Gasteizko Udala

2023/02/24 - 14:12
Elkarretaratzeak EAEko udaletxeetan Ukrainako gerraren aurka
Errusiak Ukraina inbaditu zueneko lehen urteurrena oroitzeko, EAEko udaletxeen atarian elkarretaratzeak egin dira Ukrainako herriaren alde.
2023/02/15 - 08:00
EAEn gaur jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu
Finantzen Euskal Kontseilua gaur bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.

2023/02/10 - 15:15
Soziometroak EAJ jotzen du garaile EAEko hiru lurraldeetan eta hiriburuetan
Gasteizen egoera oso parekatua da EAJ, EH Bildu eta PSEren artean. Gipuzkoan lehia EAJren eta EH Bilduren artekoa iragarri du inkestak. Bizkaian izango luke alderik handiena EAJk gora egingo duen EH Bildurekiko.
2023/02/10 - 15:02
EAEn hilaren 15ean jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu
Finantzen Euskal Kontseilua asteazkenean bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.
2023/02/10 - 12:00
EAJk irabaziko luke lurralde guztietan, EH Bilduk bigarren eutsiko lioke eta E. Podemosek behera egingo luke
Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak boto asmoari buruz egindako inkestaren arabera, udal hauteskundeetako emaitzak egungoen antzekoak izango lirateke. Gasteiz izango litzateke salbuespen bakarra, EAJk eta EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortuko bailukete.
2023/02/06 - 15:57
Urtaranek diskoteketako segurtasun-langileentzako baliabideak eskatu ditu, erasoak saihesteko
Gasteizko alkateak igande goizaldean Gasteizko diskoteka batean izandako gertakaria izan du hizpide. Bertan, lau pertsona zauritu zituen arma zuriz gazte batek, bat larri. Ertzaintzak atxilotu egin zuen erasotzailea.
2023/02/06 - 15:45
Gaueko aisialdian arma zuriak mugatzeko eztabaida, berriro puri-purian
Eudelek gaueko aisiaren gaia aste honetan bertan aztertuko du, baina Gorka Urtaranek dagoneneko eskatu ditu arazoari aurre egiteko neurriak.
2023/02/05 - 15:49
Gizon bat oso larri zauritu dute arma zuriz egindako eraso batean, Gasteizen
Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du, erasoa egotzita. Gainera, beste lau lagun ere zauritu dira, baina onik daude.
2023/02/04 - 18:10
Oinezko bat dagoenean argiztatzen diren zebrabideak jarri dituzte martxan Gasteizen
Oinezkoak babesteko eta gidariak ohartaratzeko neurri gisa, Gasteizko Udalak oinezkoak gerturatzen direnean argiztatzen diren zebrabideak jarri ditu martxan.
2023/02/02 - 10:49
Artolazabal: "Litekeena da otsailaren 14an uztea sailburu kargua"
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aitortu duenez, "oso gutxi" geratzen zaio Jaurlaritzan. Lekukoa hartuko dion pertsona nor den badakiela onartu du, eta lehendakariarekin ados dagoela bera dela egokiena.
2023/01/20 - 15:18
Azazetan eraiki asmo duten parke eolikoa geldiarazteko eskatu dio Gasteizko Udalak Eusko Jaurlaritzari
Gasteizko Mendiak Babestutako Naturguneen Sarean sartzeko ere eskatu dio. EH Bilduk aurkeztutako ekimena babestu dute PPk eta Elkarrekin Podemosek, baina aurka bozkatu dute udal gobernua osatzen duten EAJk eta PSE-EEk.
2023/01/18 - 10:38
Urtaran, errefuxiatuak hartzeko zentroaz: "Ez da Gasteizen eta Euskadiren arreta eredua"
Gasteizko alkateak gaitzetsi egin du Espainiako Gobernuak "aldebakarreko erabakia" hartu izana, Arana klinika zaharra nazioarteko babeserako harrera zentro gisa erabiltzeko.
2023/01/16 - 18:57
Espainiako Gobernuak errefuxiatuak hartzeko nazioarteko zentro bat eraikiko du Gasteizen
Instalazioek 350 plaza izango dituzte eta 14,1 milioi euroko kostua izango dute.
2022/12/24 - 10:47
Artolazabal alkategai jeltzaleak irabaziko ditu hauteskundeak Gasteizen, Noticias Taldearen inkestaren arabera
Zortzi zinegotzi lortuko lituzke, gaur egun EAJk dituenak baino bat gehiago. Bigarren postuan geratuko litzateke Rocio Vitero EH Bilduren hautagaia, ordezkari bat gehiagorekin zazpi zinegotzira helduta.
2022/12/21 - 17:50
Olentzerok eta Mari Domingik Andre Maria Zuriaren plazan amaituko dute desfilea Gasteizen
Larunbatean, goizeko 10:00etatik 15:00etara izango dira udaletxeko harrera aretoan umeen eskutitzak jasotzen. Gainera, 18:00etan bikotea Iparragirre Gizarte Etxetik abiatuko da, eta, nobedade bezala, Andre Maria Zuriaren plazan bukatuko dute arratsaldeko 19:00ak aldera.
2022/12/17 - 20:31
Izotz pista eta Gabonetako txirrista ireki dituzte Gasteizen
Larunbat honetatik urtarrilaren 8ra bitarte egongo dira jolasak irekita, 10:00etatik 22:00ak arte.
2022/12/13 - 13:11
Berdintasun ezak gizartean gora egin duela ohartarazi du Caritasek
2022ko balantzea eta datorren urterako erronkak aurkeztu ditu Caritas Gasteizko Elizbarrutiak. Besteak beste, prekarietatearen ondorioz gizartean ezberdintasunak areagotu egin direla nabarmendu du, hainbat eta hainbat pobrezia kasu kronifikatzeraino.
2022/12/05 - 17:18
Hauek izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetako Gabonetako argien aldaketak
Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Gabonetako argiak, zenbait aspektutan, murriztu egin dira; ordutegian, egutegian, bonbilla kopuruan edota gastuan.
2022/11/25 - 13:50
Berrikuntzak eta haurrentzako eskaintza zabala Gasteizko Gabonetan
Gasteizek gabonetako ekitaldiak azaroaren 26an hasiko ditu argiekin. Desfileak, izotz-pista, txirrista, argiak eta haurrentzako ekintza ugari izango dira 2022ko Gabonetan.
2022/11/17 - 14:05
Tapiaren ustez, ''logikoena'' hondakin arriskutsuak Gardelegira eramatea da
Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak azpimarratu du Gasteizko zabortegiak nahikoa edukiera duela eta fibrozementua gelaxka itxietan eramango luketela.