeentzat EAE osoan
Euskadiko Garraio Agintaritzaren gaurko bileran, gainera, datorren urtean garraio publikoan izango diren deskontuak izango dituzte hizpide.
2024/10/28 - 14:37
Autobus gidarien greba jarraipen zabala izaten ari da Bizkaian eta Gipuzkoan eta txikiagoa, Araban
Sindikatu deitzaileen (CCOO eta UGT) arabera, lanuztearen jarraipena "zabala" izaten ari da Nafarroan, nahiz eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" direla salatu duten. % 40ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Nafarroako Gobernuak, eta % 30ekoak Eusko Jaurlaritzak.
2024/10/28 - 10:18
Eragin handirik ez autobus gidarien grebaren lehenengo orduetan
Linea batzuk maiztasun gutxiago dute, eta ilarak ikus daitezke autobus-geltokietan. Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri du Euskadin, eta % 40koak Nafarroako Gobernuak. CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute lanuztea.
2024/10/24 - 19:24
Jaurlaritzak 2025eko urtarriletik aurrera garraioa 12 urte bete arte doakoa izatea luzatzea proposatuko du
Susana Garcia Mugikortasun Jasangarriko sailburuak zehaztu duenez, datorren asteazkenerako deitu dute EAEko Garraio Agintaritza, eta hara eramango du 12 urte bete arte garraioa doakoa izateko proposamena.