Gasteizko Udala
2024/01/31 - 15:52
31 milioi euroko inbertsioa egingo dute Zaramagan, etxebizitzak birgaitzeko eta ingurunea biziberritzeko
24 bizilagun-komunitate atxiki zaizkio planari, eta Europako funtsetatik jasotako laguntzak baliatuko dituzte beren etxebizitzak birgaitzeko. Obra guztiak 2025eko abendurako amaitu beharko dira.
2024/01/30 - 13:01
Gasteizko aurrekontuak onartu dituzte, PSE-EEk eta EAJk EH Bildurekin egindako itunari esker
Sozialisten eta jeltzaleen aldeko botoak, EH Bilduren abstentzioa eta PP eta Elkarrekin alderdien kontrako boza jaso du 485,9 milioi euroko aurrekontuak.
2024/01/26 - 11:50
Gasteizko kontuen negoziazioan taldeek izan duten akordiorako borondatea nabarmendu dute PSE-EEk eta EH Bilduk
Bat etorri dira bi taldeak esatean negoziazioa ate-joka diren hauteskundeen zaratatik aldentzen asmatu dutela, begirada gasteiztarren beharretan jarrita.
2024/01/25 - 16:40
PSE-EEk eta EAJk akordioa itxi dute EH Bildurekin Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartzeko
Arabako hiriburuko aurrekontuetan sei milioi euroko ekarpena egin du EH Bilduk, hainbat gairekin lotutako egitasmoak aurrera atera ahal izateko.
2024/01/25 - 14:13
Beatriz Artolazabal: ''EH Bilduren proposamenak koherenteak izan dira eta bat datoz gure helburuekin''
asteizentzat gaurkoa egun garrantzitsua dela esan du lehen alkateordeak. "Alderi guztiok amore eman behar izan dugu eta merezi izan du", adierazi du Beatriz Artolazabalek.
2024/01/25 - 13:54
"Akordioaren kultura" goratu du Etxebarriak, herritarrek irtenbideak eta itunak nahi dituztela sinetsita
"Albiste bikain hau testuinguru berezi batean iritsi da, eta horrek balio erantsia eman dio, beste erakunde batzuetan izan den akordio eza eta aurrekanpaina klima ez baitziren horretarako aurrekari onak", esan du Gasteizko alkateak.
2024/01/25 - 13:29
PSE-EE eta EAJ pozik agertu dira Gasteizen EH Bildurekin lortutako aurrekontu itunarekin
Gasteizko alkate Maider Etxebarriak eta lehen alkateorde Beatriz Artolazabalek "akordioaren kultura" goraipatu dute, EH Bildurekin aurtengo udal aurrekontuak adostu ostean. "Herritarrek konponbideak eta akordioak eskatzen dituzte", adierazi dute biek.
2024/01/25 - 12:47
Vitero: "Gasteizko akordioak agerian uzten du EH Bilduk edukiz beteriko itunak defendatzen dituela"
Gasteizko aurrekontuak adostu ditu EH Bilduk udal-gobernuarekin (PSE-EEk eta EAJk osatzen dute). "Herritarren bizitza hobetuko du akordio honek", esan du.
2024/01/25 - 12:42
EH Bildu: ''Helburua herritarrei laguntzeko edukidun akordio bat lortzea izan da''
Rocio Viterok prentsaurreko batean baieztatu duenez, EH Bilduk PSE-EErekin eta EAJrekin akordioa lortu du Gasteizko aurtengo aurrekontuak, legegintzaldiko lehenak, aurrera ateratzeko.
2024/01/25 - 10:33
EH Bilduk premiazko agerraldia egingo du gaur goizean Gasteizen, Aurrekontuen akordioaren inguruan
EH Bilduk asteak eman ditu EAJrekin eta PSE-EErekin aurrekontuak negoziatzen, eta gaur agerraldia egingo du, goizeko 10:30etan.
