Gasteizko jaiak 2025
2019/07/22 - 17:04
Osasun arloko hiru langile boluntariok jaurtiko dute Gasteizko jaietako txupinazoa
Imanol Vegak, Adela Fonsecak eta Francisco Granadosek baliabiderik ez duten pertsonei ebakuntzak egin eta material ortopedikoa eskaintzen diete Bolibian eta Beninen.
2019/07/16 - 14:57
Kepa Sojo izango da Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria
Zinemagileak "tradizioaren eta XXI. mendeko elementuak elkartzeko proposamena" egin du aurtengo jaiei begira.
2019/07/11 - 19:50
Indarkeria matxistaren prebentzioa bultzatuko du Gasteizko Udalak jaietan
Gasteizko Udalak indarkeria matxistaren prebentzioa bultzatuko du Andre Maria Zuriaren jaietan, abuztuko 4tik 9ra. Planak LGTBI kolektiboa kontuan izango du.
2019/05/30 - 13:22
'Giroz Beteta', 2019ko Andre Maria Zuriaren jaietako kartel irabazlea
Kartelaren egilea Angel Blanco Egoskozabal errenteriara da. 2009ko sanferminetako kartela eta 2018ko Donostiako Aste Nagusiakoa ere berak eginak dira.
2018/09/21 - 14:28
Bidaiari sarrerek % 4,7 gora egin dute Euskadin, udan
Las pernoctaciones crecieron un 5,6 %, aunque en ambos casos descendió el número de turistas alojados en Álava.
2018/08/10 - 16:30
Sexu erasoek lausotu dituzte 2018ko Gasteizko jai 'bikainak'
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azpimarratu du partehartze eta giro bikaina izan dutela jaiek. Ez ditu ahaztu nahi izan egunotan jaietan salatu diren bost eraso matxista.
2018/08/10 - 15:25
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, 14 urteko neska bati sexu abusuak egiteagatik
Ama Zuriaren jaietan salatutako laugarren sexu erasoa da gaur salatutakoa. Udaletik jakitera eman dutenez, 36 urteko gizon bat atxilotu dute, azken erasoarekin lotuta.
2018/08/09 - 23:18
Zeledonen igoerarekin jaiak agurtuko dituzte gaur gasteiztarrek
Doctor Deseo igoko da gaur txosna-guneko taula gainera, Andre maria Zuriaren jaien azken gauean. Goizaldeko ordu batean izango da hori, Zeledonen igoerarekin bat eginez.
2018/08/09 - 23:14
Zumarragako zentroan sartu dute Gasteizko adingabearen ustezko erasotzailea
Arabako Adingabeen Fiskaltzak agindu du Gipuzkoako udalerriko adingabeen zentro itxian sartzea.
2018/08/09 - 22:14
Ehunka lagun elkartu dira Gasteizko jaietan Altsasuko gazteentzat justizia eskatzeko
Elkartasuna helarazi diote ekitaldian parte hartu duten gurasoei, eta guardia zibilekin izandako liskarragatik preso dauden gazteak askatzea eskatu dute.
2018/08/09 - 18:20
Ehunka pertsonak adingabearen aurkako sexu-erasoa gaitzetsi dute Gasteizen
Elkarretaratzea Udalak deitu du. Manifestariek biribil bat egin dute Espainia Plazan, pankarta more baten inguruan, “Gasteiz, eraso matxisten aurka” lelopean.
2018/08/09 - 15:36
Gizon batek ukituak egin dizkio emakume bati Gasteizen
47 urteko gizona sexu abusua egitea egotzita atxilotu du Ertzaintzak.
2018/08/08 - 22:57
Ehunka pertsonak azken egunetako sexu-erasoak gaitzetsi dituzte Gasteizen
Andre Maria Zuriaren jaietan gertatutako erasoak errefusatzeko manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte.
2018/08/08 - 16:50
Gazte bat atxilotu dute adingabe bati egindako sexu eraso batekin lotuta
Beste adingabe bat ere identifikatu du Ertzaintzak. Erasoa salatzeko, Mugimendu Feministak manifestazioa deitu du gaur 19:30erako, eta Udalak elkarretaratzera biharko, 13:00eratako.
2018/08/08 - 16:30
Neska eta blusa beteranoen egunera heldu dira Gasteizko jaiak
Urtebete daramate neska eta blusa beteranoek gaurko eguna ospatzeko zain. Haiek dira protagonistak Gasteizko jaien azken-aurreko egunean.
2018/08/08 - 14:23
Blusa eta neska beteranoek omenaldia egin diote Andre Maria Zuriari
Gasteizek bere zaharrenak goresten ditu asteazken honetan, duela hamarkadetatik jaiei bizitza ematen dieten lehen blusa eta neskei eskainitako egun batean.
2018/08/05 - 16:27
Andre Maria Zuriari lore-eskaintza egin diote Gasteizko blusek eta neskek
Txupinazo eguna garrantzitsua da gasteiztarrentzat baina gaurkoa ere, egun handia da, berezia.
2018/08/04 - 22:45
Beira eta latak txupinazoan sartzea debekatu dute aurten Gasteizen
Denera, 10 kontrol jarri dituzte plazarako sarbideetan, eta 40 boluntariotik gora ibili dira erdigunean neurri hori gogorarazten.
2018/08/04 - 22:39
45.000 festazale baino gehiago izan dira Gasteizen Zeledonen jaitsieran
18 urte Zeledon gisa, zapi gorriak jarri eta festei hasiera eman die Gorka Ortiz de Urbinak.
2018/08/04 - 22:17
Andre Maria Zuriaren jaiak
Datozen sei egunetan 350 ekitaldiz gozatzeko aukera dute gasteiztarrek eta bisitariek. Hona hemen Zeledonen jaitsieraren argazkirik onenak.