Gasteizko Udala
2022/08/05 - 13:32
Urtaran: ''Ziztadak eraso matxistak dira eta letra larriz salatu behar ditugu''
Gasteizko alkateak jakinarazi duenez, Zeledonen jaitsieraren ondoren hiru emakume osasun zentroetara joan ziren ziztadak jasan zituztela eta.
2022/08/04 - 17:16
Hiriak jai paregabeak merezi dituela uste du Gorka Urtaran alkateak, eta errespetua eskatu du
Programa zabal eta erakargarria antolatu da aurten eta ziur dago Urtaran dena bikain joango dela baina gai batek bereziki kezkatzen du: eraso matxistak. “Gauero gaude kezka horrekin eta zoritxarrez ezin dugu bermatu segurtasun osoa bermatu, baina saiatuko gara”, adierazi du.
2022/07/29 - 17:07
Gasteizko Izaskun Arrue kulturguneko lanak amaitzear dituzte
Gasteizko Alde Zaharrean duela bost mende eraikitako Ruiz de Bergara Jauregia eraberritu dute Gasteizko euskararen etxea izango dena har dezan, Izaskun Arrue kulturgunea. Urtarrilean zabaltzea espero dute eta kultur eskaintza zabalari bide ematea: kontzetruak, erakusketak, hitzaldiak, taberna...
2022/07/26 - 20:25
Gasteizko EAJ, PSE-EE, PP eta Elkarrekin alderdiek ertzain baten aurkako erasoa gaitzesteko testua onartu dute
EH Bilduk ez du Udalaren gaitzespen adierazpena sinatu, baina sare sozialetan "edozein motatako erasoak" errefusatu ditu.
2022/07/21 - 14:39
Gasteizko Udalaren lore eskaintza Miguel Angel Blancoren omenez
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Cristina Cuesta Miguel Angel Blanco Fundazioko zuzendariak eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak lore eskaintza egin dute Miguel Ángel Blanco ETAk bahitu eta hildako Ermuko PPko zinegotziaren omenez.
2022/07/14 - 18:57
Bost emakumek botako dute Andre Maria Zuriaren jaietako txupinazoa abuztuaren 4an
Aurten Elena Loyo eta Ruth Brito kirolariek, Maria Jose Saez de Cortazar ostalariak, Jaione Prado merkatariak eta Arantza Navarro ikerlariak emango diete hasiera jaiei.
2022/07/12 - 17:18
Martxan da Zeledonen jaitsiera balkoitik ikusteko 50 sarrera bikoitzen zozketa
Udalak 50 sarrera bikoitz zozkatuko ditu San Migel elizako balkoitik abuztuaren 4an Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko Zeledonen jaitsiera ikusi nahi duten herritarrentzat.
2022/07/11 - 14:55
Miren Larrion ez da espetxera joango, baina 250 egun egin beharko ditu lan komunitarioetan
Roberto Ramos Gasteizko epaileak bertan behera utzi du EH Bilduren Gasteizko Udaleko bozeramaile ohiaren kartzela zigorra. Larrioni hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten nortasuna ordezteagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik.
2022/06/22 - 22:11
Barnahus: Sexu-abusuen izugarrikeria kontatzeko eta zauriak sendatzeko esparru atsegina
Euskal ordezkaritza batek Danimarkako haurren etxe bat bisitatu du Naestved hirian, nola funtzionatzen duen bertatik bertara ikusteko eta eredua Euskadira ekartzeko.
2022/06/21 - 20:00
Gasteizko tranbia 2023ko udaberrian iritsiko da Salburuaraino
Linea berria eraikitzeko lanak ekainaren bukaeran hasiko dira Florida kalean, eta iraila aldera amaituko dituzte.
2022/06/16 - 10:01
Gasteizko Udalak omenaldi batekin oroituko du Miguel Angel Blanco
Radio Euskadik jakin duenez, EAJren udal taldeak zuzenketa aurkeztu dio PPren proposamen bati. Ekimenean, Gasteizko kale bati ETAk hildako PPko zinegotziaren izena jartzea proposatzen zuten popularrek.
2022/06/09 - 11:48
Gorka Urtaran: "Etorkizunera begira alternatiba onena aztertu beharko dugu trafikoaren egoera hobetzeko"
Gasteizko alkateak onartu du hiriaren hegoaldean trafiko arazoak egunerokoak direla puntako orduetan eta horri konponbidea eman behar zaiola, saihesbidearen aukera baztertu gabe.
2022/06/09 - 11:31
Urtaran: ''Etorkizunera begira alternatiba onena aztertu beharko dugu trafikoaren egoera hobetzeko''
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak onartu du hiriaren hegoaldean trafiko arazoak egunerokoak direla puntako orduetan eta horri konponbidea eman behar zaiola, saihesbidearen aukera baztertu gabe.
2022/06/06 - 14:20
Gasteizek Agatha Ruiz de la Pradak diseinatutako edukiontziak aurkeztu ditu
Agatha Ruiz de la Prada diseinatzaile madrildarrak apaindutako lau beira-edukiontziak Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan ikusi ahal izan dira gaur.
2022/06/02 - 13:31
Urtaran alkateak 10 milioiko inbertsioa iragarri du Herrandarren kaleko eraberritze lanak egiteko
Politika Orokorreko eztabaida abiatu dute ostegun honetan Gasteizko Udalean, Gorka Urtaran alkatearen hitzaldiarekin. Bihar, ostirala, oposizioko taldeen txanda izango da.
2022/05/31 - 14:14
EAJren eta PSE-EEren gobernuaren urruntasuna kritikatu du Rocio Vitero EH Bilduren hautagaiak
EH Bilduk Rocio Vitero eta Unai Fernandez de Betoño aurkeztu ditu gaur Gasteizko alkategai izateko.
2022/05/30 - 21:14
Eva Lopez de Arroyabe eta Rocio Vitero EH Bilduren zerrendaburu bezala berretsi dituzte Araban
Biek % 90eko babesa gainditu dute koalizioko militanteen artean.
2022/05/30 - 15:53
EAJk irabaziko luke Gasteizen, EH Bildurekin zinegotzi kopuruan berdinduta
Bi taldeek babes handiagoa lortuko lukete, aurreko hauteskundeekin alderatuta. Bai PSE-EEk, baita PPk ere, gaur gaurkoz daukaten ordezkari kopuruari eutsiko liekete, baina bi kasuetan babes gutxiago jasota.
2022/05/28 - 21:14
2023ko EAEko eta Nafarroako hauteskundeetako boto-asmoari buruzko datuak EITBn, astelehenetik aurrera
Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta foru hauteskundeetarako nahiz Nafarroako Parlamenturako eta udal hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, boto-asmoari buruzko datuak eskainiko ditu EITBk maiatzaren 30etik aurrera, EITB Focus inkestaren emaitzak aintzat hartuta.
2022/05/25 - 22:13
Gasteizko Udalak Platinozko Eskoba jasoko du bere hondakinen kudeaketa egokiagatik
Hondakinen Kudeaketa Unitateak estrategia berri bat garatu du hondakinen kudeaketa arloko erantzukizuna handitzeko eta material zirkularren eskaria sortzeko, besteak beste.