PSE-EEk eta EAJk akordioa itxi dute EH Bildurekin Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartzeko
PSE-EEk eta EAJk —gehiengorik gabe agintzen dute— akordioa itxi dute EH Bildurekin Gasteizko Udalean legealdiko lehen aurrekontuak onartzeko, koalizioak agerraldi batean baieztatu duenez.
Hiru alderdiek negoziazio sakonak izan dituzte azken egunotan. Maider Etxebarria alkateak berak aitortu zuen aurrekontuak "atzeratzeko" geroz eta aukera gehiago zeudela.
Izan ere, EH Bilduk 12 milioi euroko zuzenketak aurkeztu zituen, bost gairekin lotuta: adinekoen arreta hobetzea, etxebizitza publikoa alokairura bideratzea, enplegua sustatzea eta merkataritza lokalak dinamizatzea, eraldaketa energetikoa bizkortzea (mugikortasun jasangarria bermatuz) eta Iradier Arena eraberritzea.
Akordioaren inguruko xehetasunak emateko agerraldia egin du EH Bilduk Gasteizko Udalean. Rocio Vitero bozeramaileak azaldu duenez, bere alderdiak "arduraz" jokatu du, "eskubide publikoetan aurrera egiteko". "Ez dira EH Bilduren aurrekontuak eta ezetz esan genezakeen, baina, erantzukizunetik, herritarren bizitza hobetuko duten proposamenak martxan jartzeko lan egin dugu ", adierazi du.
Viterok zehaztu duenez, koalizio abertzalearen ekarpenei esker sei milioi euroko partida gehituko da aurrekontuetan, hainbat gairekin lotutako egitasmoak aurrera atera ahal izateko.
Ituna bost arlotan oinarrituta dago: gizarte-politiketan, auzoetako etxebizitza komunitarioetarako bi milioiko partida lortu dute. Gehienak adinekoentzat dira. Helburua, urtero 30 etxebizitza komunitario sortzea da, Viterok azaldu duenez. Gainera, 500.000 euro lortu dituzte adineko pertsonentzako jantokietarako, eta beste 200.000 euro bazterkeria egoeran dauden emakumeei zuzendako unitete berri bat sortzeko.
Bigarren blokea udal-etxebizitza parkea berritzeko erabiliko da, 850.000 euroko partidarekin. Hirugarren blokean, 850.000 euro bideratuko dituzte enplegua sustatzeko eta hiria dinamizatzeko. Bestalde, 300.000 euroko partida erabiliko da lokalak dinamizatzeko eta hutsik dauden lokalak hornitzeko eta beste 200.000 euro, negozioetan errelebo-plan bat martxan jartzeko.
Laugarren blokean, 600.000 euro lortu dira auzoetan komunitate energetikoak sortzeko eta beste 300.000 euro alokairuko bizikleta zerbitzua indartzeko.
Bosgarren blokeak 700.000 euro aurreikusten ditu kultura eta euskara bultzatzeko Oianeder espazio kulturalean.
"Herritarren itunak eskatzen dizkigute"
Gasteizko alkate Maider Etxebarriak "akordioaren kultura" laudatu du, eta esan du herritarrek irtenbideak eta itunak eskatzen dituztela. Alkateak gogora ekarri du bere inbestidura saioan adierazitakoa, alegia, akordioak lortzeko premia, "herritarren eskaerei men eginda".
"Albiste bikain hau testuinguru berezi batean iritsi da, eta horrek balio erantsia eman dio, beste erakunde batzuetan izan den akordio eza eta aurrekanpaina klima ez baitziren horretarako aurrekari onak", nabarmendu du.
Bestalde, Beatriz Artolazabal lehen alkateordeak esan du Gasteizentzat gaurkoa "egun garrantzitsua dela". "Alderdi guztiok amore eman behar izan dugu eta merezi izan du", gaineratu du.
Akordio horren inguruan, Gasteizko PPk esan du "Iruñearen ondoren, Sanchezek ezker abertzalearekin itunak egiteko estrategiaren barruan beste urrats bat" izan dela. PPko bozeramaileak PSE-EEri leporatu dio "Bilduren besoetan" erortzea, Gasteizein "inoiz egin ez den" aliantza sortzeko.
Azkenik, Garbiñe Ruiz Elkarrekineko bozeramaileak esan du kezkatuta dagoela Udal Gobernuko taldeek ez direlako "gai izan" Elkarrekin-ekin adostasunera heltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.