Garraioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak beste 6 hilabete luzatuko ditu garraio publikoen deskontuak

Exekutiboak atzera egin du, urtarrilaren 1etik kolektibo batzuei baino ez zielako ezarri nahi deskontua. Egun, % 50eko hobaria dago garraio publikoan: Estatuak % 30 ordaintzen du, eta EAEko erakundeek, gainerakoa (% 20).
Bilboko metroa. EITB
Bilboko metroa. EITB

Espainiako Gobernuak eta Podemosek adostu dute 6 hilabetez luzatzea garraio publikoaren deskontu unibertsalak, ekainaren 30a arte, alegia. 2022tik daude martxan deskontuok, baina, printzipioz, abenduaren 31n bukatzekoak ziren.

Hori horrela, Pedro Sanchezen Exekutiboak atzera egin du azkenean. Izan ere, Garraio Ministerioaren plana zen beherapenak 2025ean luzatzea, baina bakarrik kolektibo batzuentzat.

Egun, % 50eko hobaria dago garraio publikoan: Estatuak % 30 ordaintzen du, eta EAEko erakundeek, gainerakoa (% 20).

Orain arte, ez zegoen argi Espainiako Gobernuak bere % 20ko zatia mantendu nahiko zuen, eta Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak haren erabakiaren zain zeuden euren proposamena egin ahal izateko.

Azaroan, Eusko Legebiltzarrak % 20ko deskontua finantzatzen jarraitzea eskatu zien EAEko erakundeei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X