Gasteizko jaiak 2025
2024/08/07 - 10:21
Albiste izango dira: Tanzaniako istripua, Jokin Perona hil da, eta Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/06 - 19:01
Goitiberen 7. edizioak ikusmin ikaragarria sortu du Gasteizen
Aurten 'Los Alegríos' koadrilak lasterketa dibertigarri hau antolatu du, helmugara onik eta osorik iristea helburu duena. Hala ere, Gautarrak kuadrillako blusa bat belaunean zauritu da, ibilgailua irauli ez dadin saiatu denean.
2024/08/06 - 15:42
Zeledonen Jaitsieran Palestinako banderak debekatzeko saiakera salatu dute
Palestinarekin Elkartasuna plataformatik adierazi dutenez, udal langileek eta udaltzainek plazako sarbideetan boluntarioek banatu zituzten paperezko banderatxo ugari konfiskatu zituzten. Gainera, pertsona bat identifikatu zutela ere salatu dute.
2024/08/05 - 13:29
Gasteizko neskek eta blusek lore eskaintza eta aurreskua egin diote Andre Maria Zuriari
Gasteizko jaietako egun handian, Egunsentiko Arrosarioak milaka fededun bildu ditu. Gainera, blusek eta neskek lore-eskaintza egin eta aurreskua dantzatu diote Gasteizko zaindariari.
2024/08/05 - 12:35
Esne Beltzak agur esan dio Gasteizi
Xabi Solano buru duen Esne Beltza taldea agur-biran murgilduta dago 17 urteko ibilbide baten ondoren, eta igande honetan Gasteizi agur esateko txanda izan da, Foruen Plazan eskainitako kontzertu jendetsu batean.
2024/08/05 - 10:09
Albiste izango dira: Terrorismoaren biktimen zentroari domina, Ekialde Hurbila eta Gasteizko jaiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/04 - 20:20
Lehertu da festa Gasteizen Zeledonen etorrerarekin
Zeledon berria, Iñaki Kerejazu, giro jendetsu eta eguzkitsuarekin estreinatu da, gasteiztar eta bisitari guztiei sei eguneko jaiaz gozatzeko deia eginez, errespetua ahaztu gabe.
2024/08/04 - 19:11
Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria izan da Elisa Rueda idazle, andereño eta aktorea
Igande honetan Andre Maria Zuriaren jaiak abiatu aurretik, pregoia irakurri du ostiral honetan, Plaza Berrian, Elisa Rueda gasteiztarrak.
2024/08/04 - 15:08
''Iñakiren momentua da, eta disfrutatzea da garrantzitsuena''
Gorka Ortiz de Urbinak 21 urte eman ditu Zeledon gorpuzten, eta gaur erreleboa emango dio Iñaki Kerejazu gasteiztar gazteari. Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko ordu gutxi batzuk falta zirenean, biak elkartu ditugu, Zeledon berriak azken aholkuak jaso ditzan.
2024/08/03 - 22:59
Gasteizko Txosna Batzordeak manifestazio jendetsua egin du TicketBai ezartzeko aginduaren kontra
Alde Zaharrean hasi eta txosnaguneraino egin dute ibilbidea, eta bertan manifestu bat irakurrita eman diote amaiera mobilizazioari.
2024/08/03 - 20:26
Dena prest Gasteizen, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko
Arabako hiriburuak Zeledon berria izango du aurten, Iñaki Kerejazu, eta 400 ekitaldi baino gehiago izango dira abuztuaren 4tik 9ra.
2024/08/03 - 16:52
Jaiez gozatzeko deia egin die herritarrei Maider Etxebarriak
Gasteizko alkateak Andre Mari Zuriaren jaiez errespetuz gozatzeko deia egin die gasteiztarrei eta bertaratzen direnei. (Jatorrizkoa gaztelaniaz).
2024/08/02 - 15:53
Iñaki Kerejazu izango da Zeledon, aurten lehenengoz: ''Urduri eta gogotsu nago''
Iñaki Kerejazu gasteiztarrak Gorka Ortiz de Urbinaren lekukoa hartuko du eta Zeledon izango da. Berarekin izan gara Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien bezperetan nola dagoen jakiteko.
2024/08/02 - 09:37
Albiste izango dira: Pablo Gonzalez aske, Gasteizko jaien pregoia, eta ERCren barne galdeketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/01 - 18:33
Iñaki Kerajazuk lehen aldiz jaso ditu Zeledonen lanabesak
Maider Etxebarria, Gasteizko alkateak, Iñaki Kerezaju Zeledon berriari eman dizkio lanabesak (aterkia eta ardo-zatoa). Kerajazuk Gorka Ortiz de Urbina ordezkatuko du, azken 23 urteetan Zeledon izandakoa.
2024/07/30 - 22:44
Arabako Foru Aldundiak espero du txosnek TicketBAI erabiltzeko araua betetzea
"Araua betetzea besterik ezin dut espero", Esan du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak. Esan duenez, foru aldundiak araua betetzen ez dutenak zigortzeko baliabideak ditu.
2024/07/30 - 16:50
Andre Maria Zuriaren jaietarako motorrak berotzen hasi da Gasteiz
Hasi dira Andre Mari Zuriaren jairako txosnak muntatzen. Bestalde, Zeledon, Edurne eta Zeledon txiki ere prest dira dagoeneko San Migeleko dorretik Ama Zuriaren plaza zeharkatzeko.
2024/07/26 - 23:10
Gasteizen txosnak jarriko dituzte, nahiz eta Aldundiarekin TicketBAI sistemaren inguruan akordiorik ez lortu
Txosnen batzordeak abuztuaren 3an, larunbata, egingo den protestan parte hartzera deitu du. "Jai herrikoiak, gure izaeragatik, TicketBAIren aplikaziotik salbuetsita egon behar dugu", nabarmendu du berriro batzordeak.
2024/07/17 - 16:15
Jaietan txosnarik ezingo dela jarri ohartarazi dute Gasteizko Txosnek, 'TicketBAI' sistema derrigorrezkoa bada
Arabako Foru Aldundiak txosnetan 'TicketBAI' sistema jartzea derrigortzen die eta jarrera aldatzen ez badute aurtengo jaietan txosnarik ez dela egongo aurreratu dute. Hala, borondate politikoa eskatu diote Aldundiari.
2024/07/15 - 17:36
400 ekitaldi baino gehiago "adin tarte guztietarako", Andre Maria Zuriaren jaietan
Zozketa bidez, 100 gasteiztarrek balkoitik gozatu ahal izango dute txupinazoaz eta Zeledonen jaitsieraz. Herritarrek datorren igandera arte eman dezakete izena, bai udalaren webgunean, bai 010 telefonoan.