Gastronomia
2020/09/11 - 20:41
Patxi Lopez de Uralde Larreako (Araba) gaztagileak lortu du garaipena Ordizian
Ondoren, gazta irabazlearen erdia Donostiako Tecnomoto dendako Alberto Fernandezek bereganatu du enkantean, 9.200 euro ordainduta.
2020/08/25 - 12:23
"El Molino de Urdaniz"-ek Michelin izar bat lortu du Taipein
"Nafarroako produktuak talentuz eta nortasunez goratzen dituen sormenezko sukaldaritzari esker" lortu du saria "El Molino de Urdaniz"ek.
2020/08/21 - 12:25
Gasteizko Sagartoki jatetxeko sukaldaria hil da, koronabirusagatik
Aurreko astean, 15 kasu atzeman zituzten establezimendu horrekin lotuta. Sagartoki jatetxeko lankideek nabarmendu dutenez, "lankide aparta zen, eta gauza guztiak ilusio handiz egiten zituen".
2020/08/15 - 16:06
Ziurgabetasuna da nagusi ostalarien artean gobernuek iragarritako neurrien aurrean
Taberna eta jatetxeek, asko jota, 01:00etan itxi beharko dute eta kopa-tabernek eta diskotekak itxita egon beharko dira. Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek neurria errekurrituko dutela iragarri dute.
2020/08/09 - 16:44
Tabernetan birusaren hedapena eteteko kanpaina Gipuzkoan
Ostalarien elkarteek martxan jarritako kanpainak helburu argia du: tabernetan birusaren hedapena eten.
2020/07/29 - 00:35
Urriaren 5etik 9ra egingo dute Gastronomika, plataforma digital berri baten bidez
Hitzaldiak eta bestelako jarduerak tartekatuko ditu XXII. edizio honek, eta Gastronomika plataforma digitalaren bidez emango dute. Sarrera doakoa izango da.
2020/07/23 - 20:09
Jose Andres sukaldariak irabazi du Basque Culinary World Prize saria
Bizi dugun egoera berezia dela eta, aurten hautatu den irabazlearen bidez COVID-19aren ondoriozko krisiari sektoreak eman dion erantzuna irudikatu nahi izan du epaimahaiak.
2020/07/08 - 23:05
Gipuzkoako sagardotegietan afariak girotuko dituzte bertso eta musikarekin
Afariak Gipuzkoa osoan barrena egingo dituzte baina aurrez lekua hartu beharko da online, ekimena antolatzen duten elkarteen webguneetan.
2020/07/01 - 20:33
Michelin izarrak dituzten jatetxeak, zabalik gaurtik aurrera
Izardun hainbat jatetxek gaur zabaldu dituzte ateak. Arzak eta Martin Berasategiren jatetxeak jaki gutiziatsuz bete dira berriz ere.
2020/06/23 - 00:50
Lurreko produktuen eta tokiko merkataritzaren moda-pasarela, Bretxan
Tokiko merkataritza eta bertako produktua bultzatzeko, desfile berezi bat antolatu dute Bretxako merkatuan. Postuen jabeek merkatua pasarela bihurtu dute.
2020/06/19 - 15:55
Sergio Ortiz de Zarate sukaldaria, Euskadiko Gastronomia Saria 2020
Sari banaketa urriaren 26an egitekoak dira Bilboko Bizkaia Aretoan.
2020/06/17 - 19:21
Etxebarri erretegia, Europako bosgarren jatetxerik onena OAD gidaren arabera
Stockholmeko Frantzenak Opinionated About Dining gastronomia gidaren zerrendaburu gisa errepikatu du, mundu osoko ia 5.000 gastronomoren iritzia kontuan hartuta.
2020/05/30 - 22:17
Sagardotegiak berriro daude zabalik, segurtasun neurri guztiak jarraituz
Sagardotegien denboraldia ofizialki amaituta beharko luke, baina osasun krisi hau dela eta, denboraldia luzatu dute sagardotegiek aurtengo uztak emandako sagardoari irteera emateko.
2020/05/24 - 21:45
Jatetxeek mugatuta izango dute edukiera (% 50) 2 fasean
Jatetxeek mugatuta izango dute edukiera (%50) baina, behintzat, aspaldiko partez, barrutik nolakoak diren gogoratzeko aukera izango dute herritarrek.
2020/05/23 - 22:09
Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira astelehenetik aurrera
Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, gehieneko %50eko edukierarekin eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean.
2020/05/09 - 22:11
Elkarte gastronomikoek eta txokoek ez dute datarik euren ateak zabaltzeko
Martxoaren 14an denek batera itxi zituzten euren ateak baina astelehenetik aurrera kultur zentroak eta ostalaritzak itzultzen hasiko dira normaltasunera, elkarte gastronomikoek ordea, ez dute datarik.
2020/05/01 - 12:02
Munduko 50 chef onenekin 'onlineko aperitiboa' eskainiko du Gastronomikak
Urrirako aurreikusita dagoen aurrez aurreko edizioaren aurrerapen gisa, antolatzaileek webinar bidez egingo dituzte tailer, eztabaida, hitzaldi eta elkarrizketen egutegia aurkeztu dute.
2020/02/24 - 21:44
Euskadiko 56 jatetxe aitortu ditu Repsolen gidak, horietako 11 aurreneko aldiz
Donostiako San Telmo museoan 2020ko Repsol gidaren eguzki sariak banatu dituzte. Aurten ere, Euskal Herrian mordoa jausi dira.
2020/02/24 - 10:43
Donostiako San Telmo museoak Repsol Gidako eguzkiak banatzeko gala hartuko du gaur
Repsol Gidak eta Basquetourrek hainbat jarduera antolatu dituzte gala ospatu baino lehen, "sukaldaritza jende guztiarengana heltzeko".
2020/02/14 - 15:05
Itsas trikuak saltzen ere hasi gara, eskaria dagoelako.
Joseba Jordan Sagastume, 23 urteko gazteak, Sagastume arrandegiei jarraipena emanaz, Donostiako Bulebarreko mariskeria ezagunaren martxa hartu du. Maiteminduen eguna ospatzeko mariskoa egokia da.