2024/01/24 - 11:46
PSE-EEk, EAJk eta EH Bilduk aurrekontuen eztabaida atzeratu dute Gasteizen, akordioa lortzen saiatzeko
Ostiralera atzeratu dute kontu publikoen zuzenketa, 2024ko udal aurrekontuak adosteko eztabaida azken unera arte luzatzeko. Udal Gobernuak (PSE-EE/EAJ) oposizioko talderen baten babesa behar du kontuak onartzeko.
2024/01/23 - 20:37
Tuvisako langileek otsailaren 10era aurreratu dute greba mugagabea
Hala, Tuvisako beharginek mobilizazioen egutegia aldatzea erabaki dute batzarrean, hilabete honetarako iragarritako lanuzte partzialak bertan behera utzita. Egutegi berriak Gasteizko hiri-autobusetako langileen % 90en babesa izan du.
2024/01/17 - 17:18
Jundizen istripua izan zuen BMWko gidaria beste auto batekin lehiatzen ari zen ikertzen ari dira
Edonola ere, Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak berretsi du istripua izan zuten bi autoak (BMW eta Volkswagen Polo bat) ez zirela lehian ari.
2024/01/15 - 21:34
Hau da Jundizko istripuaz orain arte dakiguna
Ostiraletik larunbaterako goizaldean Jundizko industrialdean gertatutako istripuan 18 urteko neska bat eta 21 urteko mutil bat hil ziren.
2024/01/15 - 17:19
Jundizko ezbeharra argitzeko ikerketan lekukoak hasi dira deklaratzen
Iñaki Gurtubai Gasteizko Segurtasun eta Trafiko zinegotziak ia ziurtzat eman du bi autoen artean ez zela lasterketarik izan. Lekukoen azalpenak jasotzen ari dira, eta horiekin ikerketan aurrera egitea espero da. Bi gazte hil ziren larunbatean Jundizko ezbeharren, bi autoren arteko istripuan.
2024/01/15 - 17:07
Jundizen istripua izan zuen BMWko gidaria ausarkeriaz gidatzeagatik ikertzen ari dira
Gasteizko Udaltzaingoak asteburuan Jundizko industrialdean izandako auto istripuaren nondik norakoak ikertzen jarraitzen du, baina baztertu egin dute bi ibilgailuak elkarren arteko lehian ari zirela. Ezbeharrean bi gazte hil ziren.
2024/01/15 - 11:58
Jundizen ezbeharra izan zuten ibilgailuak ez zebiltzan elkarren arteko lehian, Udaltzaingoaren arabera
Gasteizko Segurtasun eta Trafiko zinegotziak azpimarratu duenez, "ez du zentzurik", BMWan pertsona bakarra zihoalako, eta Volkswagen Poloan, lau. Horren hitzetan, hainbat pertsonak lekuko gisa deklaratu dute, baina herritarrei laguntza eskatu diete beste behin, ahalik eta datu gehien biltzeko.
2024/01/14 - 17:34
Gasteizko Udaltzaingoak Jundizko istripuaren nondik norakoak ikertzen jarraitzen du
Istripua ikusi zuten herritarrei dei egin diete Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, 092 edo 945 158 000 telefonoen bidez. 18 eta 21 urteko bi pertsona hil ziren auto batekin talka eginda.
2024/01/14 - 09:20
Gasteizko Udaltzaingoak Jundizko istripuaren balizko lekukoen laguntza eskatu du ezbeharra argitzeko
Bart bi pertsonaren heriotza eragin duen istripua ikusi duten herritarrei dei egin diete Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, 092 edo 945 158 000 telefonoen bidez.
2024/01/13 - 15:31
''Bi ibilgailuetako batek maniobra arduragabea egin du, oso abiadura handian''
Iñaki Gurtubai Gasteizko alkateorde eta Segurtasun zinegotziak azaldu duenez, "gama handiko autoa abiadura bizian zihoan eta beste autoa jo du". Zuhurtzia eskatu du, ikerketa hasiberria baita (jatorrizkoa, gaztelaniaz).